Sexu-abusuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 pertsonak Deustuko salestarren irakasle ohia salatu dute dagoeneko

Ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute larunbat honetarako Deustuko San Pedro plazan, “zigorgabetasunaren aurka” protesta egiteko.
Deustuko salestarren ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Deustuko salestarren ikastetxea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Guztira, Deustuko salestar ikastetxeko 14 ikasle ohik zentroko irakasle ohi bat salatu dute gaurdaino, sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita. Ustezko erasoak 80ko hamarkadan gertatu ziren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, aurreneko salaketak aurkeztu zirenetik, jadanik 14 ikasle ohik Ertzaintzarengana jo dute, umetan pairatutako sexu-abusu eta tratu txar fisikoen berri emateko.

Gainera, ikastetxeko ikasle ohiek elkarretaratzea deitu dute larunbat honetarako Deustuko San Pedro plazan, “zigorgabetasunaren aurka” protesta egiteko; izan ere, zentroa auzoan dago eta akusatua bertan bizi da.

Zortzi ikasle ohik irakasle eta salestar ohiaren aurkako salaketak aurkeztu zituztela argitara eman zuten iragan astean, 80ko hamarkadan egindako eraso sexualak eta fisikoak leporatuta.

Ikastetxeak “barne ikerketa” abiatu zuen. Bestalde, “aurkeztutako salaketak izan dezakeen ibilbide legala alde batera utzita”, salatzaileei “babesa” adierazi zien Salestarren Kongregazioak.

Irakasleak 1975etik 1990era lan egin zuen Deustuko salestarren ikastetxean. 1990an Kongregazioa uztea eskatu zuen, eta orduz geroztik salestar izateari utzi zion.

Irakasle ohia udaleku bateko zuzendaria zela jakin ostean, ikasle ohi batzuek salaketa aurkezteko erabaki hartu zutela azaldu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X