Ingurumena
2023/09/13 - 15:48
Bilbok Kale Nagusia itxiko du irailaren 16an eta 17an, Mugikortasunaren Europako Astearen baitan
Bilboko Udaleko ordezkariek Erriberako Merkatuan aurkeztu dute ekimena, irailaren 16tik 22ra bitartean egingo dena, "eraginkortasun energetikoa" lelopean.
2023/08/26 - 20:49
Ehunka lagunek bat egin dute AHT-rako zundaketak geldiaraztea eskatzen duen bizikleta martxarekin, Beasainen
Ekainean zundaketak egiten hasi ziren eta elkarretaratzeak egin zituzten hori salatzeko Ataunen zein Lakuntzan, besteak beste. Uztailean 60 zundaketa egitekoak ziren Goierrin eta Sakanan.
2023/08/24 - 17:11
Eguzkik euskal ibaien "muturreko" egoera salatu du, "Urumea ibaian ehunka arrain hilda" aurkitu ostean
Ibaien ur eskasiak eta tenperatura altuek arriskuan jartzen dute arrain-fauna, eta, horregatik, talde ekologistak uste du hori izan daitekeela hainbeste arrain hil agertzearen arrazoia.
2023/08/24 - 11:37
Japonia Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen hasi da gaur
Japoniako Gobernua Fukushimako zentral nuklearrean tratatutako ura isurtzen hasi da. Horie arabera, likidoak prozesatuta, elementu erradioaktibo gehienak ezabatu dira. Baina erabaki horrek ez du harrera ona izan talde ekologisten eta antinuklearren artean, protesta egin baitute.
2023/08/22 - 13:52
Japonia ostegun honetan hasiko da Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen
Tokioren arabera, Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzeko baldintzak daude. Neurriak ez du harrera ona izan talde antinuklearren eta ekologisten artean, eta protesta egin dute Japoniako kaleetan eta Fumio Kishida Japoniako lehen ministroaren etxearen aurrean.
2023/08/16 - 23:15
Anetoko glaziarra desagertzeko zorian dago, eta bertatik ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da
Mendiko erreskate taldeek Pirinioetako glaziar handiena saihesteko eskatu dute. Euskal mendizale askoren helmuga da oraindik.
2023/08/12 - 15:21
Europa mailako energia berriztagarrietan "erreferentziazko herrialde" gisa ikusten du Tapiak Euskadi
Atzo Bizkaiko kostaldean ur gaineko itsas aerosorgailua aurkeztu ondoren, Garapen Ekonomikoko sailburuak azpimarratu du aurrerapauso "oso garrantzitsua" dela trantsizio energetikorako.
2023/08/01 - 22:29
Paperezko tiketa edo tiket digitala?
EAEn derrigorrezkoa da tiketa ematea. 2022an Araban eta Gipuzkoan hasi ziren kontrola zorrozten, iruzur fiskala murrizteko, eta sektore batetik bestera zabaltzen joan zen Tiket Bai deritzoguna; Bizkaian 2024rako ezarrita egon beharko da.
2023/08/01 - 20:47
Kutxa-tiketa automatikoak kendu dituzte Ipar Euskal Herrian arrazoi ekologikoengatik
Hala ere, kontsumitzaileak beti izango du erosketa-tiketa eskatzeko aukera, eta neurriak ez die eragiten bermepean dauden objektuei, horiek ere beren ordainagiria inprimatuta edukiko baitute.
2023/07/31 - 14:07
BC3 euskal zentroko zuzendaria klima aldaketari buruzko IPCCko kide izendatu dute
Klima aldaketari buruzko ezagutza ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko organo nagusia da IPCC. Maria Jose Sanz berotegi efektuko gasekin lotutako talde berezi bateko kide izendatu dute, horren barruan.
2023/07/26 - 13:21
Kongresuak BEZaren jaitsieraren luzapena eta zainketa baimen berriak baliozkotu ditu
Arauak ekainean iraungi ziren laguntzak luzatzen ditu, La Palmari laguntzeko neurriak edo garraiorako laguntzak jasotzen ditu eta alokairuaren luzapen automatikoa ezabatzen du.
2023/07/18 - 16:55
Artikutzako urtegia hustu ostean, 42 metroko hormarekin zer egin aztertzen ari dira
Josu Benaito Donostiako Udaleko ingurumeneko arduradunaren ustez, aukerarik onena horma bitan zulatzea da. Horrela, Enobieta errekaren bidea libre egongo litzateke.
2023/07/17 - 22:47
55 balea inguru hilik agertu dira Eskoziako Lewis uhartean
Azken hamarkadetan baleek jasandako istripu masiborik handiena izan da atzo goizean erreskate taldeek aurkitu zutena. Adituek esan dutenez, baleek lider edo buru bat izaten dute, eta egoera trakets batean sartuz gero, besteek liderrak hartutako bide bera hartzen dute.
2023/07/16 - 17:49
Tenperaturen igoerak zoonosiak ugaritzea ekarri du
Izurriteen gorakadaren aurrean, nabarmen handitu da izurriteak kontrolatzeko enpresen beharra. Osasun publikoko arazoa da jada, eta etorkizunean gaixotasunen % 75en kausa izan daiteke.
2023/07/14 - 16:42
Pello Bilbaok atzean uzten duen ziklista bakoitzeko, euro bat Bustuarialdeko basorako
Tourra hasi denetik 1.400 euro inguru bildu ditu Pello Bilbaoren ekimenak. Busturialdeko BaSOS taldearen proiektuan erabiliko da dirua, 4 hektareatan bertako zuhaitzak landatzeko. Baso horren zatitxo bat Gino Mader Suitzako Itzulian hil zen taldekidearena ere izango da.
2023/07/09 - 19:22
Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, "Petronorrek kirola zikintzen" duela salatzeko
Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropada jokatzen zen bitartean egin dute ekintza. Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak "euren irudia garbitzeko" erabiltzen dituztela salatu dute.
2023/07/07 - 12:17
Energiaren Euskal Erakundeak 8,8 milioi euro gehiago bideratu ditu ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzetara
Guztira, ibilgailu elektrikoak eta horiek kargatzeko guneak erosteko bideratutako zenbatekoa 41,7 milioi eurokoa da. Aldaketak uztailaren 10ean jarriko dira indarrean.
2023/07/02 - 19:43
Tourreko helikoptero batek oreinkume baten irudia harrapatu du Salburuako hezegunean
Txirrindularien pelotoia Gasteiztik abiatu denean ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Tourreko lehenengo hiru etapek irudi bitxiak eskaini dizkigu gurean, Euskadin.
2023/07/02 - 15:20
Bizkaiko eta Nafarroako golf-zelai batzuetako zuloak estali dituzte klima-ekintzaileek, ur xahuketa salatzeko
Goizaldean, zementuz bete dituzte golf-zelai batzuetako zuloak, eta ondorengo mezuak zioten pankartak zabaldu dituzte: "Adi: lehortea! Golf-zelaia itxita, justizia klimatikoa dela eta" edota "Ura guztion ondasuna da".
2023/06/29 - 12:54
Tapiak salatu duenez, "Verter Recyclingek ez ditu behar bezala egin Zaldibarko zabortegiaren kontrol lanak"
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren esanetan, "azpiegituraren baldintzak nabarmen okertu dira". Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak iragarri du zabortegiaren titulartasuna berriro hartu eta egonkortasunari buruzko beste azterketa bat eskatuko duela.