Plan estrategikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolak Euskadiren garapen ekonomikoan eta enpleguan duen konpromisoa helarazi dio Galanek Urkulluri

Konpainia elektrikoak aurkeztu berri duen plan estrategikoari esker, 10.000 milioi euroko ekarpena egingo dio Euskadiri 2022 eta 2025 bitartean; inbertsioetan, erosketetan, soldatetan eta diru-sarrera fiskaletan, batik bat.
Iberdrolako presidente Ignacio Galan eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iberdrolako presidente Ignacio Galan eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

Iberdrolak Euskadiren garapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin duen "konpromisoa" helarazi dio konpainia elektriko horretako presidente Ignacio Galanek Iñigo Urkullu lehendakariari. Halaber, adierazi dio asmo duela Euskadiri 10.000 milioi euroko ekarpena egitea 2022 eta 2025 bitartean, aurreko laurtekoan egindakoa % 15 gaindituz.

Gasteizen egin dute bilera Galanek eta Urkulluk, eta hantxe eman dute Iberdrolaren egoera ekonomikoaren berri. Agerraldian Galanek zehaztu du Iberdrolak Euskadiko BPGaren % 2 eman duela aurten.

Bestalde, ohar batean konpainiak adierazi du 2022an Iberdrolak 2.700 milioi euroko ekarpen sozioekonomikoa izan duela Euskadin.

Gainera, Euskadiko 600 hornitzaileri egindako erosketa eta kontratazioekin 1.700 milioi euroko gastua egin du.

Horrekin lotuta, Londresen azaroan aurkeztutako plan estrategikoa aurkeztu dio Galanek Urkulluri, astelehen honetan. Plan horrek jasotzen duenez, 10.000 milioi euroko ekarpena egingo dio Iberdrolak Euskadiri 2022 eta 2025 bitartean; inbertsioetan, erosketetan, soldatetan eta diru-sarrera fiskaletan, batik bat.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X