Ipar Korea
2017/07/07 - 11:32
Gerra nuklearra
Auzi nuklearrari dagokionez bi izan litezke botoi gorria sakatu lezaketenak, eta itxuraz ez bata, ez bestea ez dira fidagarriak har lezaketen erabakiaren zentzuari dagokionean.
2017/07/06 - 14:06
Trumpek 'zerbait' egingo du Pyongyangen portaera 'arriskutsua' dela eta
AEBko presidenteak adierazi du "ondorioak" izango dituela "Ipar Koreako Gobernuaren jokabide txarrak", eta aliatuei bat egiteko deia egin die.
2017/07/06 - 10:56
Whashingtonen eta Pyongyangen jolas arriskutsua
Ipar Koreak misil asko ditu Seulera begira. Japoniari dagokionez, helmen ertaineko misilak ere iritsiko lirateke hirietara. Beraz, Tokio eta Seul Trumpen irrika militarra baretzen saiatzen ari dira.
2017/07/06 - 10:02
AEBn aukera guztiak zabalik, 'inoiz ez ikusitako' misil korearraren ostean
'Indar militarrari' helduko dio beharrezkotzat joz gero. Edonola ere, AEBko adituek esan dute Pyongyangek jaurtitako misil interkontinentala aurrerapauso militarra dela.
2017/07/05 - 12:22
Honela jaurti zuen Ipar Koreak misil balistikoa astearte honetan
Ipar Koreak misilaren jaurtiketaren irudiak zabaldu ditu; bertako agintariek esan dutenez, misilak gaitasuna zuen 'munduko edonora' iristeko. 2.802 kilometroko altueraraino igo zen.
2017/07/05 - 11:15
Tipo honek ez al du beste ezer hoberik egiteko?
Jolas arriskutsua da: Zer pasako litzateke Trumpek aurrea hartzea pentsatuko balu eta Ipar korearen gaitasun militarra suntsitzen saiatuko balitz?
2017/07/05 - 11:06
AEBk eta Hego Koreak proba militarrak egin dituzte, misilak erabiliz
Ipar Koreak jaurti zuen, arrakasta lortuta, misil balistiko bat asteartean; ordu batzuen buruan, AEBk eta Hego Koreak euren 'su-gaitasuna' erakutsi dute.
2017/07/05 - 11:06
AEBk eta Hego Koreak duten indarra erakutsi diote Ipar Koreari
Pyongyangek misil interkontinental bat jaurti izanari erantzun diote misilak jaurtita.
2017/07/04 - 11:10
Misil interkontinentala jaurti duela iragarri du Ipar Koreak
"Munduko edozein leku kolpatzeko" ahalmena dauka misilak, esan du Pyongyangek. 2.802 km-ko altuera hartu eta 39 minutuko hegaldia egin du, xedea jo aurretik.
2017/07/04 - 08:38
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Japoniako Itsasora
"Tipo honek ez al dauka besterik egiteko bizitzan?", esan du Donald Trumpek. Misila helmen ertainekoa izan da eta 2.500 km-ko altuera hartu du. Ipar Koreak "iragarpen garrantzitsua" egingo du gaur.
2017/07/01 - 00:14
Trumpi pazientzia 'agortu' zaio Ipar Koreako aferean
AEBko presidenteak esan du amaitu dela herrialde asiarrarekin "pazientzia estrategikoaren" garaia, eta arma frogei "ausardiaz" erantzungo diela hitzeman du.
2017/06/08 - 10:14
Ipar Koreak lurretik itsasorako hainbat misil probatu ditu berriz
Misilek 200 bat kilometro egin dituzte Japoniako Itsasoko uretan erori aurretik. Itsasontzi aurkako gurutzaldi-misilak dira, baina ez dute zehaztu zenbat jaurti dizuten.
2017/05/31 - 16:46
AEBk kontinentearteko misilak geldiarazteko prozedura probatu du
Azken hilabeteotan, zenbait mehatxu plazaratu ditu Ipar Koreak, Estatu Batuei zuzenduak. Hori dela eta, proba hau egitea erabaki du Trumpen Gobernuak.
2017/05/29 - 10:53
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du
Misilak 450 km-ko distantzia egin du, 560 km-ko altuerarekin, eta Gune Ekonomiko Berezian erori dela uste dute, Japonian.
2017/05/15 - 09:59
Bonba nuklear bat eraman dezakeen misila jaurti duela esan du Ipar Koreak
Hala baieztatu du Ipar Koreako Gobernuak. Gainera, Pyongyangek Washingtoni ohartarazi dionez, "probokatzen" saiatzen bada, saihestezina izango zaio "historiako ezbeharrik handiena" pairatzea.
2017/05/14 - 10:47
Ipar Koreak misil balistiko bat jaurti du
Misil balistikoak 700 kilometro zeharkatu ditu eta itsasoan erori da, Japonian. Larunbatean jaurti zuten misil berria, Hego Koreako agintari militarrek jakinarazi dutenez.
2017/05/11 - 10:23
Hego Koreak tentsioa baretzea erabaki du
Moon Jae-In presidente aukeratuta, desadostasunak modu diplomatikoan konpontzearen alde egin dute hegokorearrek.
2017/05/01 - 21:50
Trump Kim Jong-un-ekin biltzeko prest, 'baldintza egokiak' bermatuz gero
Agintari estatubatuarrak esan du "ohorea" izango litzatekeela Ipar Koreako buruzagiarekin elkartzea, ordu batzuk lehenago probokazioei militarki erantzuteko aukera ez baztertu ostean.
2017/05/01 - 12:49
Trumpek ez du baztertzen Ipar Korea erasotzea, baina diplomazia nahiago du
"Ez dakit, ikusiko dugu", esan du presidente estatubatuarrak aukera militarraz galdetu diotenean. "Xake jokoa da. Ez dut nahi jendeak jakitea zer dudan buruan", gaineratu du.
2017/04/29 - 14:02
Ipar Koreak beste misil balistiko bat jaurti du Pyongyang iparraldean
Donald Trump AEBko presidenteak Twitter bidez erantzun dio Kim Jong-un agintari iparkorearraren ekintzari.