Iruñea
2025/04/05 - 21:58
Jende andana batu da pentsiodunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako protestetan
Gasteizen eguerdian egin dute manifestazioa, "pentsio duinak" aldarrikatzeko, eta Iruñean, Donostian eta Bilbon arratsaldean atera dira kalera milaka manifestari.
2025/04/03 - 22:17
Ontzi gisa erabilitako dozenaka astronauta irudi lapurtu dituzte Iruñeko La Escalerica tabernatik
Iruñeko La Escalerica tabernako "champi-mongui lunatico" pintxoak atentzioa eman du Nafarroako Pintxoaren Astean, bere zaporeagatik ez ezik, bere aurkezpen originalagatik ere. Ontzi gisa erabilitako astronauten hainbat irudi lapurtu dituzte egun hauetan.
2025/04/03 - 07:00
Iruñean egiten diren kostu txikiko inkubagailuen ezaugarriak
Iruñean egiten diren kostu txikiko inkubagailuek milaka jaioberri goiztiarren bizitza salbatu dute garabidean dauden herrialdeetan. Gailuak 350 bat euro balio du, alegia, ohiko inkubagailu bat baino ehun aldiz merkeagoa da.
2025/04/03 - 07:00
''Proiektuak kode irekia du; edonork planoak deskargatu eta inkubagailuak egin ditzake''
Pablo Sanchez iruindarra "Medicina Abierta al Mundo" GKEaren sortzailea da, eta kostu txikiko inkubagailuak egiten ditu garabidean dauden herrialdeetara bidaltzeko. 'In3ator' izeneko proiektuari esker, 2025eko Girona Sozialeko Printzesa Saria jaso berri du.
2025/04/01 - 15:35
EH Bilduk Aberri Eguneko egitaraua aurkeztu du: manifestazioa, kontzertuak eta haur-jolasak
Manifestazioa Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da 12:00etan eta, ohi bezala, ekitaldi politiko batekin amaituko da. Ondoren, txaranga, haurrentzako jolasak eta antzerkia eta Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak izango dira.
2025/03/31 - 12:25
Gizon bat zauritu dute Iruñean arma zuriz egindako eraso batean
Ustezko erasotzailea, biktimaren bizikidea, identifikatuta dute baina ez dute oraindik atxilotu, ihes egin baitu. Erasoa goizaldean jazo da, Buztintxuri auzoko etxabe batean.
2025/03/29 - 17:39
Franco diktadoreak Txantrea auzoa inauguratu du berriz ere
Iruñeko auzo horrek 75 urte bete ditu. 1952an Francok auzora egin zuen bisita parodiatu dute auzotarrek. Auzoaren bedeinkapenean ere hartu du parte diktadoreak, Errepublikaren bandera eta txistu artean.
2025/03/29 - 15:05
Txantrea, bizilagunek euren eskuekin eraiki zuten Iruñeko auzunea
Hasieratik izandako izaera aldarrikatzaile horrek berezi egin du beti Txantrea. Lehen urte haietan lehenetariko etxebizitzak eraiki zituzten adineko bizilagun batzuekin elkartu gara hastapenak oroitzeko.
2025/03/29 - 13:50
BSHko langileek Iruñera eraman dute enpresaren itxieraren aurkako protesta, motorrean
Etxeko tresnak ekoizten dituen Ezkirozko lantegia ixteko asmoaren aurka agertu dira, berriro, langileak.
2025/03/26 - 18:51
Txosten arkitektoniko batek ondorioztatu du ez dela beharrezkoa izango Iruñeko Planetarioko dorrea eraistea
Adituen txostenak ondorioztatzen duenez, suhiltzaileek azkar jardun zutenez, hormigoizko hormak deskonposatzeko moduko tenperaturetara iristea saihestu ahal izan zuten.
2025/03/25 - 19:42
Lau pertsona atxilotu dituzte Iruñeko Arrotxapea auzoan, droga-trafikoa egotzita
Erregistroan 93 marihuana landare eta 1.681 gramo marihuana kukulu atzeman dituzte. Horretaz gain, dirua, su-armak, aihotzak, munizioa, altzairuzko punta duten bastoiak eta makulu bat ere aurkitu dituzte, besteak beste.
2025/03/24 - 09:57
Gizon bat hil da Iruñean, etxean konponketa bat egiten ari zela balkoitik erorita
Mikel Irigoyen (61 urte) da hildakoa, pasa den urtera arte Donibane Kirol Elkartearen presidentea izandakoa.
2025/03/22 - 15:10
PSNk "gehiengo sozial aurrerakoia gidatzeko apustua" berretsiko du bere 13. Kongresuan
Maria Chivite aukeratuko dute, berriz ere, idazkari nagusi. Pedro Sanchez gaur arratsaldean izango da Iruñean, biltzarrari amaiera emateko.
2025/03/21 - 21:25
Palestinaren aldeko manifestazioa egin dute Iruñeko kaleetan
Palestinarekin Elkartasuna plataforma Israelekin "harreman guztiak hausteko presioa" egitearen alde agertu da. Bertan salatu dutenez, Israelen erasoak "ez dira gertaera isolatuak" eta Israelek "proiektu kolonial, arrazista eta espantsionista" du.
2025/03/19 - 23:20
29 urteko eskalatzaile bat larri zauritu da Ziritza inguruan, sei metroko altueratik erorita
Suhiltzaileak istripuaren lekura joan dira erreskateko helikopteroarekin, eta zauritua egonkortu dute. Ondoren, pazientea helikoptero medikalizatuz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
2025/03/19 - 19:52
Sunsundeguiko langileek enpresarentzako inbertitzaile posible bati buruzko informazioa eskatu dute
Lantegiko 300 langileek 6 hilabete daramatzate aldi baterako lan-erregulazioan, eta irtenbide bat bila dezatela eskatzen diete Nafarroako Gobernuari, Sodenari eta konkurtsoaren administrazioari.
2025/03/18 - 16:38
Oier Sanjurjo izango da Nafarroako Ikastolen Elkartearen lehendakari berria
Osasuna futbol taldeko jokalari izandakoak Elena Zabaleta Andresenaren lekua hartuko du. Nafarroako Ikastolen Elkartearen 14. lehendakaria izango da.
2025/03/17 - 21:01
Repsol Gidak Mungiako Bakea, Donostiako Narru eta Hondarribiko Laia saritu ditu bina Eguzkirekin
Gainera, zortzi euskal jatetxe estreinatu dira Eguzki bakarrarekin: Muka (Donostia), Iriarte (Berrobi) eta Casa Camara (Pasaia) gipuzkoarrak; Amaren (Bilbo) eta Mendi Goikoa Bekoa (Atxondo) bizkaitarrak; Karmine (Gasteiz) arabarra; eta El Choko de Remigio (Tutera) eta Koku (Iruñea) nafarrak.
2025/03/17 - 15:42
Neskatotzat jo dute Pompaeloko estatua togadunaren protagonista
Carmen Marks-Jacob alemanak gidatu du 1895ean Kuris kalean aurkituriko brontzezko eskulturaren ikerketa. K.o. II. mendearen lehen erdialdeko pieza Nafarroako Museoan dago ikusgai.
2025/03/15 - 06:00
Horrela hustu zituen konfinamenduak euskal hiriburuetako kaleak
Bost urte bete dira konfinamendua hasi zenetik. Pandemiak etxean giltzapetu gintuen eta gure bizitzak asaldatu zituen. Kale hutsak, plaza mutuak, haur parke bakartiak… Hauek dira euskal hiriburuetako irudi batzuk.