Iruñea-Noain aireportua
2019/08/20 - 12:25
Binter airelineak hegaldi zuzenak eskainiko ditu Iruñea eta Kanaria Uharteen artean
Hiru orduko hegaldiak izango dira, eta astean bi aldiz eskainiko ditu. Konpainia horrek ziurtatu duenez, “hiriaren erakargarritasunagorik" hartu dute erabakia.
2019/08/12 - 20:34
Bilboko Aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu du lehen aldiz
Hondarribian (% 9), Iruñean (% 16,3) eta Forondan (% 51) ere igo da bidaiarien kopurua.
2019/05/13 - 16:06
Gora egin du Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiarien kopuruak lehen lauhilekoan
Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, % 11koa izan baita. Bilbokoak % 9 bidaiari gehiago izan ditu, eta Gasteizkoa eta Donostiakoa % 6 eta % 3 hazi dira, hurrenez hurren.
2019/04/16 - 09:14
Air Nostrumeko greba bertan behera gelditu da, bi aldeek akordioa lortuta
Asteartean bertan behera gelditutako hegaldiak bere horretan geldituko dira. Asteazkenari begira, berriz, bertan behera utzitako hegaldietako batzuk berreskuratzeko lanean ari da aire-konpainia.
2019/04/15 - 09:49
Air Nostrumek 12 hegaldi bertan behera utzi ditu gaur Hondarribian eta Noainen
SEPLA Aire-Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu asteazkenera arte, eta Hondarribian eta Noainen Madrilekiko konexioetan izango du eragina.
2019/01/14 - 14:38
2018a, urte historikoa Hego Euskal Herriko aireportuentzat
Bilbokoak 5,46 milioi bidaiari erdietsi ditu. Iruñekoa (% 24,1) eta Donostiakoa (% 2,7) ere hazi egin dira. Gasteizko Aireportuarentzat inoizko urterik onena izan da merkantzien garraioan.
2018/11/23 - 11:53
Air Nostrumek 14 hegaldi bertan behera utzi ditu Bilbon, Donostian eta Iruñean
Pilotuek datorren astelehen eta ostiralean ere egingo dute greba. Kaltetutako bezeroek txartelen dirua itzultzeko eskatu edo beste hegaldi bat hartu ahalko dute.
2018/04/26 - 14:14
10 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren 2. egunean
Grebak ez du Noaingo, Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Maiatzaren 3an eta 4an 24 orduko greba egingo dute berriro Vueling konpainiako pilotuek.
2018/04/25 - 12:03
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez
Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.
2018/04/13 - 12:23
Vuelingeko pilotuek greba deitu dute apirilaren 25-26rako eta maiatzaren 3-4rako
Bilboko Aireportuko konpainiarik garrantzitsuena da (trafikoaren % 37). Hondarribia eta Iruñeko aireportuetatik ere hegaldiak eskaintzen ditu Vuelingek.
2017/11/06 - 18:24
Iruñea eta Frankfurt arteko hegaldiak abian dira
Astean lau hegaldi izango dira Frankfurt eta Noain aireportuen artean; astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan.
2017/11/06 - 16:50
Frankfurt eta Iruñea lotuko dituen hegaldiak abian dira
Bidaiariz beteta iritsi da Franfurt eta Iruñea lotuko dituen lehen hegaldia Noaingo aireportura. Lufthansak astean lau egunetan eskainiko du zerbitzua.
2017/08/17 - 00:33
Donostiako aireportuan, bidaiarien joan-etorria % 10,1 igo da uztailean
2017an, uztailera arte, Bilboko aireportuko bidaiarien joan-etorria % 8,4 igo da; Forondan, garraiatutako zamak % 12,4 egin du gora.
2017/01/11 - 14:49
Bidaiarien kopuruak gora egin du euskal aireportuetan
Hazkunde handiena Forondak izan du (% 228), baina Bilbokoak izan du bidaiari gehien: 4,5 milioi erabiltzaile.
2016/12/18 - 21:17
Iruñetik Madrilera zihoan hegaldi bat bertan behera, lainoengatik
Halaber, Madrildik Iruñera bidean zetorrena ere desbideratu egin behar izan dute.
2016/01/12 - 13:48
2015a, urte ona euskal aireportuentzat
Forondak marka guztiak hobetu ditu; Loiuk inoizko bigarren urte onena izan du; eta Hondarribian eta Noainen ere gora egin du bidaiarien kopuruak.
2013/03/08 - 13:24
44 hegaldi bertan behera gelditu dira euskal aireportuetan
Iberiak iragarritako kaleratzeen aurka, sindikatuek aste honetan deituriko bosgarren eta azken greba eguna da gaurkoa.