Irakasleak
2020/03/13 - 18:35
Irakasle eta langileak bakarrik joan dira lanera Bizkaiko ikastetxeetan
Ikasleetako batzuk prest daude etxetik ikasketa planarekin jarraitzeko. Haurrak dituzten familiak ezinbesteko zereginetarako baino ez dira kalera irteten.
2019/12/20 - 11:37
Jubilatutako irakasleen protesta bilkura, Legebiltzarraren atarian
Adostuz elkarte kideek borondatez erretiratu izanagatik dagokien kalte-ordaina ordaintzeko eskatzen diote Jaurlaritzari.
2019/11/08 - 10:07
Auto-ilara luzeak San Mameseko Bilboko sarreran, irakasleen manifestazioa dela eta
Itunpeko irakaskuntzako irakasleek Bilbon egin duten manifestazioak auto-ilara luzeak eragin ditu San Mameseko sarbidean.
2019/10/30 - 21:19
Gizarte Ekimeneko Itunpeko irakasleek manifestazioa egin dute Bilbon
Bilbon manifestazioa egin dute Gizarte Ekimeneko Itunpeko Hezkuntzako sindikatuek. Patronalarekin negoziazioetan murgilduta badaude ere, beharrezkoa ikusten dute protestekin jarraitzea.
2019/10/30 - 21:18
Itunpeko irakaskuntzako irakasleek manifestazioa egin dute, grebarako astebete faltan
Manifestazioa Lan Harremanen Kontseiluko Iñaki Varas bideratzailea bi aldeekin bildu den egun berean egin da.
2019/10/25 - 20:37
Kirmen Uribe idazlea irakasle moduan hasi da New Yorkeko Columbia Unibertsitatean
Bere nobela berria idaztera joan zen New Yorkera, eta egonaldia luzatzea erabaki du, hiriak bere idazteko moduari on egiten diolako.
2019/10/25 - 12:39
Kirmen Uribe Columbia Unibertsitateko Barnard institutuan ari da irakasle lanetan
Amaia Uribe, ETBko korrespontsala, Kirmen Uriberekin izan da eta bere lanaz eta buruan dituen proiektuez hitz egin dute.
2019/07/31 - 17:33
Kolonbiako unibertsitateko ehun ikasle eta irakasle hil dituzte 2000. urteaz geroztik
Haien militantzia politikoagatik hil dituztela frogatu du Euskal Herriko eta Kolonbiako ikertzaileek elkarlanean egindako txosten batek. Egunotan ari dira ikerlana aurkezten, Bogotan.
2019/07/16 - 19:48
Seaskak 19 irakasle gehiago izango ditu
Ipar Euskal Herriko ikastoletan geroz eta ikasle gehiago daudenez, 30 lanpostu berri eskatu zizkioten Hezkuntza Ministerioari, baina ez dute kopuru horretara heltzea lortu.
2019/07/16 - 17:22
Seaskak 19,5 irakasle gehiago izango ditu
Ipar Euskal Herriko ikastoletan geroz eta ikasle gehiago daudenez, 30 lanpostu berri eskatu zizkioten Hezkuntza Ministerioari, baina ez dute kopuru horretara heltzea lortu.
2019/07/13 - 00:23
Kataluniako irakasleen aurkako auzia artxibatu dute
Sant Andreu de la Barcako IES Palau ikastetxeko hiru irakasleren aurkako auzia artxibatu dute. U-1eko erreferendumaren ostean guardia zibilen seme-alabak umiliatzea leporatu zieten.
2019/06/23 - 21:19
Irakasle katalan bat hil da Boli Kostan trafiko-istripuz
Beste hamar ikasle arin zauritu dira. Haurrentzako eskola bat eraikitzen laguntzeko lan-eremu batera zihoazen, autobusa irauli denean.
2019/06/17 - 22:31
Ikasleen miresmena pizteagatik Twitterren biral egin den Barakaldoko irakaslea
Hiru ikaslek euren Filosofia irakaslea laudatu dute Metroan, eta Javier Vizcaino kazetariak pasadizoa kontatu du Twitterren, istorioa biral eginda. Unai Cabo da irakaslea, eta berarekin hitz egin dugu
2019/06/07 - 22:59
Seaskak irakasle eta baliabide gehiago eskatzeko manifestazioa egin du Biarritzen
Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, asko garatzen ari da azken urteetan, baina irakasle lanpostuak eta baliabideak falta dituztela salatu dute.
2019/06/01 - 23:09
Nafarroako Haur Hezkuntzako irakasleek mobilizazioak deitu dituzte ekainerako
Zehazki, lehen zikloa “publikoa, unibertsala, doakoa eta elebiduna” izatea eskatzen diote Nafarroako Gobernuari, hitzarmen propioa sinatzea eta soldata igoera.
2019/05/31 - 16:02
EHUko 49 irakaslek bikaintasun kalifikazioa lortu dute
Euskal Herriko Unibertsitateak urtero saritzen ditu irakasle onenak, kalitatezko irakaskuntzaren balioa aitortzeko. 220.000 inkesta egin ziren unibertsitatean sariak nori eman erabakitzeko.
2019/05/08 - 16:03
Gaur eta bihar lanuzteak egiten ari dira irakasleak EAEko 131 ikastetxetan
Kurtsoa hasi zenetik 24 greba eguna da. 9.000 langile daude grebara deituta eta 107.000 ikasleri eragingo die.
2019/05/08 - 13:51
'La Manada'koei babesa eman zien irakaslea atxilotu dute genero indarkeria egotzita
Antza, Luciano Mendez Nayak bikotekideari eraso egin dio emakumeak harremana utzi nahi zuelako.
2019/05/07 - 12:33
Abusuengatik 21 urtera zigortutako Maristetako irakasle ohiak libre jarraituko du
Akusazio guztiek kartzelan sartzea eskatu bazuten ere, Bartzelonako Auzitegiak aske jarraitzea ebatzi du, epaia irmoa izan arte.
2019/05/03 - 14:58
Nafarroan irakasleek jasotzen dituzten erasoen aurkako 7.000 sinadura jaso dituzte
2015ean 20 izan ziren erasoak, eta hiru urte geroago, 178. Gainera, biktimen gehiengoa, % 75, emakumezkoak dira.