Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.
Emakumezko epaile adingabe batek salatutako irain eta mehatxuen ostean, diziplina-batzordearen ebazpena etorri da. Basaurin izan zen futbol partida, asteburuan, Soloarteko zelaian, eta orain zigorren ebazpena etorri da.
Horren arabera, etxeko taldeko lau jokalariri lau eta sei partida arteko zigorra eta isun ekonomikoak ezarri dizkiete. Era berean, entrenatzaileari isuna eta bost partidako zigorra jarri diote. Klubak, berriz, hiru partida jokatu beharko ditu ateak itxita. Zigor ekonomikoa ere jarri diote: 600 euroko isuna ordaindu beharko du.
Gertaerak Basauri BEA eta Delta Duo taldeen arteko neurketan izan ziren, talde bisitariak luzapenean berdindu zuenean (3-3). Une horretatik aurrera, epaileak aktan jaso zuenez, hainbat jokalari, talde teknikoko kide eta zale iraintzen hasi zitzaizkion, eta mehatxu larriak egin zizkioten.
Aldagelara joan zen, eta mehatxuekin jarraitu zuten; are, batzuk bertara sartzen saiatu zirela ere salatu zuen emakumeak.
Zigorrak
Kasua Bizkaiko epaileen batzordera eraman zuten. Gertatutakoa aztertu eta zigorrak ezarri ditu. Gertatutakoa gorabehera, gazteak hurrengo partidetan arbitratzen jarraitzeko asmoa agertu du.
Eder Perez Manzanares Bizkaiko Futbol Federazioaren idazkari nagusiak adierazi du Basaurin jazotakoa “oso larria” dela, eta erakundeak “epaileen aurkako indarkeria ezabatzeko” duen determinazioa nabarmendu du.
“Gure epaileak babestu nahi ditugu, eta indarkeriaren aurkako jarrera sendoa dugu. Bizkaian epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da”, adierazi du. Era berean, azpimarratu du zigorrak “zorrotzak” eta “ezohikoak” direla.
Basauri BEAk barkamena eskatu du, baina argitaratutako bertsioen zati bat zalantzan jarri du
BEAk esan du gertatutakoak ez dituela taldearen balioak islatzen, eta defendatzen du beharrezkoa dela gertatutakoa argitzea, bertsio guztiak mahai gainean jarrita: "Arbitraje-aktan eta argitaratutako informazioan jasotakoa ez datoz guztiz bat gertatutakoarekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera