Iñigo Urkullu
2023/01/10 - 15:13
Urkulluk berretsi egin du «defendatzen ditugun balioen aurkako gertakarien gaitzespen irmoa»
Halaber, Justiziak hartutako erabakia errespetatzen duela adierazi du. Auzitegi Gorenaren epaia, irmoa, Arabako Probintzia Auzitegiaren autoa argitaratu eta hiru urtera iritsi da, eta zigortuetako batzuek aurkeztutako errekurtsoei erantzun die.
2023/01/04 - 13:39
Langileen alde egindako borrokan Redondo Urbietaren garrantzia nabarmendu dute sindikatuek eta politikariek
EAEko zein Espainiako Estatuko sindikatuetako ordezkariek eta politikari eta agintariek UGTren idazkari nagusi izandakoa hartu dute gogoan, hil berritan.
2022/12/31 - 19:33
"Orokorkeriak" eta "zehaztasun gutxi" Urkullu lehendakariaren urte amaierako mezuan, oposizioaren arabera
EH Bilduk kritikatu du lehendakariaren mezuak "asmo eta hitz onak baino ez" dituela ekarri. PSE-EEk aitortu du 2023ko erronketako bat "osasun sistemaren kalitatea berreskuratzea" izango dela, eta Ezker Anitza-IUk "publikoa lehen lerroan jartzea" eskatu du.
2022/12/31 - 15:05
Osakidetzaren "zailtasunak eta arazoak" bideratzea izango da Jaurlaritzaren 2023ko lehentasunetako bat
Gabon zahar eguneko mezuan, datorren urterako bost erronka nagusi aipatu ditu lehendakariak. Osakidetzaren “arazoak” bideratzeko “gogotik ahaleginduko” direla agindu du. Lehen mailako arreta zerbitzuak hobetzea izango da lehentasuna.
2022/12/31 - 12:38
Iñigo Urkullu lehendakariaren urte bukaerako mezua, osorik
Ikusi berriro, 2022ko Gabon Zaharraren harira, Iñigo Urkullu lehendakariak Ajuria Eneatik eskainitako mezua.
2022/12/31 - 12:33
Urkullu: ''Apalki aitortzen dut hobetzeko guneak ditugula''
2023rako bost erronka zehaztu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak urte bukaerako mezuan. Ikusi, osorik, 14:00etan ETB1-eko Gaur Egun albistegian.
2022/12/23 - 16:02
Legebiltzarrak 2023rako EAEko Aurrekontuak onartu ditu
EAJ eta PSE-EE Gobernuko alderdien botoekin onartu egin dituzte 2023rako Aurrekontuak.
2022/12/20 - 09:49
Albiste izango dira: Lujanbiori elkarrizketa Euskadi Irratian, Auzitegi Konstituzionala eta Gobernu bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/19 - 15:08
Iberdrolak Euskadiren garapen ekonomikoan eta enpleguan duen konpromisoa helarazi dio Galanek Urkulluri
Konpainia elektrikoak aurkeztu berri duen plan estrategikoari esker, 10.000 milioi euroko ekarpena egingo dio Euskadiri 2022 eta 2025 bitartean; inbertsioetan, erosketetan, soldatetan eta diru-sarrera fiskaletan, batik bat.
2022/12/19 - 14:29
Urkullu: "Politika eta justizia aspalditik daude nahastuta Espainian"
ETBn eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Osakidetzaren krisiaz ere mintzatu da lehendakaria. Haren hitzetan, berrantolaketaren helburua ez da aurreztea. "Aurrekontuak, 10 urtean, % 48 egin du gora", zehaztu du.
2022/12/19 - 11:22
Iñigo Urkulluk ez du argitu hurrengo hauteskundeetan lehendakarigai izango den
Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan lehendakarigai izango den galdetuta, Iñigo Urkulluk adierazi du oraindik 15 hilabete falta direla eta erabakia ez dela bakarrik berea, alderdiak ere zeresana duelako.
2022/12/19 - 11:06
Urkullu, Osakidetzako krisiaz: ''Agian, autokritikak egin beharrekoak dira barne komunikazioari begira''
Karguaren zina egin zuenetik hamar urte bete direnean, ETB1eko "Egun On Euskadi" eta Euskadi Irratiko "Faktoria" saioetan elkarrizketatu dute lehendakaria. Bere hitzetan, Osakidetzaren berrantolaketaren helburua ez da aurreztea. "Aurrekontuak 10 urtean % 48 egin du gora", zehaztu du.
2022/12/19 - 10:49
Iñigo Urkullu: ''Jaurlaritzak ondo ikusten du energia enpresa handien zerga, beti ere ezohiko mozkinentzat''
Iñigo Urkulluren ustez, zerga honen helburua ona da. Ez da enpresa handi hauei zerga bat ezartzea soilik, ezohiko mozkinen gaineko zerga bat baizik.
2022/12/19 - 10:23
Iñigo Urkullu, Osakidetzaren berrantolaketari buruz: ''Helburua ez da dirua aurreztea''
Iñigo Urkulluk gogoratu du, bera lehendakaria denetik, Osasun Sailaren aurrekontua hazten joan dela. Hamar urtean % 48 hazi dela adierazi du.
2022/12/19 - 09:06
Iñigo Urkullu "Egun On Euskadi" eta "Faktoria" saioetan izango da kargua hartu eta 10 urtera
Odei Esnaola eta Iñaki Guridi kazetariek elkarrizketatuko dute lehendakaria gaur 09:05 inguruan.
2022/12/19 - 08:54
Albiste izango dira: Urkulluri elkarrizketa EITBn, Osakidetza Legebiltzarrean eta Maialen Lujanbio, txapeldun
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/15 - 09:39
Lehendakariak "lankidetzan eta partekatutako estrategian" oinarritutako eredua defendatu du
Lehen aldiz karguaren zina egin zuenetik 10 urte bete diren honetan, mezua kaleratu du Urkulluk Facebooken. Dioenez, eredu horri esker, "gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta berritzaileagoa" du EAEk, eta aurrerantzean, krisia gorabehera, "aurrera egiten jarraituko" delakoan dago.
2022/12/13 - 15:15
Krisia elkarrizketaren bitartez bideratzeko zantzuak igartzen dituzte protestan parte hartzen duten medikuek
Donostialdeko ESIko krisian, bertako kideek begi onez hartu dituzte atzo Iñigo Urkullu lehendariak egindako adierazpenak. Zerbitzu buruen bozeramaile Adolfo Lopez De Munainek bat egin du lehendakariarekin adierazpen batzuekin eta hark ere uste du Osakidetzak berrantolaketa behar duela.
2022/12/13 - 12:09
Adolfo Lopez de Munain: ''Diskurtso politikoan oso itxaropentsuak diren seinaleak jasotzen ari gara''
Lopez de Munainek esan du lehendakariak arrazoi duela "etxe bakoitzaren atarian ezin dela ospitale bat eduki" iradokitzen duenean, baina gaineratu du posible dela "zerbitzuak hobeto berrantolatzea eta erabakiak irizpide teknikoen arabera eta eraginkortasun handiagoa bilatuz hartzea".
2022/12/12 - 14:15
Ospitale guztietan "zerbitzu guztiak" izatea posible ote den zalantzan jarri du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk azpimarratu du erakundea bakarra dela, eta sarean lan egin behar dela herritarrei eskainitako zaintza eta arreta ahalik eta onenak izan daitezen.