Iñigo Urkullu
2022/12/19 - 11:06
Urkullu, Osakidetzako krisiaz: ''Agian, autokritikak egin beharrekoak dira barne komunikazioari begira''
Karguaren zina egin zuenetik hamar urte bete direnean, ETB1eko "Egun On Euskadi" eta Euskadi Irratiko "Faktoria" saioetan elkarrizketatu dute lehendakaria. Bere hitzetan, Osakidetzaren berrantolaketaren helburua ez da aurreztea. "Aurrekontuak 10 urtean % 48 egin du gora", zehaztu du.

2022/12/19 - 10:49
Iñigo Urkullu: ''Jaurlaritzak ondo ikusten du energia enpresa handien zerga, beti ere ezohiko mozkinentzat''
Iñigo Urkulluren ustez, zerga honen helburua ona da. Ez da enpresa handi hauei zerga bat ezartzea soilik, ezohiko mozkinen gaineko zerga bat baizik.
2022/12/19 - 10:23
Iñigo Urkullu, Osakidetzaren berrantolaketari buruz: ''Helburua ez da dirua aurreztea''
Iñigo Urkulluk gogoratu du, bera lehendakaria denetik, Osasun Sailaren aurrekontua hazten joan dela. Hamar urtean % 48 hazi dela adierazi du.

2022/12/19 - 09:06
Iñigo Urkullu "Egun On Euskadi" eta "Faktoria" saioetan izango da kargua hartu eta 10 urtera
Odei Esnaola eta Iñaki Guridi kazetariek elkarrizketatuko dute lehendakaria gaur 09:05 inguruan.

2022/12/19 - 08:54
Albiste izango dira: Urkulluri elkarrizketa EITBn, Osakidetza Legebiltzarrean eta Maialen Lujanbio, txapeldun
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/12/15 - 09:39
Lehendakariak "lankidetzan eta partekatutako estrategian" oinarritutako eredua defendatu du
Lehen aldiz karguaren zina egin zuenetik 10 urte bete diren honetan, mezua kaleratu du Urkulluk Facebooken. Dioenez, eredu horri esker, "gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta berritzaileagoa" du EAEk, eta aurrerantzean, krisia gorabehera, "aurrera egiten jarraituko" delakoan dago.
2022/12/13 - 15:15
Krisia elkarrizketaren bitartez bideratzeko zantzuak igartzen dituzte protestan parte hartzen duten medikuek
Donostialdeko ESIko krisian, bertako kideek begi onez hartu dituzte atzo Iñigo Urkullu lehendariak egindako adierazpenak. Zerbitzu buruen bozeramaile Adolfo Lopez De Munainek bat egin du lehendakariarekin adierazpen batzuekin eta hark ere uste du Osakidetzak berrantolaketa behar duela.

2022/12/13 - 12:09
Adolfo Lopez de Munain: ''Diskurtso politikoan oso itxaropentsuak diren seinaleak jasotzen ari gara''
Lopez de Munainek esan du lehendakariak arrazoi duela "etxe bakoitzaren atarian ezin dela ospitale bat eduki" iradokitzen duenean, baina gaineratu du posible dela "zerbitzuak hobeto berrantolatzea eta erabakiak irizpide teknikoen arabera eta eraginkortasun handiagoa bilatuz hartzea".
2022/12/12 - 14:15
Ospitale guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den zalantzan jarri du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk azpimarratu du erakundea bakarra dela, eta sarean lan egin behar dela herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak izan daitezen.
2022/12/12 - 13:45
Ospitale bakoitzean ''zerbitzu guztiak'' izan daitezkeen zalantzan jarri du Iñigo Urkulluk
Lehendakariak uste du Osakidetza "koroaren harribitxi gorena" izaten jarraitzen duela eta "hazkunde-krisi positibo batean" dagoela. Bere ustez, "denak erabat ados" daude "zer" egin behar den (asistentziaren kalitatea hobetzea) eta "kontua da nola eta nork egiten duen".
2022/12/12 - 12:12
Urkullu Next funtsetan atzerapenen beldur da, hauteskunde urtean tentsio handiagoa izango delako
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, espainiar Estatuko egoera politikoa "are gehiago tenkatuko da maiatzeko hauteskundeengatik, hauteskunde orokorren lehen itzulia izango baita askorentzat".

