Islandia
2021/03/21 - 21:56
Sumendi baten erupzioa Islandian, Reykjavik hiriburutik 40 bat kilometrora
Ostiraletik ari da laba jaurtitzen eta jendea inguruko mendietara hurbildu da. Hurbilen dagoen herria 10 kilometrora dago.
2019/10/22 - 23:10
Islandia argazkiz eta akuarelaz erakutsia
Maite Garagarzak eta Martin Mendizabalek Islandiarako bidaia egin zuten oinez eta autobusez. Akuarelaz eta argazkiz erakustea izan dute bigarren abentura
2019/05/19 - 13:15
Islandiako ordezkaritzak Palestinako banderak erakutsi ditu Eurovisioneko finalean
Puntuazioak jasotzerakoan, Palestinaren aldeko mezua helarazi du Atari taldeak, eta publikoak oihuak eta txistuak bota dizkio.
2019/03/07 - 15:32
Islandia erreferentzia da genero berdintasunean
XX.mendean hasi zuten borroka Islandiako emakumeek. 1975ean, % 90ek planto egin eta herrialdea geldiarazi zuten berdintasunaren eske. Ordutik, borroka feministak ez du mugarik izan.
2017/10/29 - 12:56
Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Islandian
Halere, zentrokoen babesa beharko dute gobernatu ahal izateko. Kontserbadoreek 21 diputatutik bost galdu dituzte, baina Ezker Berdeen Mugimenduaren aurrean garaipen nabarmena eskuratu dute.
2016/06/14 - 12:11
'Life Aquatic' filma gomendatu digu Koldo Almandozek
Islandiara egindako bidaia batetik bueltan, Life Aquatic filma aholkatu digu. Islandian desagertzen ari den lanperna-musu hegaztiak eragin dio pelikula hori gomendatzeko aholkua.
2016/04/06 - 10:19
Iruzur egitea eta ohorea galtzea elkarrekin doazenean
Islandiak 335.000 biztanle ditu. Herrialdeak asanblada handi bat bezala funtzionatzen du. Islandiarrak kalera atera dira, eta lehen ministroaren dimisioa lortu dute.
2016/04/05 - 22:22
Islandiako lehen ministroak dimisioa eman du 'Panamako paperengatik'
Panamako paperen eskandaluak aurreneko biktima politikoa utzi digu gaur. Islandiako lehen ministroak bere dimisioa aurkeztu du Birjina Uharte Britainiarretan elkarte baten jabe dela zabaldu eta gero.
2016/04/05 - 19:46
Islandiako lehen ministroak dimisioa eman du 'Panamako paperengatik'
Ordu batzuk lehenago Sigmundur David Gunnlaugssonek Parlamentua desegitea eskatu du, baina Olafur Ragnar Grimsson Islandiako presidenteak eskakizuna atzera bota du.
2015/04/30 - 10:35
Islandian euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea, bertan behera
Ekaitz batek, euskaldunen ontziak apurtu, eta Islandian geratu ostean, tira birak izan zituzten hango biztanleekin. Horrek ekarri zuen ezohiko baimen hori.
2015/04/28 - 13:13
400 urteren ostean, euskal herritarrak hiltzea debekatu dute Islandian
Duela 400 urte onartutako lege batek West Fjords eskualdean zegoen edozein euskal herritar hiltzea baimentzen zuen.
2015/04/22 - 22:10
Ekitaldia Islandian, 32 arrantzale gipuzkoarren hilketa oroitzeko
1615an islandiarrek 32 baleazale hil zituzten. Arrantzaleen ontzia hondoratu egin zen eta irlan geratu ziren, hil aurretik. Gertakari horien ostean, bi herrien arteko harremana oso ona izan zen.
2014/08/29 - 22:05
Islandia, Bardarbunga sumendiari begira
Egun osoan itxita egon da horregatik sumendiaren inguruko aire-eremua, erupzioan kedarra 1.500 metroraino iristen zelako.
2014/08/29 - 21:54
Bardarbunga sumendiagatik alerta maila gutxitu du Islandiak
Dena den, sumendiaren inguruko aire-eremuak itxita jarraitzen du, dardarak eta erupzio txikiak baitaude.
2013/04/28 - 19:56
Alderdi tradizionalek hauteskundeak irabazi dituzte Islandian
Alderdi Independenteak (eskuindarra) eta Alderdi Progresistak (zentro-ezkertiarra) bakoitzak 19 jesarleku lortu dituzte, egun boterean dagoen koalizioari gailenduz.
2013/04/28 - 13:18
Eskuinak irabazi ditu hauteskundeak Islandian, lehen emaitzen arabera
Botoen bi herenak zenbatuta, Independentziaren Alderdiak hauteskundeak irabazi dituela iragarri du Hauteskunde Batzordeak. Lau urteko parentesiaren ondoren, agintera itzuliko da.
2013/01/29 - 11:10
Islandiak ez die indemnizazioa eman beharko atzerriko aurreztaileei
Merkataritza Askearen Europako Elkartearen Epaitegiak arrazoia eman dio Islandiari, eta ez du Britainia Handiko eta Herbehereetako bezeroen galerak konpentsatzeko.
2013/01/29 - 09:06
'Islandiako eredua'k oztopo bat gainditu du
Babes garrantzitsua lortu du Merkataritza Askearen Europako Elkartearen Epaitegiak eman duen epaiari esker.
2012/06/12 - 22:29
Islandia da munduko herrialde baketsuena, eta Somalia gatazkatsuena
Zerrendako lehen bost postuetan, Islandia, Danimarka, Zeelanda Berria, Kanada eta Japonia daude, hurrenez hurren.
2012/04/24 - 10:07
Absolbitu egin dute Islandiako lehen ministro ohia
Haarde kontserbadorea Gobernuburua izan zen 2006 eta 2009 artean. Kartzela-zigorra saihesteaz gain, ez du isunik ez epaiketaren gasturik ordaindu beharko.