Ipar Korea
2020/02/05 - 09:46
Trumpek immigrazioaren kontra egin du Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian
Trumpen hitzaldian zehar, agerian geratu dira errepublikanoen eta demokraten arteko liskarrak. Izan ere, agintariak ez dio eskua eman nahi izan Nacy Pelosiri.
2019/12/31 - 20:23
Horrela eman diote ongi etorria 2020. urte berriari Ipar Korean
Bigarren urtez, Ipar Koreak ongi etorria eman dio urte berriari kontzertu batekin, Piongiangeko erdialdean.
2019/07/01 - 10:48
Trump eta Kim Jong-un bi Koreen arteko mugan bildu dira
Lehen aldia da AEBtako eta Ipar Koreako buruak muga horretan elkartzen direla. Trumpek, gainera, bi herrialdeen arteko muga zeharkatu du.
2019/07/01 - 10:30
Trump eta Twitterren diplomazia
AEBko presidenteak txioa idatzi zion Ipar Koreako presidenteari: "Aizu Kim, hementxe nago, hortik gertu: Japonian, nahi baduzu zu bisitatzera joango naiz". Biharamunean, Kimek harrera egin zion Trumpi
2019/06/30 - 11:43
Donald Trumpek 'Etxe Zuria bisitatzera' gonbidatu du Kim Jong-un
Lehen aldia da AEBetako zein Ipar Koreako presidenteak muga horretan elkartzen direla. Hala, Ipar Korean sartu den lehen presidente estatubatuarra bihurtu da Trump.
2019/06/30 - 11:35
Trump eta Kim Jong-un, bilera adiskidetsua Ipar eta Hego Korearen arteko mugan
Washingtonen bisita egitera Ipar Koreako buruzagia gonbidatuko duela adierazi du AEBko presidenteak.
2019/05/10 - 11:19
Berriz ere tentsioa Korean
Ipar Korea eta Estatu Batuen arteko bake akordio baten aukera geroz eta urrunago dago. Ipar koreak misilekin frogak egin ostean, Estatu Batuek Ipar Koreako merkantziaontzi bat atxiki dute.
2019/04/25 - 12:43
Putinek 'funtsezkotzat' jo du Kim Jong-unekin izandako bilera
Errusiako presidentea eta Ipar Koreako buruzagia biltzen diren lehen aldia izan da, otsailean Trumpekin egindako goi-bilera akordiorik gabe amaitu ostean.
2019/04/25 - 11:03
Koreako penintsularen egoerari buruz aritu dira Putin eta Kim Jong-un
Koreako penintsulako egoera nola hobetu aztertzen aritu dira gaur Vladimir Putin eta Kim Jong-un. Bi ordu inguru iraun du bien arteko bilerak.
2019/04/24 - 12:58
Ohore militarrak Vladivostoken, Kim Jong-un lider iparkorearrari ongietorria emateko
Kim Jong-un Ipar Koreako liderra trenez iritsi da Vladivostokera. Bihar Vladimir Putin presidente errusiarrarekin bilduko da.
2019/04/19 - 17:20
Kim Jong-un eta Vladimir Putin hilabetea amaitu baino lehen bilduko dira
Bi agintariek ez dute maila horretako bilerarik izan 2011tik. Hala, ipar korearrak mezu bat bidali nahi dio Washingtoni: Trumpekin akordio bat lortu ezean, beste aliatuekin negoziatu dezakeela.
2019/04/18 - 18:00
Putin eta Kim Jong-un hilabetea bukatu baino lehen bilduko dira Errusian
Kremlinek bilera baieztatu du eta, dioenez, presidente errusiarrak gonbidatu du buruzagi ipar korearra.
2019/03/26 - 17:04
Hamar pertsonak egin zuten Ipar Koreak Madrilen duen enbaxadaren aurkako erasoa
Otsailaren 22an sartu ziren eraikinean eta Auzitegi Nazionalak gaur egin du publiko ikerketa. Erasoaren arduraduna FBIrekin jarri zen harremanetan, lapurtutako materialaren berri emateko.
2019/03/11 - 09:59
Aske utzi dute Kim Jong-unen anaiordea pozoitzeagaitik atxilotutako emakumeetako bat
Siti Aisyah indonseiarraren aurkako kargu guztik erretiratu ditu fiskaltzak eta ondorioz aske geratu da.
2019/02/28 - 22:01
Akordiorik gabe amaitu da Donald Trumpen eta Kim Jong Unen arteko goi-bilera
Kim Jong-unek zigorrak bete-betean kentzeko eskatu diola esan du Trumpek, eta hori dela eta, goi-bilera amaitutzat eman duela esan du AEBko presidenteak.
2019/02/28 - 15:13
Ezustean eta akordiorik gabe amaitu da Hanoiko goi-bilera
Donald Trumpek eta Kim Jong-unek ez dute desnuklearizazioaren inguruan adoste behar zuten adierazpena sinatu.
2019/02/26 - 10:08
Kim Jong-un iritsi da Vietnamera
Hiru eguneko bidaia egin ostean, Kim Jong-un iritsi da Vietnamera. Gaur gauean hasiko da lider iparkorearraren eta Donald Trumpen arteko goi-bilera.
2019/02/11 - 11:03
Trump eta Kim Jong-un Vietnamen elkartuko dira otsailaren 27an eta 28an
Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidentea eta Kim Jong-Un Ipar Koreako buruzagia bigarren aldiz elkartuko dira.
2019/01/18 - 23:59
Trump eta Kim Jong Un bigarren aldiz bilduko dira otsaila bukaeran
AEBko presidenteak Kim Yong Chol Ipar Koreako Langileen Alderdiko arduraduna hartu du arratsalde honetan Etxe Zurian.
2018/11/22 - 13:15
Bi Koreak errepide bat eraikitzen hasi dira Gune Desmilitarizatuan
Bi Koreak 3 kilometroko errepide bat eraikitzen hasi dira Gune Desmilitarizatuan. Horretaz gain, gerran hildako gorpuak aterako dituzte.