2022/12/11 - 15:11
PPk Urkulluri eskatu dio, krisia bideratu ezin badu, Sagardui kargutik kentzeko
Muriel Larrea Gipuzkoako PPko presidenteak agerraldia egin du igande honetan Donostia Ospitalearen aurrean, Donostialdeko ESIaren egoera aztertzeko.
2022/12/09 - 12:35
Donostialdeko ESIaren gatazkaren aurrean lasai agertu da Urkullu; uste du arazoa "bideratu" daitekeela
Osakidetzako krisia piztu zenetik lehenengoz hitz egin du lehendakariak, eta zuzendaritzako kargugabetzen arrazoia "elkarrekiko konfiantza eza" izan dela berretsi du.
2022/12/09 - 11:09
ESI Donostialdeako kargugabetzeak konfiantza ezagatik izan direla berretsi du Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarraren aurrean, eta berretsi du, "aldebiko konfiantza eza"ren aurrean, "logikoa" dela gauzak modu horretan konpontzea. Bestalde, Donostia Ospitalearen erreferentzialtasuna handitzeko lanean dihardutela jakinarazi du.
2022/12/03 - 15:22
Euskararen Legea aurrera ateratzeko lan egin zutenei omenaldia egin diete Gasteizko Europa Jauregian
Euskal erakundeetako ordezkariak eta euskalgintzako eragileak bertan izan dira, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zutelarik. Legea aurrera atera zutenen ausardia azpimarratu du Urkulluk, ikuspegi sentiberatasun eta joera ezberdinekoak lankide bihurtzeko ausardia izan zutelako.
2022/12/03 - 13:55
Euskararen "hazkunde eredugarria" azpimarratu du Urkulluk, eta erronken aurrean "ausardia" aldarrikatu du
Duela 40 urte Euskararen Legea "landu, onartu eta bideratu zutenen ausardi demokratikoa" goraipatu du lehendakariak, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian.
2022/12/02 - 15:06
Hezkuntza Saila itunpeko ikastetxeek kobratzen dituzten kuoten "inbentarioa" prestatzen ari da
Gainera, itunpekoek kobratzen dituzten "kuoten kontrola indartzeko" neurriak hartuko ditu.

2022/12/02 - 13:24
Urkullu: "Legearen aplikazioak erasotzaileei mesede egiten badie, berrikusi egin beharko da"
Lehendakariak esan du "premiazko" irtenbide bat bilatu behar dela, doktrina bateratuta, edo legea aldatuta edo bi ekimenak batera erabilita, legearen helburua bermatzeko: emakumeei "babes handiagoa eskaintzea".

2022/12/02 - 11:14
Iñigo Urkullu, EH Bilduri: ''Argi eta garbi adierazi behar duzue hitzarmenetik kanpo egotea erabaki duzuela''
Maddalen Iriartek argi utzi nahi izan du EH Bildu herri-akordioetara iristeko prest dagoela. Lehendakariak gogorarazi du aurrekontuen prozesua ez dela oraindik amaitu eta adostasunak lortzeko ateak oraindik irekita daudela.
2022/11/30 - 20:39
Urkullu lehendakaria, Hezkuntzako grebaz: ''Zein onura ekartzen dio hezkuntza sistemari?''
Eusko Jaurlaritzako liderrak, asteazkenean, Hezkuntzan deitutako bi greba egunetako lehengoan, nabarmendu du adostuta dagoen testuak lau alderdiren babesa jaso duela.