Indonesia
2020/01/02 - 10:48
Gutxienez 21 hildako Indonesian, uholdeen ondorioz
Indonesiako agintariek azaldu dutenez, heriotza batzuk elektrokuzioagatik gertatu dira, urak Jakartako eremu handiak estali ostean.
2019/12/26 - 21:33
Asia hegoaldeko kostaldea astindu zuen tsunamiaren 15. urteurrena
Sumatran atzemandako lurrikara bortitz batek eragin zuen. 9,3ko indarra izan zuen lurrikarak. Hondamendia bertatik bertara ezagutu zuten bi euskal herritarrekin egon gara.
2019/12/24 - 10:44
Gutxienez 28 lagun hil dira autobus istripu batean, Indonesian
Ibilgailua bihurgune batean errepidetik irten eta amildegi batetik behera erori da, Sumatran. Autobusa Lematang ibaian hondoratu da.
2019/12/12 - 15:30
Orain arte ezagutzen diren margorik zaharrenak aurkitu dituzte Indonesian
Duela 44.000 urte egindakoak dira, hau da, Santimamiñekoak eta Ekaingoak baino 30.000 urte gehiago dituzte. Aurkikuntza honek hankaz gora jarri dezake historiaurreaz dakiguna.
2019/12/11 - 22:10
Gutxienez 44.000 urte dituzten labar-pinturak aurkitu dituzte Indonesian
Orain arte ezagutzen ziren zaharrenek 14.000 eta 21.000 urte bitartean dituzte. 'Nature' aldizkarian argitaratu dute aurkikuntza.
2019/08/03 - 13:44
Lurrikara batek Indonesiako Sumatra eta Java uharteak astindu ditu
Javako Banten probintzian pertsona bat hil da eta gutxienez lau zauritu daude.
2019/07/16 - 11:34
Hainbat eraikin kaltetu dira Balin izandako 5,7 graduko lurrikararen ondorioz
Seismoa gorabehera, Indonesiako aginteek ez zuten tsunami arriskurik ezarri.
2019/07/16 - 11:15
5,7 graduko lurrikara batek hainbat eraikin kaltetu ditu Balin
Indonesia erdialdean 5,7 graduko lurrikara izan da. Bali uharteko hainbat eskola, tenplu eta hotelek kalteak jasan dituzte.
2019/07/07 - 19:36
7,1eko lurrikara bat izan da Indonesia ekialdean
Agintariak alertan daude tsunami arriskuagatik. Oraingoz ez da jakitera eman kalterik izan ote den.
2019/06/10 - 10:49
Sinabung sumendi indonesiarra erupzioan sartu da
Sumendia Sumatra irlaren iparraldean dago eta oso aktiboa da. Bota duen errauts eta ke zutabea 7.000 metroraino iritsi da.
2019/04/29 - 12:01
Gutxienez 29 hildako Indonesian, uholdeen eta luizien ondorioz
Sumatra irlako Bengkuluthe probintziako euriteen ondorioz ehun pertsona inguru desagertuta daude.
2019/03/12 - 18:07
Boeing 737 Max abioiaren hegaldiak debekatu dituzte Europan
Indonesian eta Etiopian izandako istripuek zalantzan jarri dute hegazkin mota horren segurtasuna eta, gertatutakoa argitu artean, hegaldiak bertan behera uztea erabaki dute.
2019/02/11 - 10:19
Indonesiako poliziak onartu du suge bat erabili zuela galdeketa batean
Indonesiako poliziak jakitera eman duenez, neurriak hartuko ditu berriro ere horrelakorik ez gertatzeko.
2019/01/06 - 20:12
6,6 graduko lurrikara batek Indonesia astindu du
Agintarien arabera, ez da kalteturik egon, ezta kalte materialik ere. Era berean, ez dago tsunamia sortzeko arriskurik.
2018/12/30 - 11:36
431 hildako eta 7.200 zauritu eragin ditu oraingoz, Indonesiako azken tsunamiak
Tsunamia nola gertatu zen ikertzen jarraitzen dute adituek. Anak Krakatua sumendiaren erorketak sortu zuela pentsatzen dute, kraterrak 200 metroko altuera galdu baitu.
2018/12/28 - 16:23
Jakartan bizitza aurrera doa, beste tsunami baten beldur diren arren
Gune horretatik kanpo bizitzak bere bidea jarraitzen du normaltasunean murgilduta eta politikariek, han ere, ez dute aukerarik galtzen hondamendietatik ahal duten abantaila politikoa lortzeko.
2018/12/27 - 15:01
Indonesiako ospitaleetan ezin dute deskantsurik hartu
Indonesian alerta egoeran daude bigarren tsunami bat iritsiko den beldur direlako. Eta oraindik larunbatean iritsi zenak utzi duen triskantzari aurre egiteko lan asko egin behar.
2018/12/26 - 16:54
Indonesiako tsunamiak eragindako hondamendia bisitatu du ETBk
Indonesian erreskate lanek bilaketa lanetan jarraitzen dute desagertuta geratzen diren pertsonak bilatzeko. Euriteek eta ekaitzak bilaketa lanak asko konplikatzen dituzte.
2018/12/26 - 10:44
'Muturreko klimaz' ohartarazi dute Indonesiako agintariek, kaltetutako itsasaldean
154 lagun daude desagertuta larunbatean Sondako itsasartea astindu zuen tsunamiaz geroztik. Gutxienez, 430 pertsona hil zituen tsunami horrek.
2018/12/25 - 15:12
Indonesiako tsumaniak 429 hildako utzi ditu dagoeneko
Indonesian, jadanik 429 dira tsunamiak eragindako hondamendian hildakoak eta desagertuak berriz, 150 baino gehiago. Oraindik ere, hondakinen artean, jendearen bila ari dira.