Iruñeko Udala
2020/08/17 - 19:41
Bi lagun zigortu dituzte Iruñean, zabartasunez eta modu oso arriskutsuan gidatzeagatik
Hain zuzen, gizon batek, 22 urteko gazte bat bera, auto bateko leihoari helduta, abiadura handia harrapatzen zuen. 22 urteko emakume bat ari zen autoa gidatzen.
2020/08/17 - 18:39
Guraso diren emakume migratzaileei laguntzeko etxebizitzak eskainiko dituzte Iruñean
Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak elkarlanean abiarazitako proiektu pilotu honen bidez zortzi emakumek eta haien seme-alaba adingabeek jasoko dute babesa.
2020/08/12 - 23:12
Iruñeko Udalak galarazi egin du kale-edana gune publikoetan
Ez da baimenduta egongo eremu publikoetan edari alkoholdunak kontsumitzea, biltzen diren pertsonen kopurua eta ordu-tartea edozein izanda ere, eta 100 euroko isuna jarriko dute.
2020/08/12 - 22:02
Iruñeko Udalak debekatu egin du kale-zurruta
Ez da baimenduta egongo eremu publikoetan edari alkoholdunak hartzea, biltzen diren pertsonen kopurua eta ordu-tartea edozein izanda ere, eta 100 euroko isuna jarriko dute.
2020/08/10 - 15:32
Mayak uko egin dio borboi-armarriak kentzeari eta monarkiaren rola defendatu du
Iruñeko alkateak adierazi duenez, "errege emerituak egin duena fiskalek eta epaileek baloratu beharko dute".
2020/08/08 - 12:20
18 hektarea erre dira Gazolatzen, tximista batek eragindako sutean
Sutea kontrolpean dutela esan du Nafarroako Gobernuak. Halere, suhiltzaile-talde bat ingurua zaintzen ari da, sua berpizteko arriskua dagoelako.
2020/08/04 - 14:28
Siemens-Gamesako langileak kateatu eta kalea moztu dute Iruñean
Agoizko Siemens Gamesa lantegiko berrogeita hamar bat langile (zuzendaritzak duela aste batzuk itxieraren berri eman zuen) kateatu egin dira eta Nafarroako Gorteen kalea moztu dute Iruñean.
2020/07/10 - 22:43
Poliziak edukiera mugak betetzen direla ziurtatuko du asteburu honetan Iruñean
Kaleetako edukieraz gain, tabernek ere ezarritako neurriak betetzen dituzten egiaztatuko dute.
2020/07/07 - 12:20
Normaltasuna nagusi Iruñean, zenbait unetan kale batzuetan edukiera gainditu bada ere
Jende-pilaketak saihesteko eta araudia betetzen dela bermatzeko, segurtasuna indartu dute hirian, eta gehieneko edukiera ezarri da Alde Zaharreko gune jakin batzuetan.
2020/07/07 - 11:16
Bi pertsona larri zauritu dira Iruñean, auto batek harrapatuta
Istripua atzo arratsaldean jazo zen, 20:00ak aldera, eta oinezkoak harrapatu zituen autoaren gidariak negatibo eman zuen alkohol eta drogetan. Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten.
2020/07/06 - 18:25
"Los Viviremos" lemapean, 2021eko sanfermiñei begira jarri da Iruñeko Udala
Musukoak eta segurtasun distantziak aurten arropa zuri eta lepo-zapi gorriei batu zaizkie bederatzi eguneko festak eztanda egin behar zuen unean.
2020/07/06 - 13:00
Iruñeko Udalak 2021eko sanferminen zain egoteko deia egin du
Udalak bideo bat kaleratu du gogora ekartzeko aurten txupinazorik ez badago ere 2021ean iritsiko direla sanferminak.
2020/07/06 - 10:32
Segurtasun-neurriak indartu dituzte Iruñean, jende-pilaketak saihesteko
Iruñeko Udalak ez du ekitaldirik antolatu, eta jaiez gozatzeko datorren urtera arte itxaroteko eskatu die herritarrei. Peñek ere ez dute ekitaldirik antolatu.
2020/07/03 - 13:52
Horrela prestatu da Iruñea San Fermin egunetako pilaketen beldurrez
Aurten ez da entzierrorik izango, ezta musika emanaldirik ere,baina oraindik beldurra dago pertsonen pilaketa handiak gertatuko ote diren.
2020/07/01 - 19:22
Nafarroako Gobernuak Iruñera ez joatea eskatu du, San Ferminak ez direlako ospatuko
"Jendetza pilatzeko arriskua" saihestu nahi dute, egoera arrunt batean, Iruñea beteta egongo litzatekeen egunetan.
2020/07/01 - 10:58
Aurten sanferminik ez dagoela gogorarazi digute osasun langileek
Osasun arloko langileek Iruñeko Udalak prestatutako bideo honetan gogorarazi digute aurten ez dagoela San Fermin jairik, eta segurtasun arauak errespetatzeko eskatu digute.
2020/06/26 - 15:43
"Ez dago San Fermin jairik, eta ez litzateke ekitaldi paralelorik egin behar"
Maria Chivite Nafarroako presidentearen eta Enrique Maya Iruñeko alkatearen deia da hori, Euskal Herriko jai ospetsuenak bertan behera geratu direla eta.
2020/06/26 - 13:30
Chivite: ''Aurten ez dago sanferminik eta ez luke ekitaldi paralelorik egon behar''
Maria Chivitek eta Enrique Mayak "jaiak antolatzen eta ez antolatzen onenak garela" erakusteko eskatu diete iruindarrei.
2020/06/09 - 12:32
Sanferminetan jendetza biltzen duten ekitaldiak saihestu nahi ditu Iruñeko Udalak
"Jarrera gizagabe eta insolidarioak" salatzen dituen adierazpena onartu du Udalak, "osasun arauak errespetatu gabe jaiak eta botiloiak" antolatzen dituztenen kontra.
2020/06/05 - 16:05
Iruñeak 500 etxe jarriko ditu gazte alokairurako eta larrialdietarako 2020-23 planean
765 etxebizitza eraikiko dituzte gazteen eta adinekoen alokairurako, eta larrialdi eta bestelako egoeretarako.