160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Bukatu dira euriari lotutako abisuak eta alertak Euskal Herri osoan, eta, gauean zehar, atertzera egingo du. Euri jasek Gipuzkoako ekialdea kolpatu dute, eta Bidasoa inguruan marka hautsi dute azken orduetako zifrek.
Hala, 160 litro pilatu dira Hondarribian, ezohikoa uda garaian, eta zaparrada mardulek arazoak eragin dituzte errepideetan.
Donostian, 97 litro pilatu dira 24 ordutan. Ura hainbat lokal eta portaletan sartu da bart, eta, gau bakarrean, bi hilabetetan baino euri gehiago bota du Donostialdean. Ostegun honetan ere, eguraldiak zenbait ekitaldi bertan behera uztera behartu du Donostiako Aste Nagusian.
Halaber, euria gogoz bota du Baztanen, Malerrekan eta Bortzirietan. Lesakan, esaterako, 200 litro pilatu dira egun bakar batean. Frontea Pirinioaurreko mendien kontra talka egindakoan hustu da.
Antzeko irudia izan da Lapurdiko kostaldean. Aparteko arazorik izan ez bada ere, euri zaparradek euritakoa ateratzera behartu dituzte turistak.
Eguzkitsu asteburuan
Iragarpenaren arabera, gogotik egingo du euria gaur Gipuzkoa ekialdean, Nafarroa iparraldean eta Iparralden. Gainerako tokietan prezipitazio askoz gutxiago edo ia bat ere ez du egingo. Arratsaldean, atertzera egingo du orokorrean, ostarteak ere zabal daitezke, baina ipar-ekialdean gauera arte ez du guztiz atertuko. Araba eta Nafarroa hegoaldean, giroa, oro har, argia izango da. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta tenperaturak behera egingo du; beroenak 20-22 ºC artean geratuko dira.
Ostiralean, aurrera egin ahala, argitzera egingo du. Lehen orduetan, behe hodeiak izango ditugu ipar partean, eta, Kantauri isurialdean, euri txikia egin dezake goizaldean. Goizak aurrera egitearekin batera, hodeiak gutxituz joango dira, eta arratsalderako, ostarte politak espero dira. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta, leku askotan, 25-26 ºC-ra iritsiko dira; hegoaldean altuagoak izan daitezke. Ipar haizea gailenduko da.
Larunbatean, hodeiak izango dira, baina egunaren erdialdeko orduetan, giro argia nagusituko da. Hegoaldean, zerua oskarbi egongo da egun osoan. Iparraldean, aldiz, goizaldean, goizean goiz eta arratsalde gauean behe hodei dezente izango dira. Eguerdian edo arratsaldeko lehen orduetan, ostarte zabalak irekiko dira. Goizetik aurrera ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak gora egingo du; maximoak 30 ºC ingurukoak izango dira barnealdean, eta 26-27 ºC artekoak, kostaldean. Ez da baztertzen Kantauri isurialdean azken orduetan euri pixka bat egin dezakeenik.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.