India
2018/11/22 - 12:41
Onik erreskatatu dute trena gainetik pasa zaion haurtxo bat, Indian
Trena geltokira sartzen ari zen unean erori zen hilabete gutxiko haurra trenbidera. Segundu luze batzuen ondoren ikusi ahal izan dute neskatila ondo zegoela.
2018/11/18 - 13:15
Gutxienez 33 pertsona hil dira Indiako hegoaldean Gaja zikloiaren ondorioz
117.000 kaltedun daude, eta kalte materialak handiak dira. 10.000 langile dabiltza konpontze-lanetan, edateko ur hornidura-sistemak berrezartzeko bereziki.
2018/11/18 - 12:18
30 hildakotik gora eta 177.000 kaltedun Indian, Gaja zikloiaren ondorioz
Kalte materialak handiak izan dira: tifoiak 2.000 abelburu inguru hil ditu, eta 120.000 zuhaitz eta 30.000 zutoin elektriko bota.
2018/10/30 - 21:34
240 metroko estatua bat eraiki dute Indian, munduko altuena
Irudiko gizona Sardar Patel da, Indiaren independentziaren aitzindaria. 2014. urtean hasi ziren eraikitzen eta ia 400 milioi euroko kostua izan du.
2018/10/19 - 20:30
Gutxienez 50 pertsona hil dira Indian, tren batek harrapatuta
Biktimak Dushera jai hindua trenbidetik oso gertu ospatzen ari ziren. Ravana deabruaren irudiak erre eta petardoak lehertzen dituzte festa erlijiosoan.
2018/10/09 - 13:35
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
2018/09/23 - 15:23
Pertsonen trafikoa: munduan 21 milioi biktima daude, gehienak emakumeak
Giza-tragedia hori nabariagoa da herri pobreetan eta behar handi dituzten lurraldeetan. Horren lekuko izan dira Ur Handitan saioko lankideak.
2018/09/06 - 13:58
Indian, bertan behera utzi dute homosexualitatearen inguruko legea
Sexu bereko pertsonen arteko harremanak kartzela-zigorrarekin kriminalizatzen zuen 2013ko epaia bertan behera utzi du Indiako Auzitegi Gorenak.
2018/08/20 - 13:30
India hegoaldeko uholdeek 370 hildako utzi dituzte
Maiatzaren 29tik Indiako Kerala estatuko euriteek 370 hildako utzi dituzte. Horietatik, 230 izan dira azken hamabi egunetan. Orain arte zegoen alerta laranja bertan behera utzi dute.
2018/08/17 - 14:09
Ia mende bateko uholde larrienek 167 hildako utzi dituzte Indian
Gutxienez 167 pertsona hil dira Kerala estatuan, Indiako hegoaldean. Herrialdeko presidenteak eskatu dio biztanleriari larrialde zerbitzuen oharrak betetzeko, askok ez dutelako euren etxeak utzi nahi.
2018/08/16 - 12:26
Dagoeneko 67 hildako utzi dituzte euriteek Indian
Euriteek astebete daramate Indiako Kerala estatuan. Dozenaka pertsona geratu dira harrapatuta.
2018/07/28 - 20:12
Gutxienez 30 pertsona hil dira Indian, autobus bat amildegitik erorita
Bidaiarietako bat soilik atera da bizirik, autobusetik salto egin ostean.
2018/07/18 - 13:23
Gutxienez hiru hildako Indian, bi eraikin behera erorita
Gertaera astearteako gauean zehar izan zen, sei solairuko eraikin bat beste baten gainean erori zenean. Erreskate zerbitzuek obra-hondakinen behean harrapatutako pertsonak bilatzen jarraitzen dute.
2018/07/02 - 10:44
Gutxienez 45 pertsona hil dira Indian, autobus bat amildu ostean
Uttarakhand estatuan gertatu da istripua. Bidaiari gehiegi zeramatzan autobusa 200 metroko amildegi batetik behera erori da. Eguraldi txarra izan liteke istripuaren eragileetako bat.
2018/05/08 - 17:35
Bi neska bortxatu eta erre dituzte Indian
Horietako bat ospitalean dago, gorputzaren % 65 erreta. Bezperan, beste neska bat bortxatu zuten, eta, salaketa jarri ostean, bortxatzaileek bizirik erre zuten.
2018/04/21 - 16:09
12 urtetik beherako bortxatzaileentzako heriotza-zigorra onartu du Indiak
Zortzi urteko neskato baten hilketak eta bortxaketak Indian eragindako ika-mikaren ostean dator lege-zuzenketa hori.
2018/01/17 - 22:04
Euskadi eta Nafarroa helburu ezberdinekin aurkeztu dira Fitur azokan
Euskadik bisitarien egonaldia luzatzeko erronka du. Bestalde, Nafarroak San Fermin jaiak eta Donejakue Bidea ezagutzera emateko helburua du, Europatik heltzen diren turisten kopurua areagotzeko.
2017/12/29 - 10:52
Gutxienez 14 lagun hil dira Mumbain, jatetxe batean izandako sutean
Gainera, gutxienez 15 lagun zauritu dira. Aisia-gune ospetsu batean gertatu da. Irudietako batzuk Poonam Burdek grabatu ditu.
2017/09/05 - 16:51
BRICSen goi-bileran garapenerako bidean dauden potentzia berriak izan dira
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika daude talde horretan. Txinak, BRICSeko liderrak, nabarmendu du Koreako Penintsulan bakea bermatu behar dela.
2017/08/31 - 10:56
Montzoi-euriak: 1.200 hildako baino gehiago India, Bangladesh eta Nepalen
India da kalte handiena jasaten ari den herrialdea, ia mila hildakorekin, ekainetik hona. Milioika kaltetu zenbatu dituzte hiru herrialdeetan, uholdeen eraginez.