Ingalaterra
2023/05/11 - 16:16
Ingalaterrako Bankuak % 4,5era igo ditu interes tasak, 2008tik neurtutako maila altuenera
Diru politikaren batzordeak izandako bileran hartu dute erabakia. Horrekin helburu dute inflazioa kontrolatzea, eta urte amaierarako % 2ra jaistea.
2023/05/07 - 16:37
Charles III.aren koroatzea ospatzeko, bazkari handia egiten ari dira gaur milaka britainiar
Charles III.aren eta Camila erreginaren koroatzearen ospakizunak ez du etenik gaur. Gainera, gauean Windsorren kontzertu erraldoia izango da ikusgai herrialde osorako, eta han bertan 20.000 zale biltzea espero da.
2023/05/06 - 16:32
Emozio handiko eguna izan da koroatzerik ezagutu ez duten milioika britainiarrentzat
Milioika lagun izan dira koroatzea jarraitzen Londresen, euripean, eta egun osoa bertan emateko prest daude.
2023/05/06 - 16:29
Charles III.a Ingalaterrako errege berri koroatu dute
Mila urte baino gehiago dituzten erritualei jarraituz, Charles III.ak protestante fidela izango dela zin egin du, besteak beste. Milaka herritar batu dira Westminsterreko Abadiaren kanpoaldean hitzordu garrantzitsu honetan.
2023/05/06 - 15:27
Charles III.aren koroatze ekitaldia Westminsterreko Abadian
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/06 - 15:13
Charles III.a, Ingalaterrako errege koroatua
Subiranoaren koroatze zeremonia 70 urte geroago errepikatu da Westminsterreko Abadian, Londresen, milaka gonbidaturen aurrean.
2023/05/05 - 13:14
Charles III.aren eta Camilaren koroatzea: Buckinghametik Westminsterrerako bidea
Gaur, maiatzak 6, Ingalaterrako Charles III.a erregearen eta bere emazte Camilaren koroatzea izango da. Bideo honetan, egingo duten ibilbidea, urratsez urrats.
2023/04/04 - 13:11
Galizia ontziak Bilbo eta Portsmouth lotuko ditu berriro, neguko etenaldiaren ondotik
2020ko abenduan egin zuen estreinakoz Bizkaitik Ingalaterrarainoko bidea. 1.050 bidaiarirentzako tokia eta 2.714 metro luze ditu.
2023/03/20 - 10:53
Banku zentral nagusiek likidezia dolarretan emango dute gaurtik hasita apiril amaierara arte
Europako Banku Zentralak ekinbide bateratua adostu du Kanadako, Ingalaterrako, Japoniako eta Suitzako finantza erakundeekin eta AEBko Erreserba Federalarekin dibisen elkar trukea dolarretan bermatzeko.
2023/03/12 - 16:09
BBCren inpartzialtasuna, ezbaian Gary Linekerren polemikagatik
BBCk Gary Lineker kirol aurkezle ezaguna baztertu du, Erresuma Batuaren migrazio politika plana gogor kritikatu ostean. BBC polemikaren erdian dago; izan ere, Sunaken gobernuari men egin izana leporatzen diote.
2023/03/11 - 20:00
Gary Lineker baztertzearen erabakiak kritika publiko ugari eragin ditu, BBC hankaz gora jarriz
"Match of the Day" saioko esatariek eta Premier Leagueko jokalariek kateari boikota egitea erabaki dute, Erresuma Batuko immigrazio politika kritikatzeagatik futbolari ohiaren inguruan sortutako polemikaren ondoren.
2023/03/05 - 14:34
Erresuma Batura pateretan iristen diren pertsona migratzaileek ezingo dute asilorik eskatu
Asteartean argitaratko da lege berria, ziur aski, eta horren arabera, Britaina Handira pateran iristen den oro Ruandara edo "beste herrialde seguru" batera deportatu ahal izango dute, "hori egitea posible izan bezain pronto".
2023/01/22 - 14:46
Dozenaka adingabe asilo eskatzaile bahitu dituzte Erresuma Batuan, ikerketa batek estalgabetu duenez
Gertakariak Barne Ministerioak kudeatutako hotel batean jazo ziren. 600 adingabe inguru igaro ziren bertatik azken 18 hilabeteetan, eta 136 desagertze salatu dira.
2023/01/03 - 13:13
Erresuma Batuko tren langileen grebak lanerako itzulera zaildu die herritarrei
Abenduaren 24tik 27ra ere greba egin zuten eta urtarrilaren 3an eta 4an, eta 5ean eta 6an 48 orduko bi greba egun egingo dituzte.
2022/12/15 - 17:05
Erresuma Batuko osasun sistema publikoan inoiz izan den lanuzte handiena egin dute Erizaintzako langileek
Ingalaterran, Galesen eta Ipar Irlandan greba eguna dute gaur soldata baxua eta lan baldintza kaskarrak dituztela salatzeko. Hamabi orduko lanuztea egingo dute, goizeko zortzietan hasita. Eskoziako gobernuak erizainekin negoziatzen segitzen du, eta horrexegatik ez dute greba egunik.
2022/11/23 - 12:34
Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Eskoziak ezin duela aldebakarreko erreferendumik deitu
Eskoziako Parlamentu autonomoak “ez du eskumenik independentzia erreferenduma deitzeko” Londreseko Gobernuak oniritzia ez badu ematen.
2022/11/20 - 14:51
Polemika piztu da Erresuma Batuan haur bat etxeko lizunagatik hil ostean
Awaab Ishak Rochdale Boroughwide Housing elkartearen etxe batean bizi zen, eta familia hamaika aldiz kexatu bazen ere, ez zioten jaramonik egin. Gobernuak hitzeman du neurriak hartuko dituela etxebizitza guztiek bete ditzaten osasun neurriak.
2022/11/17 - 19:09
Rishi Sunaken Gobernuak zergak igoko ditu zorra murrizteko
Exekutiboak datozen bost urteetan 55.000 milioi libera sortzea, eta finantza merkatuei konfiantza ematea nahi du, Trussen Gobernuak iragarritako zerga planaren ostean desegonkortu egin baitziren.
2022/11/13 - 12:06
Keith Levene hil da, The Clash taldeko gitarrista eta sortzailea
65 urterekin hil da musikari ezaguna, minbiziaren ondorioz. "Bakean hil da, eroso eta maitatua sentituz" adierazi du familiak.
2022/10/25 - 14:53
Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministro izendatu dute
Erresuma Batuko lehen ministro bihurtu da ofizialki, Charles III.a erregearekin audientzia egin ostean.