Irakasleak
2022/01/13 - 16:04
Mila lagun inguruk hartu dute parte Baionan egin den Hezkuntzako manifestazioan
Frantziako Hezkuntza ministerioaren kudeaketa salatu dute eta protokoloa etengabe aldatzeak egoera kudeaezina egiten duela. Negoziatutako protokolo berri bat eskatzen dute, eta ordezkapenak egiteko baliabide gehiago.
2022/01/13 - 15:55
Frantziako irakasleak kalera atera dira, covidaren aurkako protokoloak direla eta
Frantziar estatuan greba eguna deitu du Hezkuntzak, astebetean protokoloa hirutan aldatu dietela salatuta. Protokolo zorrotzagoak eta errespetua eskatzen dizkiote Hezkuntza ministroari.
2022/01/13 - 15:45
Jarraipen zabala izan du Irakaskuntzako grebak eta manifestazio jendetsua egin dute Baionan
Sindikatuen arabera, % 80ko jarraipena izan du grebak Lehen Hezkuntzan, eskolen % 80 itxirik egon baitira Ipar Euskal Herrian. Administraziotik, baina, Bordeleko Errektoretzak esan du jarraipena % 32koa izan dela Akitania eskualdean.
2022/01/12 - 18:26
Euskalduntze ikastaroetan ari ziren 206 irakasle liberatu lanera itzuli beharko dira covid bajei aurre egiteko
Hezkuntza Sailak lanpostura bueltatzeko erabakia hartu du, covid-19ak eragindako bajen gorakadari aurre egiteko. Era berean, haien ordezkoek lanean jarraituko dute.
2022/01/10 - 10:06
Bildarratz: "800 ordezkapen egin ditugu, 2021eko urtarrilean halako lau"
Hezkuntza sailburuak aitortu du birusaren transmisio altuak berez konplikatua den eskolara buelta "apur bat gehiago tentsionatu" duela. Era berean, 5-11 urtekoak txertatzeko deia egin die gurasoei.
2022/01/09 - 21:23
Ikasleek protokolo eguneratua izango dute eskolara itzultzean
Burbuila ikasgela izango da, ez mailaka; ez da eskola kirolik izango (entrenamenduak bai baina lehiaketarik ez) eta ikasgelak 5 positiborekin konfinatuko lirateke. Azken hau Osasun Ministerioaren gomendioa da, eta Jaurlaritzak oraindik ez du esan hemen ere hala izango den ala ez.
2022/01/09 - 15:19
Ziurgabetasuna eskoletan, ikasleen itzulera eta irakasle falta direla eta
Gabonak amaituta, hezkuntza zentroetan ziurgabetasuna da nagusdi omikron aldaerak itzulerari nola eragingo dion. Irakasle talde kopuruari eusteko, gaitza dutenak ordezkatzea da antolakuntza lanik handienetarikoa.
2022/01/09 - 13:36
Eskolara buelta EAEn, 5 eta 11 urte bitarteko adingabeen ia % 40 txertatuta daudelarik
6 urtetik gorako ikasle guztiek maskara erabili beharko dute, bai barrualdean, baita atsedenaldietan ere.
2021/12/26 - 15:11
Bildarratzek adin txikikoak txertatzeko deia egin du, aurrez-aurreko hezkuntza "ezinbestekoa" delako
Urtarrilaren 10ean ikasleak ikasgeletara itzuliko dira. Itzulera hori aurrez-aurrekoa izatearen garrantzia azpimarratu du Hezkuntza sailburuak ETBk egindako elkarrizketan.
2021/11/17 - 09:19
Ikasgai guztiak gainditu gabe DBHn mailaz pasatu eta Batxilergoko titulua lortu ahalko da
Espainiako Gobernuak onartu duen dekretu berriak Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketan izango du eragina. Ikasturte honetatik aurrera, ez dira errekuperazio azterketak egingo DBHn; bai, ordea, Batxilergoan.
2021/10/06 - 13:51
"Herrian integratuta eta kolektibitatean oinarrituta" ikusten du Bildarratzek etorkizuneko eskola eredua
Antzuolako ikastetxera egindako bisitan, han ikusitako "diziplinartekotasunean, inklusibitatean eta balioetan" oinarritutako eredua goraipatu du eta esan du horiek direla etorkizuneko hezkuntza-ereduaren oinarriak.
2021/09/08 - 23:00
Merezi duten gizarte-aitorpena jasotzen al dute irakasleek Euskadin?
Hezkuntza profesionalen esanetan, itxialdian guraso asko konturatu ziren irakasleek egiten duten lanaz eta behar den pazientziaz. Askok eskertzen dute irakasleek egiten duten lana eta argi daukate zailtasunak zailtasun, ikasgaiak aurrera ateratzea lortu dutela.
2021/09/02 - 19:46
Surf irakasle bat kartzelatu dute Gipuzkoan sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita
Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gutxienez sei adin txikikori egin zizkien sexu gehiegikeriak. 37 urteko gizona Hondarribian atxilotu zuten abuztuaren 28an eta epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.
2021/09/02 - 16:25
Ipar Euskal Herriko 51.000 ikaslek gaur hasi dituzte eskolak
Lehen Hezkuntzan erdiek eredu elebidunetan ikasiko dute eta Seaskak 38. ikastola zabaldu du gaur Bardozen. Senperen, gainera, gero eta ikasle gehiago dituzte.
2021/09/01 - 21:05
Irakasleak ikasturte berrirako covid neurriak berrikusten hasi dira
Protokoloan aldaketa nagusiena da tenperatura etxean neurtuko zaiela ikasleei. Gainontzean iazkoaren pare mantenduko dira: geletako aireztapena, distantzia, burbuilak eta musukoak.
2021/08/28 - 18:47
50 urte bete ditu Donibane Lohitzuneko ikastolak, Ipar Euskal Herrian ireki zen bigarrenak
15 ikaslerekin hasi zuen bere bidea 1970ean. Bide zaila izan du aurretik, baina mende erdi geroago, ia 120 ikasle ditu eta herrian guztiz txertatzea lortu du.
2021/08/27 - 18:08
Euskadiko unibertsitateek klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea espero dute
Irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dute.
2021/06/19 - 17:14
Hezkuntzako lan eskaintza publikoa: 4.000 pertsona aurkeztu dira eta 1.148 plaza daude
Hezkuntza saileko 2020ko lan eskaintza publikoaren lehen azterketa izan da gaur Barakaldoko BECen. 1.148 irakasle lanpostu daude jokoan.
2021/06/17 - 13:40
Hezkuntzak errefortzurako 1.064 irakasle izango ditu datorren ikasturtean ere
Hezkuntza sailburuak aurreratu duenez, covid-19aren aurkako protokoloak apenas aldatuko dira datorren ikasturtean, eta ordutegia lanaldi zatituan jarraituko du.
2021/06/13 - 15:26
Barcenilla: ''Hondalea eta Urdaibaiko Guggenheim, kultura aipatu gabe''
Arte irakasle eta kritikoak bi proiektu handi horien inguruko iritzia eman digu. Proiektu horiek aipatzean turismoa erakartzeaz gehiago hitz egiten dela aitortu du, kulturaz baino.