Emantzipaziorako laguntzaren gakoak: nork eta noiz eskatu ditzake?
Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean esan duenez, 2024tik aurrera eta 2 urtez, Eusko Jaurlaritzak 300 euroko laguntzak emango dizkie hilero 25 eta 29 urte bitarteko gazteei, gurasoen etxetik irtetea eta emantzipatzea errazteko helburuarekin.
Laguntza horiek eskatu nahi dituzten gazteek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Eskaria egitean 25 eta 29 urte artean izatea.
- 28.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
- Eskaera egin aurreko urtean Euskadin erroldatuta egotea.
- Azken hamar urteetan hiru urtez erroldatuta egon izana egiaztatzea.
- Ohiko etxebizitza izan beharko duen horretako alokairu-kontratua edo etxebizitza librea erosteko kontratua izatea. Kontratu eskaera egin eta hurrengo sei hilabeteetan egon daiteke indarrean edo aurreikusita.
Horrez gainera, honako gako hauek ere kontuan hartzekoak dira:
- Laguntza hori ez da bateragarria izango babes publikoko etxebizitza bat alokairuan edo jabetzan hartzearekin.
- Bateragarria izango da Gaztelagun programako alokairu-laguntzekin.
- DSBE edo EGBren ondorioetarako, onuradunaren diru-sarreren zati gisa zenbatuko da.
Epeak
Neurria 2024ko lehen seihilekoan indarrean sartuko dela aurreikusten da.
Lehendabizi, Gazteen Emantzipazioa Bultzatzeko Euskal Estrategia onartu behar da, programa hau estrategia horietako 10 proiektu eragileetako bat baita. Hori martxoan izango dela aurreikusten da.
Une horretatik aurrera, Emanzipa Programaren oinarriak arautzen dituen dekretua onartzeko prozesua jarriko da martxan. Dekretua 2023ko amaieran edo 2024ko hasieran onartuko dela aurreikusten da.
Neurria indarrean jarri ondoren hasiko dira gazteak dirulaguntzak jasotzen eta 2 urtez jaso ahal izango dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.