Iñigo Urkullu
2023/03/10 - 13:13
Iñigo Urkullu, auto elektrikorako aldaketaz: ''Ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du bat datorrela Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeen kezkarekin, Europar Batasunak 2035ean errekuntza-motorra duten autoen salmenta debekatzeko hartutako erabakiaren aurrean.
2023/03/06 - 14:10
Urkullu, 4 eguneko lan-asteaz: "Ez da gai erraza, enpresen eta langileen borondatea errespetatu behar da"
Lehendakariak adierazi du enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar dela, eta gaineratu du beste herrialde batzuetako esperientzia kontuan hartuko dutela.
2023/03/06 - 14:06
Iñigo Urkullu, 4 eguneko lan asteaz: ''Ez da gai erraza, kudeatzeko gai delikatua da''
Iñigo Urkullu lehenedakariaren arabera, "entsegu hau enpresaburuen eta langileen arteko akordio batean oinarritu behar da, borondatezko ekimen bat bezala hartuz".
2023/03/03 - 21:38
Urkullu: 'Administrazioaren betebeharra da euskal herritarrak beren hizkuntza ofizialean erantzutea'
Uliazpi kasuko epaiaren aurrean, analisi juridiko sakon bat egingo duela iragarri du Eusko Jaurlaritzak.
2023/03/03 - 11:33
Mediku nahikorik ez dagoela azpimarratu du Urkulluk, baina nabarmendu du Osakidetzan inbertitzen ari direla
"Osakidetzak gainditu beharreko zailtasunak ditu, onartzen dugu", adierazi du lehendakariak. Hala ere, itxaron-zerrendak murrizteko, lehen mailako arreta hobetzeko eta lan-baldintzei erantzuteko lanean ari direla gogorarazi du.
2023/02/27 - 15:38
Lehendakariak nabarmendu du kooperatibismoa Euskadiko DNAren parte dela
Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak bere 40. urteurrena ospatu du Bilbon, lau hamarkada hauetan osatu duten pertsonak omenduz. Ekitaldian izan dira, lehendakariaz gain, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Nerea Melgosa Gizarte Politiketako sailburua.
2023/02/24 - 12:53
Urkullu lehendakariak Errusiaren inbasioaren gaitzespena berretsi du
Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko jarraipen-mahaiak gaur goizean egindako bileraren ondoren, Euskadiren eta Ukrainaren arteko elkartasuna aitortzeko ekitaldi bat egin da Lehendakaritzan.
2023/02/24 - 11:25
Ukrainako Errefuxiatuen Harrerarako Jarraipen Mahaiaren bilera
Urkullu lehendakaria Ukrainako Errefuxiatuen Harrerarako Jarraipen Mahaiaren bileraren buru da, eta bertan "Ukraina-Euskadi: elkartasunaren urtebeteko memoria" dokumentua aurkeztuko da.
2023/02/17 - 18:32
Revilla eta Urkullu otsailaren 27an bilduko dira Santander eta Bilbo arteko trenari bultzada emateko asmoz
Bilera Arku Atlantikoko Batzordearen markoan egingo dute. Miguel Angel Revilla Kantabriako presidentearen hitzetan, bi agintariak "trena existitzeko asmoan bat eginda" daude.
2023/02/17 - 14:02
Emantzipaziorako laguntzaren gakoak: nork eta noiz eskatu ditzake?
Eusko Jaurlaritzaren Emanzipa Programaren barruan, 25 eta 29 urte bitarteko gazteek 300 euroko laguntzak eskatu ahal izango dituzte. Zer baldintza eskatuko dira? Noiz hasi ahal izango da laguntza horiek eskatzen?
2023/02/17 - 11:44
Mediku faltak ez diolako soilik Euskadiri eragiten eta ''jendea ez engainatzeko'' eskatu du Iñigo Urkulluk
Iñigo Urkullu lehendakariak berretsi du Osakidetzaren egungo arazoak ez dituztela diru faltak edo profesionalen lan baldintzek eragiten, mediku faltak baizik, "mundu osoan bezala".
2023/02/17 - 10:54
Jaurlaritzak 300 euroko laguntza emango die hilean emantzipatu nahi duten 25 eta 29 urte bitarteko gazteei
Eusko Jaurlaritzak 2024rako jarri nahi du martxan Emanzipa Programa. Laguntza bi urtez jaso ahal izango da, eta helburua da Euskadin gazteen emantzipazioaren batez besteko adina aurreratzen laguntzea.
2023/02/17 - 10:37
Jaurlaritzak hilean 300 euroko laguntza emango die 25-29 urteko gazteei emantzipatzeko
Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarreko kontrolerako saioan iragarri duenez, neurria 2024ko lehen seihilekoan sartuko da indarrean. Helburua da EAEko gazteen emantzipatzeko batez besteko adina (30,2 urtekoa da egun) jaistea.
2023/02/14 - 10:40
Nerea Melgosak Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu kargua hartu du
Nerea Melgosak Beatriz Artolazabalen lekua hartu du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa. Maiatzaren 28ko hauteskundeetan EAJk Gasteizko alkategai izendatu ondoren utzi du kargua Beatriz Artolazabalek.
2023/02/12 - 15:31
Urkulluk "eredugarriak" izatea eskatu die EAJko kargudunei eta hautagaiei
Gaur egungo kargudun jeltzaleei gauzak "ongi" egin dituztela adierazi ostean, ohartarazi du "bide horretatik jarraitu" behar dutela, "autokonplazentzian erori gabe".
2023/02/10 - 14:22
Emakume Abertzale Batzako kideen konpromisoa eta gorrotorik eza goraipatu ditu Iñigo Urkulluk
Azkoitian izan da Iñigo Urkullu lehendakaria Julere Urzelai Aramendiri eta Emakume Abertzale Batzan aritu zirenei egindako omenaldian. Emakume hauek egin zuten lanari buruzko erakusketa ere zabaldu dute.
2023/02/03 - 15:23
Urkulluk ''zero tolerantzia'' defendatu du legez kanpoko jarreren aurrean
Oposizioak De Miguel kasuarekin estutu du lehendakaria. Kritika gogorrenak Carlos Iturgaizek egin dizkio. Nahiz eta ukatu, De Miguel auzia EAJren kasua dela esan du eta alderdi jeltzalean ustela izatea ez dela zigortzen esan du Iturgaizek.
2023/02/03 - 15:14
Urkulluk eta Calviñok bost konpromiso adostu dituzte Europatik datozen Next funtsen kudeaketari dagokionez
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nadia Calviño Espainiako lehen presidenteordeak bilera egin dute orain minutu gutxi Ajuria Enean. Urkulluk duela bi hilabete eskatako bilera da, Europako Next generation Funtsen inguruko erabakietan Jaurlaritzak eta aldundiek parte har dezatela eskatzeko.
2023/02/03 - 14:28
Lehendakariak eta Calviñok adostu dute Europako funtsekin finantzatu beharreko proiektuak Euskadin erabakitzea
Eusko Jaurlaritzak sei konpromiso lortu ditu Generation Nex Europako Funtsak kudeatzeko bigarren fasean; horien artean, Calviño ministroak Euskadik hidrogeno berdearen arloan duen potentzialaren aldeko apustua egin du.
2023/02/03 - 14:24
Europako funtsekin zein proiektu finantziatu Euskadik erabakitzea adostu dute Urkulluk eta Calviñok
Eusko Jaurlaritzak sei konpromiso hartu ditu Generation Next Europako Funtsen kudeaketaren bigarren fasean. Horien artean, hidrogeno berdearen arloan duen potentzialaren aldeko apustua egin du Calviño ministroak.