Indonesia
2018/12/24 - 21:08
Hondartzetatik urruntzeko eskatu dute, badaezpada, erreskate taldeek
Gutxienez 373 lagun hil dira Indonesian, eta zaurituak ia 1.500 izan dira. Antza, sumendiaren astinduek lur jausia eragin zuten itsas azpian eta horrek tsunamia.
2018/12/24 - 15:33
Indonesiako tsumaniak 429 pertsona hil eta 1.459 zauritu zituen, agintarien arabera
Olatu erraldoi batek Sondako itsasartea jo zuen larunbatean: 11.687 pertsonak etxetik ihes egin behar izan dute, eta 158 lagun desagertu dira.
2018/12/24 - 10:32
Indonesiak tsunami alerta egoeran jarraitzen du
Tsunamiaren biktimen zenbatekoa eguneratu dute abenduaren 24ko goizaldean: 281 pertsona hil dira, 1.016 zauritu eta 57 desagertu.
2018/12/23 - 18:36
Tsunami batek 222 pertsona hil ditu, gutxienez, Indonesian
Gutxienez 222 hildako eta 843 zauritu izan dira Indonesian, tsunami batek harrapatuta. Irudi latzak jaso dituzte kamerek, olatu erraldoi batek kontzertu baten zeudenak nola harrapatzen dituen adibidez
2018/12/23 - 12:02
Gutxienez 222 pertsona hil dira eta 843 zauritu Indonesian, tsunami baten ondorioz
Bertako agintariek ohartarazi dutenez, datozen orduotan antzeko beste itsasikara bat izateko arriskua handia da. Kostatik urruntzeko deia egin diete herritarrei.
2018/11/08 - 08:30
Orain arte ezagutzen den labarretako margorik zaharrena aurkitu dute Borneo uhartean
Identifikatu gabeko animalia horren irudiak 40.000 urte inguru ditu, adituen kalkuluen arabera.
2018/11/01 - 16:42
Indonesian itsasora eroritako hegazkinaren kutxabeltza aurkitu dute
Jakartako kostaldeko itsas hondoan, 23 eta 32 metro bitarteko sakoneran, hegazkinaren beste zati askoren artean topatu dute, eta dagoeneko aztertzeko prest dago.
2018/11/01 - 13:19
Javako itsasoan eroritako hegazkinaren kutxa beltzetako bat berreskuratu dute
Urpekariek hegaldiko datuak gordetzen dituen kutxa beltza ateratzea lortu dute. Orain, pilotuen arteko elkarrizketak jasotzen dituen kutxa beltzaren bila ari dira.
2018/10/31 - 11:49
Hegazkinaren kutxa beltzarena izan litekeen seinale bat detektatu dute urpekariek
Indonesiako agintariek uste dute aurkitu dutela istripua izan zuen hegazkina. Urpekariak lanean dabiltza, detektatutako seinalea eta hegazkinaren kutxa beltzek bidalitakoa bat datozen konprobatzeko.
2018/10/30 - 20:12
Javako itsasora eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila jarraitzen dute Indonesian
Tokiko agintariek baieztatu duenez, hegazkin horretan zihoan haurtxo baten gorpua erreskatatu dute. Azken orduotan hainbat gorpuzki atera dituzte uretatik, eta 34 poltsatan sartu dituzte.
2018/10/30 - 08:28
Indonesiako agintariek ez dute uste hegazkin istriputik inor bizirik atera denik
Orain, Indonesiako bilaketa eta erreskate taldeak Java itsasoan eroritako hegazkinaren kutxa beltzen bila ari dira.
2018/10/30 - 00:34
189 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori da Javako itsasoan
Aireratu eta 13 minutura radarretatik desagertu da hegazkina. Indonesiako agintariek uste dute inor ez dela bizirik atera.
2018/10/29 - 09:51
189 pertsona zeramatzan hegazkina erori da Indonesian
Boeing 737 motako hegazkina aireratu eta 13 minutura radarretatik desagertu egin da. Pangkal Pinang hiria zuen helmuga.
2018/10/10 - 14:23
2.045 pertsona dira jada Indonesiako lurrikaran eta tsunamian hildakoak
Erreskate lanak ostegun honetan utziko dituzte bertan behera. 5.000 bat pertsonak desagertuta jarraitzen dutela uste dute agintariek.
2018/10/09 - 13:35
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak
42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.
2018/10/08 - 14:13
1.944 pertsona dira jada Indonesiako lurrikaran eta tsunamian hildakoak
Bestalde, 5.000 pertsona daude desagertuta, eta 2.549 ospitaleratuta; 74.444 indonesiar arreta zentroetan daude. Halaber, 65.733 etxebizitza suntsitu edo kaltetu ziren.
2018/10/06 - 16:54
Erreskate lanek aurrera jarraitzen dute oraindik Indonesian
Nazioarteko laguntza iritsi da Indonesiara lurrikara eta tsunamiaren ondoren. 30 haur bizirik atera dituzte eskola batetik. Orain arte, 1.500 pertsona hil dira eta milaka dira zauritutakoak.
2018/10/03 - 14:30
1.400 baino gehiago dira jada Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak
Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dolar bideratuko ditu kaltedunei laguntzeko.
2018/10/03 - 12:17
1.400 baino gehiago dira Indonesiako lurrikara eta tsunamian hildakoak
Nazio Batuen Erakundeak 15 milioi dolar bideratuko ditu kaltedunei laguntzeko.
2018/10/03 - 12:14
NBEk 15 milioi dolar bideratuko ditu Indonesiako lurrikararen kaltetuei laguntzeko
Bien bitartean, argindarra berrezartzen hasi dira Celebes uhartean, lurrikarek eta tsunamiak gehien astindutako gunean.