Iruñea
2025/03/14 - 18:07
Gizon bat inputatu dute Iruñeko parking publiko batetik komunontzi bat lapurtzeagatik
Foruzaingoaren arabera, 45 urteko gizon batek furgoneta batean eraman zuen komunontzia. Matrikularen bitartez identifikatu zuten, Gaztelu Plazako bulegoan salaketa aurkeztu ondoren.
2025/03/12 - 18:20
Maite Nostik Vox taldea utzi du, baina bere eserlekuari eutsiko dio Nafarroako Parlamentuan
Azken bi urteotan Foru Ganberan Voxen eleduna izan denak hedabideetara igorritako ohar batean azaldu ditu bere erabakiaren atzean dauden arrazoiak. Eskuin muturreko alderdiaren egungo ideologiaren eta bere konbikzioak elkarrengandik "urrun" daudela aipatu du.
2025/03/12 - 15:38
Mo behia, paperetik paretara
"Mo, behi euskaldun baten memoriak" komikian oinarritutako erakusketa Iruñean, Nafarroako Liburutegian, egongo da ikusgai, maiatzaren 10era arte.
2025/03/10 - 22:32
15 urteko eskiatzaile iruindar bat larri zauritu da Candanchun, elur-jausi batek harrapatuta
Taldeko jarduera batean parte hartzen ari zen, bi eski-monitorerekin batera, Tubo de la Zapatilla izeneko eremuan. Adingabea Zaragozako Miguel Servet Ospitalera eraman behar izan zuten, helikopteroan.
2025/03/10 - 14:26
EH Bilduk berdinen arteko errepublika aldarrikatuko du Aberri Egunean, militarismoa gora doan testuinguruan
EH Bilduk "Askatasunaren Nazioa Gara" lelopean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna Iruñean.
2025/03/10 - 12:43
''Askatasunaren nazioa gara'' lemapean ospatuko du EH Bilduk 2025eko Aberri Eguna
Horrela iragarri du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrak komunikabideen aurrean Iruñean egindako agerraldian. "Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa garela aldarrikatzera bilduko gara Iruñean", gaineratu du.
2025/03/09 - 19:39
Asteartetik aurrera epaituko dute 13 eta 15 urteko bi neskatori Iruñean erasoak egiteagatik akusatutako gizona
Hilaren 11n hasi eta 12an amaituko da epaiketa, Nafarroako Lurralde Auzitegian. 2022ko azaroaren 17an gertatu ziren erasoak, 20:00ak aldera, Arga ibaiaren inguruan.
2025/03/08 - 20:41
Euskal Herriko milaka emakumeren ahotsak ozen, beste behin, Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioetan
Milaka emakume kalera atera dira "indarkeriarik gabeko bizitza askeak izateko eskubidea" aldarrikatzera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak aurten ere.
2025/03/08 - 15:01
Milaka emakumek ''indarkeriarik gabeko bizitzak'' aldarrikatu dituzte Euskal Herriko kaleetan
Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat udalerritan izan dira manifestazioak gaur, eta aurten ere, Euskal Herriko Bilgune Feministak eta Itaiak nork bere aldetik deitu dituzte mobilizazioak.
2025/03/08 - 13:31
''Benetako berdintasun unibertsala'' aldarrikatu dute Nafarroako erakundeek
Nafarroako Gobernuko eta erakunde nagusietako ordezkariek, tartean Maria Chivite presidenteak eta Unai Hualde Parlamentuko presidenteak, elkarretaratzea egin dute Iruñean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.
2025/03/08 - 11:30
Bi gizonezko atxilotu dituzte Iruñean 14 urteko neska bati sexu-erasoa egiteagatik
Epaitegiak biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri die behin-behineko neurri gisa.
2025/03/08 - 06:00
Martxoaren 8ko manifestazioen ordutegiak
Euskal Herriko mugimendu feministak manifestazioak deitu ditu Emakumeen Nazioarteko Egunerako Euskal Herriko hiriburu guztietan.
2025/03/08 - 06:00
M8ko manifestazioak Euskal Herrian
Aurten 50 urte bete dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ofizialki izendatu zutenetik. Aurten ere kaleak gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna aldarrikatzen duten pertsonez beteko dira.
2025/03/07 - 21:39
Iruñeko Haur Eskoletan euskarazko 102 plaza gehiago eskainiko dituzte hiru urteko epean
Plaza berriak Mendebaldean, Printzearen Harresi eskolan eta Donibanen kartzela zaharreko orubean eraikiko den zentroan banatuko dira. Udal gobernuak eta PSNk adostu dute neurria; UPN eta PP, berriz, aurka agertu dira.
2025/03/06 - 14:08
Iruñeko Erorien Monumentua eraldatzeko lege-erreforma onartu dute
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai taldeek pasa den azaroan lorturiko akordioaren ondotik, ez dute eraikin osoa eraitsiko, memoriaren aldeko hainbat taldek azken urteotan eskatu bezala.
2025/03/04 - 17:03
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, beste bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa urtarrilaren 6an jazo zen, hiriburuko bus geltokian.
2025/03/02 - 17:05
Ehunka iruindar batu dira Iruinkokoa festan, euskara eta kritika ardatz
Duela sei urte jaio zen Iruinkokoa, kultur elkarteek elkarlanean sortutako festa. Koko beltzak eta koko zuriak ditu protagonista, eta horiekin batera dantzariak, bertsolariak eta musikariak ateratzen dira Alde Zaharreko kaleetara.
2025/03/02 - 11:04
Elurbustia Iruñean, goizeko hotzarekin batera
Aurreikusita zegoen moduan, elur-kota nabarmen jaitsi da igande honetako lehen orduetan, eta horren erakusgarri da Nafarroako hiriburuan bota duen elurra.
2025/03/01 - 23:25
Emakume bat artatu behar izan dute Iruñeko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
19:09 aldera izan da ezbeharra, Alfontso Borrokalariaren kaleko etxebizitza batean. Etxebizitzako balkoian piztu da sua, antza denez, eta bertako bizilagunek itzali dute.
2025/02/27 - 11:07
La Manadako bost zigortuetako biri 15 urtetik 14ra jaitsi dizkiete zigorrak
Auzitegi Gorenaren Zigor Arloko Salak 2024ko uztailean emandako jurisprudentzia-doktrinari jarraitzea "juridikoki derrigorrezkoa" dela uste du Nafarroako Auzitegiak. Orduan, Angel Bozari zigorra 15 urtetik 14ra jasitea onartu zuen 'Soilik bai da bai' legeak ekarritako aldaketak tarteko.