Deustu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

26 salaketa aurkeztu dituzte Salestarren ikastetxeko ustezko sexu-abusuengatik

Ertzaintzaren aurrean aurkeztutako salaketak dira, baina beste instantzia batzuetan salaketa gehiago aurkeztu izana ez dute baztertzen, Segurtasun Sailak jakitera azaldu duenez.
26 salaketa aurkeztu dituzte Salestarren ikastetxeko ustezko sexu-abusuengatik
Abusuen aurkako elkarretaratzea. Artxiboko argazkia: EFE

Deustuko Salestarren ikastetxean ustez egindako sexu-abusuengatik 26 salaketa aurkeztu dituzte dagoeneko Ertzaintzaren aurrean.

Gainera, beste instantzia batzuetan salaketa gehiago aurkeztu izana ez dute baztertzen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakariak 80ko hamarkadan jazo ziren, salatzaileak zentroan OHO egiten ari zirenean. Ustezko erasotzaileetako bat irakasle izan zen 1975etik 1990era bitartean.

Biktimak kasuen inguruko informazioa biltzen duela bi hilabete hasi ziren, eta salaketak aurkezten hasi ziren Ertzaintzaren aurrean, sexu-erasoak eta fisikoak egotzita.

Salaketak argitara eman ondoren, Salestarren Kongregazioak biktimei “barkamena zintzo” eskatu eta babesa adierazi zien iragan larunbatean; izan ere, euren jokabidea “argi eta garbi nahikoa ez zen izan” bi kasuren berri izan zutenean.

1989ko amaieran ikastetxeko zuzendaritzak bi kasuren berri izan zuela azaldu zuen barne ikerketa batek. Ondoren salatutako “pertsona horrek ikastetxea eta Kongregazioa utzi zuen”, azpimarratu zuen Salestarren Kongregazioak agiri batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X