Ingalaterra
2017/11/10 - 11:28
'Brexit'a 2019ko martxoaren 30eko gauerdian gauzatuko da
Theresa Mayk gaur prentsan idatzi duen artikuluan eman du horren berri, Gobernuak prozesua burutzeko inolako zalantzarik ez duela erakusteko.
2017/11/06 - 09:17
Mundu osoko hainbat politikari eta pertsona ospetsu, eskandalu berri batean
Ikerketa Kazetaritzaren Nazioarteko Partzuergoak ihes fiskalari buruzko agiriak aireratu ditu berriz.Madonna, Santos, Bono (U2), Ingalaterrako erregina y Javier Trias ageri dira, besteak beste.
2017/10/29 - 11:59
Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik joateko eskatu die Gobernuak
The Observer egunkariak publiko egin du errumaniar batek jaso duen gutuna. Barne Ministerioak bere herrialdera itzultzea edo Europar Batasuneko beste batera joatea gomendatzen dio.
2017/10/20 - 14:50
Erresuma Batuarekin izango dituen harremanak zehazten hasiko da EB
'Brexit'aren harira, Erresuma Batuaren eta Europar Batasunaren arteko negoziazioetan bigarren fasera igarotzeko moduan ez daude oraindik; hala ere, EBk adostu du fase hori prestatzeari ekingo diola.
2017/10/20 - 10:17
'Brexit'aren ordularia aurrera doa
Badirudi urrun dagoela EBren eta Erresuma Batuaren arteko dibortzioa, baina 2019ko martxoaren 29a hortxe dago. Gainera, geunden leku berean gaude.
2017/09/22 - 22:56
Mayk bi urteko trantsizioa proposatu du, 'Brexit'a gauzatu ostean
Epealdi horretan, Erresuma Batuak Europar Batasunaren aurrekontuari dirua emanez eta Bruselaren agindupean jarraituko du.
2017/09/21 - 10:31
Seigarren pertsona bat atxilotu dute Londresko erasoarekin lotura duelakoan
17 urteko gizasemea hiriburuaren hegoaldean hartu dute atxilo, bart.
2017/09/19 - 10:53
Sute handia izan da Londresko Tottenham auzoan
Astelehen gauean hasi zen, ikertzen ari dira zergatik. Irudietako batzuk erabiltzaile hauenak dira: @GEORGEACHILLEA, REXFONSECA88 eta @MFGN1, Reutersen bidez.
2017/09/15 - 14:55
22 pertsona zauritu dira Londresko metroan izandako leherketan
Tren baten barruan zegoen etxean egindako bonba batek eztanda egin du Parsons Green geltokian.
2017/09/15 - 14:01
Atentatua jasan duen Londresko metroko konboiaren airetik hartutako irudiak
Leherketa baten ondorioz, hainbat bidaiari zauritu dira bertan, ostiral goizean.
2017/09/15 - 13:05
Hainbat zauritu Londresko metroan, leherketa baten ondorioz
Larrialdi-zerbitzuak, Polizia eta suhiltzaileak Parsons Green geltokiaren ondoan daude; izan ere, bertan izan da leherketa. Irudietako batzuk @EdzJohnson-enak dira, APTN Mediaport-en bidez.
2017/09/15 - 12:29
Londreseko metroan izandako leherketaren lehenengo irudiak
Parsons Green geltokian izan da, hiriko hego-mendebaldean, ostiral goizean. Argazkiak: @RRigs, APTN Mediaport-en bidez.
2017/08/31 - 12:08
Galesko Dianaren heriotzaren 20. urteurrena
Diana printzesa, Lady Di gisa ezaguna zena, 1997ko abuztuaren 31n hil zen, auto istripuz, Parisen.
2017/08/28 - 10:18
Bi gizon atxilotu dituzte Buckingham Jauregiaren ondoko erasoagatik
Erasotzaileak ezpata bat zeraman eta hiru agenteri eraso zien, baina arin zauritu zituen. Scotland Yardek atxilotu nagusiaren, 26 urte, atxiloaldia luzatu du.
2017/08/26 - 15:46
Brusela eta Londresko ostiraleko erasoak terrorismo gisa ikertuko dituzte
Bruselan gizonezko bat hil zuten soldadu batzuei eraso egin ostean, eta Londresen hiru poliziak eta erasotzaileak arma zuriz eragindako zauriak izan zituzten.
2017/08/26 - 00:54
Gizonezko bat atxilotu dute Londresen bi poliziari labanaz erasotzeagatik
Erasoa Buckingham jauregitik hurbil gertatu da. Poliziek zauri arinak dituzte.
2017/08/10 - 12:20
Bi solairuko autobus batek denda baten aurka jo du Londresen
Goiko solairuko bi bidaiari harrapatuta daude, Poliziak azaldu duenez. Iturri batzuen arabera, aukera dago gidaria ondoezik jarri izatea, tarte batean; berak ez du ezer gogoratzen.
2017/08/07 - 23:34
Iberdrolak Erresuma Batuan itsas parke eolikoa eraikitzeko baimena lortu du
1.200 megawatt arteko potentzia sortu ahal izango du, milioi bat etxebizitza inguru hornitzeko.
2017/08/07 - 16:50
Galesko Dianaren dokumental polemikoena estreinatu dute Erresuma Batuan
Grabazio pribatuak plazaratu zituzten bart emandako dokumentalean. Monarkia britainiarra irten da kaltetuen, emanaldiaren ostean, hala ere.
2017/08/06 - 16:38
Lady Diren inguruko dokumental batek polemika eragin du
Besteak beste, Ingalaterrako Karlos printzearekin izandako harremanari buruzko xehetasun intimoak ageri dira dokumentalean.