Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Islandian
Bjarni Benediktsson lehen ministroaren Independentziaren Alderdi kontserbadoreak irabazi ditu Islandian aurreratutako hauteskundeak, larunbat honetan, % 25,3 eskuratuta, botoen % 95 inguru zenbatuta; halere, zentroko hainbat indar beharko ditu gobernatu ahal izateko.
Kontserbadoreek 3,7 puntu gutxiago lortu dituzte, eta 21 diputatutik bost galdu dituzte; hala eta guztiz ere, Ezker Berdeen Mugimenduaren aurrean garaipen nabarmena eskuratu dute. Azken hauek zertxobait hobetu dituzte duela urtebeteko azken emaitzak, % 16,9 lortuta, 11 aulkirekin, bat gehiago.
Hirugarren postua Aliantza Sozialdemokratarentzat izan da, babesa bikoiztu du, % 12rekin, eta 7 aulki lortu ditu.
Alderdi Zentrista, Sigmundur David Gunnlaugsson lehen ministroa ohia buru duen alderdi berria, Parlamentuan sartu da, % 19,9 boto eskuratuta, baita 7 diputatu ere. Aurreko alderdi politikoak, Alderdi Aurrerakoiak, baino hamarren bat gehiago lortu du, 8 aulkirekin.
Alderdi Pirata % 14,5etik % 9,2ra jaitsi da; 10 diputatutik 6ra. Herriaren Alderdik % 69 lortu du, hau da, lau diputatu, Alderdi Erreformistaren berberak. Kontserbadoreekin batera koalizioan gobernatzen zuen azken horrek.