Imanol Pradales
2025/02/22 - 14:35
Lore-eskaintza jendetsua Fernando Buesa eta Jorge Diezi, haien erailketatik 25 urtera
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
2025/02/19 - 11:09
Euskorpus proiektuak adimen artifizialaren iraultzara eramango du euskara
Euskorpora elkarteak jarri du abian, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzak 5,55 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura jarri du hasieran.
2025/02/17 - 11:35
Euskadiko Parke Teknologikoaren Galarreta campuseko eraikin berriko lehen harria jarri dute
Eraikin berriari Ellen MacArthur izena jarri diote. Imanol Pradales lehendakaria, Mikel Jauregi Industria sailburua eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia izan dira ekitaldian.
2025/02/16 - 13:27
"Bizpahiru aste barru" sinatuko dute Talgoren erosketa
Lehendakariak esan du "azken xehetasunak" adostu behar direla, eta burtsan kotizatzen duen enpresa izaki, arau batzuk bete behar direla prozesuan.
2025/02/16 - 13:18
''Administrazio kontseilu berriak estrategia industriala garatuko du, eta Araban finkatuko du egoitza berria''
Imanol Pradales lehendakariaren arabera, bizpahiru aste barru sinatuko da azkenean Talgoren akordioa, eta, hortik aurrera, Eusko Jaurlaritza ere parte izango den administrazio kontseilu berriaren esku egongo da plan industriala osatzea.
2025/02/14 - 20:58
Talgo erostea "herri mailako apustu industriala" dela nabarmendu du lehendakariak
EH Bilduk, bere aldetik, txalotu egin du "euskal finantza-sistema behar bezala" erabili izana "lurraldean enpresa estrategiko bat errotzeko".
2025/02/14 - 11:51
Herritarren osasun arreta hobetzeko lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du lehendakariak
Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martinez Osasun sailburuak azken zortzi hilabeteetan osasun arloan egindako lanaren balantzea egin dute.
2025/02/14 - 06:00
Eusko Legebiltzarrean aldaketak egon dira 45 urte hauetan
Ganberak ateak irekiko dizkie herritarrei bere 45. urteurrena dela eta. Urte hauetako bitxikeria eta aldaketa batzuk ezagutu nahi?
2025/02/12 - 20:04
Industriaren euskal planak ''europarraren eskutik'' joan behar du, Pradalesen aburuz
Euskadiko Defentsa Industrialerako Taldearen lehen bileran lehendakariak eskatu die enpresei, klusterrei eta ganberei Euskadiren "antena" izan daitezela, "mundu global aldakor" honetan.
2025/02/12 - 12:18
Pradalesek estaturik gabeko nazioen eta mugako eskualdeen zeregina aldarrikatu du, ''ziurgabetasun'' egoeran
Imanol Pradales lehendakaria Baionan gaur egiten ari diren Mugaz gaindiko III. Topaketen irekiera ekitaldian izan da gaur. Ohartarazi duenez, Trumpen agintaldiarekin "ziurtagabetasun testuinguruan" murgildu da EB, eta horren aurrean, Euskadiren, Nafarroaren eta Iparraldearen zeregina defendatu du.
2025/02/07 - 12:39
Euskadiko industriaren defentsarako lantalde baten sorrera iragarri du lehendakariak
Lehendakariak adierazi du talde horren lanarekin osatuko dela uda baino lehen aurkeztuko den industria-plan berria. Legebiltzarreko taldeei ere eskua luzatu die, euskal industria politika eraikitzen laguntzeko proposamenak aurkez ditzaten.
2025/02/07 - 11:14
Euskadiko industriaren defentsarako lantaldea deituko du Jaurlaritzak
Industria horren egungo egoera dela eta, datorren astean deituko du lantaldea Imanol Pradales lehendakariak. Gainera, uda baino lehenago euskal industriarako plana aurkeztuko du Jaurlaritzak.
2025/02/06 - 15:05
Pradalesek eskerrak eman dizkio Ortuzarri, eta EAJren sendotasuna nabarmendu du, bere erabakiaren ostean
Lehendakariak eskertu egin du Andoni Ortuzarrek EAJri eta Euskadiri eman dien ardura, eta bere "eskuzabaltasuna eta alderdi-sena" baloratu ditu hartutako erabakian. Pradalesen hitzetan, urrats horri esker, EAJ "indartsu, berrituta eta batuta" aterako da, herrialdea gidatzen jarraitzeko.
2025/02/06 - 11:09
Pradales, EAJren barne prozesuaz: ''Indartuta eta elkartuta aterako gara''
Alderdiaren barne prozesuan militantziari behar duen tartea ematearen eta ahotsa errespetatzearen garrantzia nabarmendu du Imanol Pradales lehendakariak. Ziur agertu da alderdia indartuta eta batuta aterako dela, eta azpimarratu du "Euskadik Euzko Alderdi Jeltzale indartsu bat behar" duela.
2025/01/29 - 21:31
Ardatz Atlantikoa indartzea eskatu dio lehendakariak Europako Kontseiluaren presidenteari
Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin eta Teresa Ribera Europako Batzordeko presidenteordearekin ere bildu da lehendakaria. Besteak beste, Hendaia eta Akize artean abiadura handiko trena bultzatzeko bilera antolatzeko konpromisoa hartu du.
2025/01/29 - 13:26
Antonio Costak euskal agendarekiko azaldu duen "interesa eta sentsibilitatea" nabarmendu ditu Pradalesek
"Euskal errealitatea ezagutzen du eta uste du Euskadik paper garrantzitsua izan dezakeela Europaren berrindustrializazioan", esan du Pradalesek, Antonio Costa Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentearekin bildu ondoren.
2025/01/29 - 13:16
Lehendakaria: ''Industria bultzatzean jarri behar dugu fokua''
Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak "horretan" egongo direla azpimarratu du lehendakariak, baita "langileei babesa ematen" ere.
2025/01/29 - 11:55
Imanol Pradales lehendakaria Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin bildu da
Imanol Pradales lehendakaria Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin bildu da, eta, besteak beste, Atlantikoko makroeskualdearekin, kohesio funtsekin edo Europako erakundeetan euskararen ofizialtasunarekin lotutako gaiak jorratu dituzte.
2025/01/28 - 20:49
Imanol Pradales lehendakariak kohesio-funtsak birdiseinatzen parte-hartze handiagoa izatea eskatu du Bruselan
Astearte honetan, Bruselan, Imanol Pradales lehendakariak aldarrikatu du Euskadi eta antzeko herriek Europako kohesio-funtsak birdefinitzen modu zabalagoan parte hartu behar dutela, eta funts horiek Euskal Autonomia Erkidegoko industria indartzeko baliatu ahal izatea espero du.
2025/01/28 - 11:41
Imanol Pradales Bruselan da bigarrenez: Zelako agenda izango du?
Europako Batzorde berriaren ordezkariekin hainbat bilera egingo du, Teresa Ribera presidenteorde exekutiboarekin eta Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioarekin, besteak beste.