Irun

2023/05/01 - 10:21
Motor-gidari bat hil da Irungo erdigunean izandako istripuan
Plaiaundu kalean gertatu da istripua, bart, 23:45ean, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

2023/04/22 - 17:50
Gure Eskuk erreferenduma lortzeko helburuz lan egiteko konpromisoa berretsi du, 10. urteurrenaren atarian
Horretarako, "burujabetza esparruak irabazteko eta euskal lurralde guztietako herritarron arteko lankidetzan sakontzeko" pausoak ematen jarraituko omen dute.

2023/04/22 - 17:43
Gure Eskuk erreferenduma lortzeko bidean egin duen ibilbidearen irakurketa egin du Ficoban
Itsasargia izeneko gogoeta prozesuaren emaitza da gaur aurkeztu dutena, 10 urteko ibilbidearen emaitza, alegia. Gainera, mobilizazioak iragarri ditu ekainaren 8rako Bilbon, eta uztailaren 1, 2 eta 3rako Tourraren harira.
2023/04/22 - 10:21
Bi autopsiak 'kontaktu-appko ustezko hiltzailea'ren auzia alda dezakete
Saul Castro abokatuak ETBri azaldu dionez, "biktimen gorpuak nola aurkitu zituzten ikusita, bateragarria da itotzeko teknika batekin". "Teknika hau berezia da: karotida-arteriak estutzea; teknika honen berezitasuna da ez duela barneko edo kanpoko lesiorik uzten", azpimarratu du.
2023/04/21 - 22:59
Zer dakigu Irungo krimenari buruz?
Ertzaintzaren ustez, Josu Recaldek ehiza-eskopeta batekin tiro egin zion Ignacio Abrego bazkideari, eta gero bere buruaz beste egin zuen. Baina oraindik ez dago ziur zerk eragin zuen krimena.
2023/04/21 - 11:42
Erkoreka: "Konfirmatu daiteke batek bestea erail zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela"
Segurtasun sailburuak Legebiltzarraren atarian egin duen agerraldian azaldu duenez, hilketa egon zela egiaztatu dute auzitegiko medikuek eta ikerlariek. Biek ala biek harreman ekonomikoa zutela ere erantsi du. Gainerakoan, "hipotesi guztiak zabalik daude", azpimarratu du.
2023/04/21 - 11:35
Hilketa eta norbere buruaz beste egitea gertatu zirela Irungo Olaberria auzoan baieztatu du Erkorekak
Polizia zientifikoaren eta mediku forentseen ikerketa-lanek diotenez, gizonezkoetako batek bestea hil zuen eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen. Hala baieztatu du Josu Erkorela Segurtasuneko sailburuak.

2023/04/20 - 22:26
Bi gizon hil dira Irunen: batek tiro egin dio besteari, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du
53 eta 47 urteko bi gizonen gorpuak topatu dituzte gaur Irungo Olaberria auzoko baserri batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Biek ala biek suzko armaz, eskopetarekin, egindako zauriak dituzte. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2023/04/20 - 15:50
Bi gizon hilda aurkitu dituzte Irungo baserri batean
Olaberria auzoko baserri batean topatu dituzte gizonezkoen gorpuak. Antza, ika-mika zuten biek lur-sailen kontura. Batek tiro egin dio besteari, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
2023/04/20 - 15:00
Bi gizon hil dira Irunen izandako liskar batean eskopetarekin tiro eginda
Olaberria auzoko baserri batean topatu dituzte gizonezkoen gorpuak. Antza, ika-mika zuten biek lur-sailen kontura. Batek tiro egin dio besteari, eta ondoren bere buruaz beste egin du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
2023/04/11 - 20:26
Amaitu dira auto ilarak AP-8an, Irunen
Arratsalde erdian, 5 kilometroko ilarak sortu dira Baionarantz.
2023/04/09 - 16:42
Euskaldunek Latinoamerikako herrialdeetan egindako urratsak jarraitu dituzte Maialenek eta Iñakik
Zazpi hilabetez Hego Amerika autoz bidaiatu duten Irungo bi gazteekin izan da Kolonbian Arantxi Padilla EITBko berriemailea, eta euren abentura kontatu digute.
2023/04/05 - 12:35
Bi lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan, Errusiara material militarra bidaltzea egotzita
Kontrabando delitua leporatu diete biei. 2021eko ekainean hasi zuten ikerketa. Garai hartan, agenteek jakin zuten enpresa batetik material aeronautiko militarra ari zirela bideratzen Errusiara, legeak horren gainean ezarritako kontrolei iskin eginda.
2023/04/05 - 12:25
Bi atxilotu Gipuzkoan, Errusiara bideratutako defentsa-materialaren kontrabandoa egotzita
Errusiar eta ukrainar nazionalitateko bi pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Hondarribian, ustez Errusiari zuzendutako defentsa-materialaren kontrabandoan parte hartzeagatik.

2023/04/03 - 11:19
Nola egin 2022ko errenta aitorpena Gipuzkoan? Gida, pausoz pauso
Modu telematikoan edo presentzialean egin ahal izango da errenta aitorpena Gipuzkoan. Online aurkezteko epea apirilaren 3an irekiko da, eta hilaren 17tik aurrera, berriz, aurrez aurrekoak hasiko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen 11 bulegoetan.
2023/03/28 - 09:03
PSE-EEk irabaziko luke Irunen, baina botoak eta ordezkariak galduko lituzke, EH Bilduren mesedetan
PSE-EE eta Elkarrekin izango lirateke gehien galduko luketen indarrak; sozialistek 9 zinegotzi izango lituzkete (bat gutxiago) eta Elkarrekinek ere bat galduko luke, 3 eskuratuta. EH Bilduk bi gehiago irabaziko lituzke eta EAJk bat gehiago izan lezake.

2023/03/20 - 09:05
Auto ilara luzeak sortu dira AP-8an, Irunen, autobidea ordu erdi itxita egon ostean
07:50erako zabalik zegoen autobidea, Baionarako noranzkoan, baina artean auto pilaketak zeuden.
2023/03/15 - 11:13
6.253 etorkin artatu zituen iaz Gurutze Gorriak Irunen
2021eko datuarekin alderatuta, % 20 gutxitu ziren 2022an etorkinen iritsierak. Irunera iaz heldutako pertsonen % 78 gizonezkoak ziren, % 17 emakumezkoak, eta % 5 adingabeak.

2023/03/09 - 15:18
Astigarraga eta Irun arteko tren zerbitzua 2024aren amaieran itzuliko da normaltasunera
Astigarraga Irun tartean hirugarren haria jartzeko lanak 2024. urtearen amaieran amaituko dira, Adifek esku artean dituen aurreikuspenen arabera. Horri esker, bi bideak berrezarri ahal izango dira, eta aldirietako zirkulazioan normaltasuna berreskuratu ahal izango da.

2023/03/09 - 15:00
2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak
2018an bertan behera utzi zituzten obrak, tunelaren 200 metro konpondu ostean. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen lan horien ardura zeukan enpresa.