Normaltasuna nagusi jada AP-8an Errenterian, kamioi baten istripuaren ondorioz lau orduz itxita egon ostean
Erabat zabaldu dute dagoeneko AP-8 autopista Errenteria eta Irun artean, lau orduz erabat itxita egon ostean eta, pixkanaka, trafikoa bere onera itzultzen joan da, AP-8an bertan ez ezik, baita inguruko errepideetan ere. Arazoak konponduta, normaltasuna da nagusi inguruetan.
Izan ere, goizaldeko lauretan arbel xaflak zeramatzan kamioi batek ezkerreko hesia jo, labaindu eta gurutzatuta gelditu da. Errenteria eta Irun artean, Baionarantz erabat itxi behar izan dute autopista.
Zama galtzeaz gain, erregaia isuri zaio autobidera eta ezinezkoa izan da puntu horretan aurrera egitea.
Istripuaren ondorioz, AP-8a itxita egon da Molinao auzoan, Pasaia eta Errenteria artean.
Horrez gaiz, Gi-20tik AP-8rako sarbidea ere moztuta egon da 3. kilometrotik eta, AP-1etik, Astigarragatik iristen ziren autoak Oiartzunen aterarazten aritu dira.
Trafikoa Gi-636 errepidetik desbideratu dute, eta trafiko arazo handiak sortu dira Errenteria eta Oiartzun artean.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, hasieran, istripuaren ondorioz harrapatuta gelditu diren autoak bertatik atera ahal daitezen errei bat zabaldu dute. Zama erretiratu eta errepidea garbitzeko lanean aritu ostean, 09:00ak aldera errepidea erabat zabaldu ahal izan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak