kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan irakasleek jasotzen dituzten erasoen aurkako 7.000 sinadura jaso dituzte

2015ean 20 izan ziren erasoak, eta hiru urte geroago, 178. Gainera, biktimen gehiengoa, % 75, emakumezkoak dira.
Eskola. Argazkia: EiTB
Eskola. Argazkia: EiTB

Nafarroako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen elkarteak 7.000 sinadura jaso ditu irakasleen aurkako erasoen gorakada salatzeko kanpainan. Izan ere, 2015ean 20 izan ziren erasoak, eta hiru urte geroago, 178. Gainera, biktimen gehiengoa, % 75, emakumezkoak dira.

Orain, kanpaina amaituta, sinadura horiekin "Hezkuntza departamentua beharrezko aldaketak egitera" mugitzea eta "irakasleek pairatzen duten babesgabetasun egoera konpontzen lagunduko duten neurriak hartzea" espero dute.

Elkarteak prentsa-ohar batean jakinarazi duenez, irakaslea babesteko eta lege bermea izateko neurri batzuk jarri dituzte martxan dagoeneko, 2017-2018 ikasturtea amaitu zenean Hezkuntza Departamentuak egin zuen txostenean oinarrituta, eta erasoengatik laguntza eskatzen zuten irakasle kopuruak gora egin zuela ikusita.

Txosten horren emaitzetan ikus zitekeen "goraka" egiten ari zirela erasoak, eta elkarteak uste du gatazka horiek "askotan" ez direla konpontzen edo "gaizki" konpontzen direla, eta horregatik baja kopuruak gora egiten duela.

Irakasleek pairatzen dituzten erasoak muturrekoak omen dira batzuetan, ikasleen edo senideen portaera erasokorra, presioa edo erasoak (ahozkoak eta fisikoak) eraginak.

Beste batzuetan, elkartearen arabera, barruan ematen dira, eta zentroko zuzendaritzatik edo Administraziotik iristen dira (irakasleen aurkako isun eta espedienteen gorakada).

Testuinguru horretan, elkarteak sinadura bilketa hasi zuen kontzientziazio lana egiteko eta dituen proposamenak helarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X