AUTOMOZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto elektrikorako jauzia ez da "erraza" izango eta "ahalegin handia" eskatuko du, Urkulluren arabera

2035erako errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatu nahi du Europar Batasunak. "Data gainean" dagoela aintzat hartuta, Europako errealitate "heterogeno" guztiak aintzat hartzearen alde egin du lehendakariak.
Iragarkia
iñigo urkullu iturria: Irekia
18:00 - 20:00
Iñigo Urkullu, auto elektrikorako aldaketaz: ''Ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du''

Euskadik denbora beharko du ibilgailu elektrikoaren errealitatera egokitzeko Iñigo Urkullu lehendakariaren arabera, aldaketa hori "ez da batere erraza izango eta ahalegin handia eskatuko du".

Europar Batasunak errekuntza motorreko auto berrien salmenta debekatu nahi du 2035erako eta "data gainean" dagoela onartu du Urkulluk. Ildo horretan, Alemaniak eta Frantziak kezka agertu dutela gaineratu du.

Urkulluren esanetan, "hau bezain garrantzitsuak eta beharrezkoak diren egokitzapenek guztion konpromisoa behar dute, eta Europa barruan oso heterogeneoak diren errealitateak kontuan hartu behar dira". 

Edozein kasutan, "konfiantzaz eta baikortasunez begiratzen diogu etorkizunari".

Lehendakaria AIC-Automotive Intelligence Centerren eraikin berriaren inaugurazioan izan da gaur goizean, Zornotzan, Idoia Mendia eta Arantxa Tapia sailburuekin batera.

Bere hitzaldian, Iñigo Urkulluk nabarmendu du automobilgintzaren sektorea "funtsezkoa" dela Euskadirentzat, eta sektoreko enpresak animatu ditu "ekiten, inbertitzen, berritzen eta kalitatezko enplegu aukerak sortzen" jarraitzera. Azaldu duenez, automobil industriak EAEko BPGaren % 25 ordezkatzen du eta hiru enpresa – Gestamp, CIE Automotive eta Mondragon Taldea – munduko lehen 100 enpresen artean daude.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X