Irun
2022/08/18 - 16:21
Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan
Segurtasun sailak euria iragarri zuen eta aurreikuspenak betetzeaz gain hainbat tokitan aise gainditu dira datuak. Azken orduetan izandako zaparradak gune zehatzetan bota ditu, argi eta garbi Gipuzkoa ekialde eta Nafarroako ipar mendebaldean.
2022/08/18 - 12:20
Legarreta: "Egun dugun zailtasun handiena Frantziako Poliziak Irungo mugan duen kontrol arrazista da"
Eusko Jaurlaritzako Immigrazio eta Asilo zuzendariak onartu du migratzaileen etorrerak nabarmen egin duela gora Irungo mugan 2018. urteaz geroztik, eta adierazi du aurten, dagoeneko, 4.500 pertsona inguruk erabili dituztela mugako migrazio baliabideak.
2022/08/16 - 15:42
Elkarretaratzea Irunen, joan den larunbatean neska gazte batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Irungo Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute San Juan plazan, larunbatean neska bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko. Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu zuen, erasoarekin zerikusia duelakoan.
2022/08/16 - 09:11
Irungo Udalak larunbateko sexu erasoa salatu eta "egiturazko arazo" baten ondorio dela gogorarazi du
Elkarretaratzea deitu dute gaurko, San Juan Plazan. Udalaren hitzetan, "emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia".
2022/08/14 - 12:58
Emakume batek pairatutako sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteartean Irunen
22 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, sexu-erasoa egotzita. Horri gaitzespena adierazteko elkarretaratzearekin bat egitera deitu du Irungo Udalak, eta emakumeari babes osoa adierazi dio.
2022/08/13 - 21:41
22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, emakume bati egindako sexu-eraso batengatik
Aparkaleku batean gertatu da, larunbateko 7:00ak aldera.
2022/08/13 - 14:10
Auto-ilarak AP-8 autobidean, Irungo mugan
Hala ere, normaltasuna da nagusi errepideetan larunbat honetan.
2022/08/11 - 22:17
Ibilgailuen joan-etorria bere onera etorri da Biriatuko mugan, arratsaldean ilara luzeak eratu eta gero
19:00etan 3 kilometroko ilarak zeuden, kamioientzat muga dagoeneko irekita dagoen arren, baina une honetan dagoeneko ez dago arazorik.
2022/08/11 - 13:13
Hainbat kilometrotako ilarak Biriatun, muga itxita baitago ibilgailu astunetarako
Girondan eta Landetan piztuta dagoen suteagatik itxi dute Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko muga ibilgailu astunetarako.
2022/08/06 - 10:47
Bypassa jarri dute N-1en, Tolosa parean, errepidearen zorua berreraikitze-lanengatik
Bi aste iraungo dute obrek, abuztuaren 6tik 21era. 3,5 tonatik gorako kamioiek debekatuta izango baitute Andoain eta Beasain artean zirkulatzea.
2022/07/31 - 20:01
Lasaitasuna nagusi errepideetan, pilaketa esanguratsurik gabe
Urteko asteburu kritikoena izaten ari da hau. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu igaroko dira bi egunetan.
2022/07/30 - 19:22
Irteera operazioa: lasaitasuna errepideetan ordu honetan
Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
2022/07/29 - 20:51
Pertsonen zirkulazio askea aldarrikatu dute, Irun eta Hendaia arteko itsasaldiaren bidez
Elkano Itsas Herriak uztaileko ibilbidea amaitu du ostiral honetan, Irun eta Hendaia arteko etapa mugakidean, Bidasoa ibaian barrena, 18 pertsona migratzailek osatutako tripulazioarekin.
2022/07/27 - 22:05
Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan
Bidegik Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan AP-8 eta AP-1 autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.
2022/07/16 - 17:39
Europaren migrazio politikak salatzeko karabana abiatu da Irundik
"Mugak Zabalduz" ekimenak Pirinioetatik Alpeetara egingo du ibilbidea Europako migrazio politikak salatzeko. Bidea Irunen hasi dute, eta bertan, Iparraldeko muga migranteentzat irekitzeko eskatu dute.
2022/07/15 - 21:35
Kamioilaria behin-behinean eta fidantzapean espetxera bidali dute, Sunbillako ezbeharra eragitea egotzita
Konkretuki, epaileak 12.000 euroko fidantza ezarri dio. Auzipetua kontrako erreian sartu zen, eta 58 urteko motozale irundarraren aurka aurrez aurre talka egin zuen.
2022/07/07 - 21:06
Hiru pertsona migratzaile muga zeharkatzen laguntzeagatik militante bat atxilotu dutela salatu du LABek
Jendarmeek, goizeko lehen orduan, Eñaut Aramendi atxilotu dute Urruñan. Arratsaldeko lehen orduan, aldiz, aske utzi dute. "Aurten, gutxienez zazpi pertsona hil dira muga zeharkatzeko saiakeran", gogorarazi du sindikatuak.
2022/07/07 - 13:15
AP-8 eta AP-1 dira Estatuko autobide txarrenak, OCUren arabera
Gaizkien baloratutako alderdiak obren presentzia eta trafiko fluxu handia izan dira.
2022/07/01 - 21:55
Sute bat izan da Irungo Uranzu kaleko etxebizitza batean
Ezbeharra goizean gertatu da. Udalak bizilagunei gaua igarotzeko lekua eskaini die. Inork ez du minik hartu.
2022/06/30 - 14:50
Alarde parekideak normaltasunez eta alkateak harrera egin gabe desfilatu du Irungo kaleetan
Aurreko urteetan bezala, Irungo alkate Jose Antonio Santanok alarde tradizionala baino ez du hartu Irungo Udalean. Hala ere, Elkarrekin Podemos IUk, lehen aldiz, hiriko bandera eman dio alarde publikoari.