Irakasleak
2019/05/02 - 16:02
Oposizioak bat egin du irakasle aurrejubilatuei etendako kalte ordaina emateko
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio behar baino lehenago erretiratutako irakasle publikoen jubilazioak ordaintzeko. PPk, EH Bilduk ea Elkarrekin-Podemosek babestu dute eskaera.
2019/04/29 - 15:02
21 urteko zigorra Bartzelonako Maristetako irakasle ohiarentzat, sexu abusuengatik
Joaquin Benitez lau adingaberi sexu abusuak egiteagatik zigortu dute. Bartzelonako erlijiosoen ikastetxean gorputz hezkuntzako irakasle zenean egin zituen abusuak.
2019/04/11 - 19:34
Omenaldi hunkigarria Santutxun, Bilbon, Marian Leon AEK-ko irakasleari
Iaz zendu zen Marian. Ostegun honetan, Korrika Bizkaiko hiriburuan ibili denean, omenaldia egin nahi izan diote lagunek eta familiakoek.
2019/04/09 - 00:52
Doneztebeko ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, elkarrekin lasterka
Donezteben, harrera berezia egin diote 21. Korrikari. San Migel Eskolak, Mendaur Institutuak, guraso elkarteek eta haurrek elkarrekin egin dute kilometroa.
2019/04/05 - 15:09
Tomas Yerro irakasle eta idazlearentzat Vianako Printzea saria
Lerindarraren hautagaitza Nafarroako Idazleen Elkarteak aurkeztu zuen. Maiatzaren 4an emango diote saria, Vianan.
2019/03/25 - 15:04
Maristetako irakasle baten kontrako epaiketa Bartzelonan, sexu abusuengatik
Joaquin Benitezek onartu zuen irakasle zenean lau ikasleri abusuak egin zizkiela, baina orain atzera egin du onarpen horretan. Fiskalak 22 urteko kartzela eskatzen du.
2019/03/13 - 18:58
Itunpeko eskoletako gurasoak haserre daude irakasleen grebarekin
Gurasoek gainezka egin dute, ezin dute egoera jasan eta salatu dute euren haurrak jarri dituztela gatazkaren erdi-erdian eta hori onartezina iruditzen zaie.
2019/03/08 - 10:33
25 urtean Hezkuntzan egin den LEP zabalena deitu du Eusko Jaurlaritzak
Izena emateko epea ireki egin dute dagoeneko, martxoaren 8an, eta hilaren 27ra arte egongo da zabalik.
2019/03/06 - 15:05
EHUk bost emakume irakasle eta ikerlari omendu ditu
Gizartea bera bezela, unibertsitatea nola aldatu den lekuko dira bostak. Gaur egun, unibertsitateko ikertzaileen % 52 emakumeak dira.
2019/02/21 - 12:49
'Hizkuntza eta hitzak ez dira perbersoak. Haien erabilera da perbersoa'
Hitzen erabilera behartu edo maltzurraz aritu gara EHUko komunikazioko irakasle-doktorearekin, 'errejimen', 'lege', 'terrorismo' edo 'herri' hitzak adibidetzat hartuta
2019/02/19 - 10:50
Salestarren kongregazioak ikerketa kanoniko bat abiatu du irakasle ohi baten aurka
Kongregazioak ofiziozko ikerketa abiatu du, Deustuko Salestarren ikastetxeko hainbat ikasle ohik sare sozialetan sexu-abusuak salatu ostean.
2019/02/15 - 11:15
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak
Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.
2019/02/14 - 22:05
Sexu-abusuengatik salatutako Deustuko Salestarren irakasleak lanean segitu zuen
Sexu-abusuengatik ikerketapean dagoen Deustuko Salestarren ikastetxeko irakasleak klaseak ematen segitu zuen, ordurako zuzendaritzak salaketen berri bazuen ere.
2019/02/14 - 21:22
Irakasleak lanean jarraitu zuen, Salestarren zuzendaritzak salaketen berri izan arren
Radio Euskadik jakin duenez, sexu-abusuengatik salatutako irakasleak lanean segitu zuen, ordurako zuzendaritzak gertakarien berri bazuen ere. Epe horretan beste ikasle bati egin zizkion gehiegikeriak.
2019/02/13 - 21:30
26 salaketa aurkeztu dituzte Salestarren ikastetxeko ustezko sexu-abusuengatik
Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketak dira, baina beste instantzia batzuetan salaketa gehiago aurkeztu izana ez dute baztertzen, Segurtasun Sailak jakitera azaldu duenez.
2019/02/09 - 00:40
Gehiegikeriengatik salatutako Salestarren ikastetxeko irakasleak hiru dira
ETBk jakin ahal izan duenez, azkeneko salaketatan beste bi irakasle nahasi dituzte erasoekin, tartean garai hartan ikastetxeko zuzendaria izan zena.
2019/02/08 - 15:36
Abusuak Deustuko Salestarretan: 18 salaketa eta 3 irakasle akusatu
Deustuko Salesianoen afera handitzen ari da. Jada 18 lagunek jarri dute salaketa eta salatua ez da lehen bezala irakasle bakarra, 3 dira.
2019/02/08 - 15:04
1989an bi abusuren berri izan zutela onartu dute Salestarrek
Kongregazioaren jokabidea "argi eta garbi" urria izan zela esateaz gain, biktimak laguntzeko kanpoko batzordea sortuko dutela iragarri dute.
2019/02/07 - 14:12
20 pertsonak salatu dute jada Deustuko salestarren irakasle ohia
Ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako Deustuko San Pedro plazan, "zigorgabetasunaren aurka" protesta egiteko.
2019/02/06 - 21:25
14 pertsonak Deustuko salestarren irakasle ohia salatu dute dagoeneko
Ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute larunbat honetarako Deustuko San Pedro plazan, “zigorgabetasunaren aurka” protesta egiteko.