Ingalaterra
2018/03/16 - 09:56
Estolderia
Skripalen auziak Errusiako zerbitzu sekretuei buruzko eztabaida eragin du adituen artean.
2018/03/16 - 09:27
Gerra hotzeko giroa
Gertakariak benetan Londresek dioen bezalakoak izan badira, ez geundeke espioi baten kontrako mendeku eraso baten aurrean, herritar zibil britainiarren kontrako eraso baten aurrean baizik.
2018/03/15 - 09:36
Espioien eleberriak bueltan dira
Sergei Skripal Errusiako espioi ohia hiltzeko saiakeraren ostean gaiztotuta dago oso Errusiaren eta Erresuma Batuaren arteko harremana.
2018/03/13 - 12:22
Espioi ohia Errusiak pozoitu zuela uste du Erresuma Batuak
Mayk asteazkenera arte eman dio Kremlini azalpen 'sinesgarri' bat emateko. Errusiak substantziaren lagin bat emateko eskatu dio Londresi.
2018/03/01 - 10:58
'Brexit'aren ostean, Ipar Irlanda merkatu bakarrean mantentzea baztertu du Londresek
Mayren esanetan, 'ezein lehen ministro britainiarrek ez luke inoiz halakorik onartuko'. Izan ere, Bruselak egindako proposamen horrek 'Erresuma Batuaren segurtasun konstituzionala mehatxatzen du'.
2018/03/01 - 09:40
Zirkuluaren koadratura Irlandan
Ipar Irlandaren eta Irlandako Errepublikaren arteko mugek irekita jarraitzeko, Europako mugen barruan jarraitu behar luke Ipar Irlandak. Londres ez dago hori onartzeko prest.
2018/02/27 - 09:36
Corbynen maisu-jokaldia 'Brexit'aren harira
Buruzagi laboristak iragarritakoak Theresa May lehen ministroaren 'Brexit'aren proiektua alda lezake.
2018/02/06 - 15:52
Erresuma Batuko sufragisten borrokak 100 urte bete ditu
Gaur mende bat, botoa emateko eskubidea onartu zieten Erresuma Batuko emakumeei. Horien borroka gogora ekartzea xede, hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatu dituzte.
2018/02/02 - 08:39
Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ez dituzte eskubide berberak izango
2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, besteak beste. Xehetasunak EBko agintariekin negoziatuko dituztela esan du Theresa Mayk.
2018/01/23 - 11:19
Ia 1.500 lagun ebakuatu dituzte Londresen, gas-ihes batengatik
Goizalde honetan gertatu da. Hotel batetik eta gau-klub batetik atera behar izan dituzte kaltetuak.
2018/01/08 - 15:52
BBCko aurkezle batek dimisioa eman du, soldaten desoreka salatzea xede
Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aldea agerian jartzeko asmoz, dimisioa eman du Carrie Gracie eskarmentu handiko aurkezleak.
2017/12/21 - 19:31
Theresa Mayren Gobernuko bigarren Damian Greenek dimisioa eman du
Pornografia aurkitu zuten 2008an haren ordenagailuan; hortik abiarazitako ikerketak, azkenean, lehen ministro ordearen dimisioa ekarri du.
2017/12/08 - 15:47
Pozik hartu dute Erresuma Batuan brexitaren oinarrien gaineko akordioa
Ministro nagusiak eta brexitaren defendatzaileek Theresa May zoriondu dute, lortutako akordioagatik.
2017/12/08 - 15:38
Europako Batzordeak eta Erresuma Batuak 'brexit'aren oinarriak itxi dituzte
Azken orduan lortu dute hitzarmena; Theresa Mayk eta Jean Claude Junckerrek iragarri dute.
2017/11/29 - 10:57
Londresek 45.000 eta 55.000 milioi euro artean ordainduko dizkio EBri brexitagatik
'Telegraph' egunkariaren arabera, Europar Batasunetik alde egiteko Erresuma Batuak ordaindu beharreko kopurua adostu dute Londreseko eta Bruselako negoziatzaileek.
2017/11/24 - 21:54
Tiroketa alarma faltsu batek izua sortu du Londresko erdigunean
Bi metro geltoki itxi egin behar izan dituzte, baina ondoren berriro ireki dituzte, tiroketa zantzurik topatu ez dutelako.
2017/11/10 - 11:28
'Brexit'a 2019ko martxoaren 30eko gauerdian gauzatuko da
Theresa Mayk gaur prentsan idatzi duen artikuluan eman du horren berri, Gobernuak prozesua burutzeko inolako zalantzarik ez duela erakusteko.
2017/11/06 - 09:17
Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean
Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak ihes fiskalari buruzko agiriak aireratu ditu berriz.Madonna, Santos, Bono (U2), Ingalaterrako erregina y Javier Trias ageri dira, besteak beste.
2017/10/29 - 11:59
Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik joateko eskatu die Gobernuak
The Observer egunkariak publiko egin du errumaniar batek jaso duen gutuna. Barne Ministerioak bere herrialdera itzultzea edo Europar Batasuneko beste batera joatea gomendatzen dio.
2017/10/20 - 14:50
Erresuma Batuarekin izango dituen harremanak zehazten hasiko da EB
'Brexit'aren harira, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko negoziazioetan bigarren fasera igarotzeko moduan ez daude oraindik; hala ere, EBk adostu du fase hori prestatzeari ekingo diola.