GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batuko tren langileen grebak lanerako itzulera zaildu die herritarrei

Abenduaren 24tik 27ra ere greba egin zuten eta urtarrilaren 3an eta 4an, eta 5ean eta 6an 48 orduko bi greba egun egingo dituzte.
Waterlooko tren geltokia Londresen
Waterlooko tren geltokia Londresen. Argazkia: EFE

Urtea hastearekin batera Gabonetako oporrak amaitu zaizkie askori Erresuma Batuan, eta tren langileen grebak lanerako itzulera hori zaildu die herritarrei. Gaur eta bihar eta urtarrilaren 5ean eta 6an 48 orduko bi greba egun egingo dituzte. Aurrez, abenduaren 24tik 27ra ere greba egin zuten.

Greba RMT Erresuma Batuko tren, itsas eta garraioaren sindikatuak deitu du soldata igoera eskatzeko.

Erresuma Batuan inflazioa % 10etik gorakoa den honetan, sindikatuek soldatak % 7 igotzea eskatzen dute, baina Network Rail enpresak % 5 handitzea proposatu die langileei.

Mick Lynch RMT sindikatuko idazkari nagusiak greba "horrela luzatzea" deitoratu du BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista publikoari egindako adierazpenetan, baina salatu du Gobernua ez dela "ezer egiten ari" gatazkarekin amaitzeko. Mark Harper Erresuma Batuko Garraio ministroak, bestalde, soldatak hobetzeko eskaintza errefusatu izana arbuiatu du. "Nahiago nuke piketeak albo batera utzi eta negoziazio mahaira itzuliko balira, enpresariekin erreformei eta soldatei buruzko akordio batera iristeko", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X