Ikurrina
2024/07/13 - 16:35
Ikurrina lehen aldiz eskegi zen egunaren 130. urteurrena ospatu dute Bilbon
400 pertsona baino gehiago Bildu dira larunbat honetan Arriaga Plazan, EAJk antolatutako ekitaldian. "Ikurrina da batzen gaituen sinboloa. Emakume eta gizon berdin eta askeek osatzen duten komunitatearen sinboloa", esan du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.
2024/07/12 - 15:18
Ikurrina aurrenekoz eskegi zutenetik 130 urte beteko dira igandean
1894ko uztailaren 14an eskegi zuzten ikurrina lehen aldiz Bilboko Euzkeldun Batzokijaren balkoian. Luis eta Sabino Arana anaiek sortu zuten.
2023/12/30 - 23:13
Gerra zibiletik etxean gordeta izan duten ikurrina eman dio Ezkiaga-Lasa familiak Legorretako Udalari
Errepublika garaian Legorretako EAJko Batzokian sortutako Irrintzi Alai dantza taldearena izandako ikurrina jaso du gaur Legorretako Udalak. 87 urtez etxean ondo gordeta izan du Ezkiaga-Lasa sendiak legorretarrentzat eta Irrintzi Alai dantza taldearentzat sinbolo berezia den ikurrina.
2023/08/04 - 21:07
Lizarrako Udaltzaingoak indarrez atera du balkoitik EH Bilduko zinegotzi bat, ikurrina astintzeagatik
Laura Aznal Legebiltzarreko bozeramaileak sinboloen arteko lehia behin betiko gainditzeko eta adierazpen askatasuna errespetatzeko eskatu du.

2023/07/06 - 15:33
Gure Eskuk euskal herritarrak zoriondu ditu, "erronkei aurre egiteko gaitasuna erakutsi izanagatik" Tourrean
Bide bazterretan bizi izandakoa "oso hunkigarria" izan dela nabarmendu du Josu Etxaburu bozeramaileak: "lasterkariak errespetuz animatu ditugu eta aldi berean gure nortasuna, ikurrak eta aldarriak harro zabaldu ditugu".

2023/07/03 - 16:11
Gure Eskuk Frantziako Tourra aprobetxatu du Bidasoa ibaia "muga baino, zubi izan dadin" aldarrikatzeko
Halaber, ekimenak salatu du gaur egun muga horrek arriskuan jartzen dituela Europara etorkizun duin baten bila datozenen bizitzak.
2023/07/01 - 15:35
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrin olatu bat zabaltzen hasi da Tourreko zirkuitu osoan
Gure Eskuk Frantziako Tourra baliatu nahi du erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herriaren izaera aldarrikatzeko. Ekitaldi nagusia astelehenean egingo dute, Irun eta Hendaia arteko zubian.

2023/06/22 - 14:27
Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria zabaltzeko, 60.000 ikurrin banatuko ditu Gure Eskuk Tourrean
Gure Eskuk Tourrak nazioartean duen oihartzuna probestuko du Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dagoela eta euren etorkizuna libre erabaki nahi dutela aldarrikatzeko. Horretarako, "Euskal Herriak Erabaki – Basques decide" leloa duten 60.000 ikurrin banatuko dituzte.

2023/04/05 - 15:42
Crowdfunding kanpaina abiatu du Gure Eskuk, Frantziako Tourrean ikurrin erraldoi bat sortzeko
Hainbat txirrindularik (Amets Txurruka, Peio Goikoetxea, Iñaki Isasi, Aritz Bagues, Eugenio Goikoetxea, Mikel Astarloza, Usoa Ostolaza, Nahia Polo, Idoia Eraso, Eukene Larrarte, Lierni Lekuona eta Ainhoa Ostolaza) egin dute bat ekimenarekin. Ekarpena Itsulapikoa.eus webgunean egin daiteke.
2023/01/21 - 22:00
Ikurren aldarrikapena egin dute Osasunako hainbat bazkidek ''Sadarren gureak'' manifestuan
Sadarren iragan larunbatean ikurrinari eta beste ikur batzuei ezarritako debekua dela eta, zenbait zalek manifestua irakurri dute. Egoera salatu eta asteazkeneko kopako kanporaketa sinboloen defentsarako baliatzea proposatu dute.
2023/01/15 - 19:26
Ikurrina eta Nafarroako bandera Sadarreko harmailetatik erretiratu izana ikertuko du Osasunak
Osasuna eta Mallorcaren arteko partida aurretik, harmailetan jarrita zeuden ikurrina, Nafarroako bandera eta Gazte Koordinadora Sozialistak eskegitako pankarta bat erretiratu zituzten segurtasun indarrek. Ohar baten bidez, Osasunak gertatutakoa "deitoratu" du.
2022/07/16 - 15:59
EAJk ikurrina omendu du: "Batasunaren eta martxan dagoen herrialde baten ikurra da"
Ekitaldia Bilbon egin dute, larunbatean, ikurrina altxatu zuten lehen aldiaren 128. urteurrenaren harira. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkidearen arabera, EAJk lanean jarraituko du "herrialde hau eraikitzen, arduraz, ilusioz eta konpromisoz".