Itziar Ituño
2024/10/04 - 14:23
Ingot taldeak lehen diskoa kaleratu du, ''Zeugaz''
Itziar Ituño aktore eta taldeko abeslariak Bizkaiko taldearen lehen diskoaren ingurukoak aletu dizkigu. Elkar argitaletxeak kaleratu du lana, CD formatuan eta biniloan.
2024/08/21 - 23:15
Bilboko Konpartsen elkarretaratzea, Aste Nagusian salatutako eraso matxisten aurka
Bilboko Konpartsek erasoen aurkako protokoloa aktibatu dute eta txosna guztiak 00:00etan itxiko dituzte 15 minutuz.
2024/08/20 - 19:57
Patata tortilla lehiaketa, Aste Nagusian gehien espero den ekitaldietako bat
Aste Nagusiko lehiaketa gastronomiko jendetsuenetako bat da. Aurten 375 tortilla aurkeztu dira. Gainera, agendak jardueraz beteta jarraitzen du, txikiek eta nagusiek jaietako laugarren egun honetan goza dezaten.
2024/08/17 - 21:08
Itziar Ituñoren pregoi aldarrikatzaileak piztu du festa Bilbon
Itziar Ituño pregoilariak eta Nagore Ugarte txupinerak irrintzi batekin bukatu dute emozio handiko pregoia, eta txupina jaurti eta Marijaia Arriagako balkoira irtetearekin batera hasi da Bilboko Aste Nagusia.
2024/06/26 - 20:19
Itziar Ituño izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria
Nagore Ugarte Ruiz "txinbotarra" izango da txupinera abuztuaren 17an hasiko diren jaietan.
2024/02/25 - 18:22
Hika Teatroak zentsura politikoa salatu du, Moralzarzalen La Tarara antzezlana erretiratu dietelako
Martxoaren 16an ziren obra han aurkeztekoak, baina PP eta VOX agintean dauden Udalak bere aldetik erabaki du egitarautik kentzea. Obran, besteak beste, Itziar Ituño aktoreak hartzen du parte. Agurtzane Intxaurraga, La Tarara obraren zuzendariak azaldu digu gertatu dena.
2024/01/16 - 23:25
Itziar Ituñok babes zabala jaso du Sareren manifestaziora joateagatik jasotako kritiken aurrean
BMWren kontzesionario batek Itziar Ituñorekin zuen publizitate hitzarmena hautsi du, arrazoituz ez direla ezein ideologia politikorekin lotzen.
2024/01/16 - 18:41
Sarek salatu du "kriminalizazio kanpaina" abiatu dutela Ituñoren aurka, eta erakundeei babesa eskatu die
Horrela erantzun dio Sarek, besteak beste, BMWren kontzesionario batek hartutako erabakiari. Izan ere, Ituño publizitate kanpaina batetik kanpo utzi dute, manifestaziora joateagatik, arrazoituz ez direla ezein ideologia politikorekin lotzen.
2023/07/21 - 15:00
Itziar Ituño: ''Baidaia/Die Reise''
Marcus Englert musikari alemaniarrak Itziar Ituñori abesti bat bidali zion elkarrekin alemanieraz abesteko. Abestia hain ederra iruditu zitzaionez, baiezkoa eman zion. Hortik abiatu eta sekulako ikuskizuna prestatu dute, gaur Lauchheim-eko Schloss Kapfenburg Gazteluko musika jaialdian estrenatzeko
2023/07/13 - 14:49
Itziar Ituño da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 34. edizioko kartelaren protagonista
Aurten sorginak izango dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Itziar Ituño aktoreak sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean.
2023/02/22 - 17:12
"Las buenas compañías" ere egongo da Malagako zinema jaialdiko Sail Ofizialean
Filma Silvia Muntek zuzendu du eta EITBren parte-hartzea du, eta beste emakume batzuei haurdunaldia duintasunez eteten laguntzen zien errenteriar emakumeen talde baten istorioa du kontagai.
2023/02/16 - 16:00
Itziar Ituñok salatu duenez, Javier Perez ekoizleak hiruko bat egitea proposatu zion Feroz sarietan
"Hasieran, ezertaz ezagutzen ez nuen mozkor lerdetsu tipikoa zela pentsatu nuen, eta hiruko bat nahi nuen galdetzera hurbildu zitzaidan. Gero, dena atera zenean, bera izan zela konturatu nintzen ", ziurtatu du Basauriko aktoreak.
2022/09/13 - 22:58
Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru protagonista dituen 'Las buenas compañías' pelikularen filmazioa bisitatu dugu
Silvia Munt "Las buenas compañías" filmatzen ari da, 70eko hamarkadan abortatze eskubidearen alde egindako borrokari buruz. Itziar Ituño eta Alicia Falcokek hartzen dute parte.
2022/09/01 - 11:00
'Las buenas compañías' filmatzen hasi dira, Itziar Ituño protagonista duen pelikula
Silvia Muntek zuzenduko du filma, eta 70-80ko hamarkadetan emakumeen eskubideen eta abortu duinaren alde borrokan aritu zen Errenteriako (Gipuzkoa) emakume talde baten istorioa kontatzen du. Eusko Jaurlaritzak finantzatu du lana, eta EITBren partaidetza du.
2022/04/10 - 14:32
Itziar Ituño: ''AEKri esker naiz euskalduna eta ez zait sekula ahaztuko''
Ramon Agirre eta Itziar Ituño, ospe handiko bi aktore, euskararen zabalkundearen alde ari dira lanean. Eurekin izan gara Donostian, aurtengo lekukoa heldu aurretik.
2021/10/19 - 16:52
Paul Urkijo "Irati" pelikula filmatzen ari da Ilarduian
Euskal mitologian murgildu da berriz arabar zuzendaria, bere bigarren film luzerako. Eneko Sagardoy eta Edurne Azkarate aktoreak ditu alboan horretarako.
2021/06/10 - 23:08
EITBren Bilboko egoitza Netflixentzako plato bihurtu da egun batez
Itziar Ituñok eta Emma Suarezek "Intimidad" telesaileko hainbat eszena filmatu dituzte arratsaldean ETBn. Bizitza pribatuaren eta publikoaren arteko muga du ardatz telesailak.
2021/01/26 - 13:51
"Ilargi guztiak" filmaren estreinaldia atzeratu dute
Igor Legarreta zuzendariaren bigarren filma otsailaren 19an zen estreinatzekoa, baina, filmaren arduradunek esan digutenez, estreina atzeratzea erabaki dute.
2021/01/20 - 16:38
Horrelakoa da “Ilargi guztiak” filma
Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea protagonistek eta Igor Legarreta zuzendariak otsailaren 19an estreinatzekoa den filmaren zertzelada zenbait eman dizkigute.
2020/12/24 - 10:10
Ikusi ''Ilargi guztiak'' filmaren trailerra
Igor Legarreta zinemagilearen bigarren film luzeak Haizea Carneros gaztea, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea ditu protagonista, eta otsailaren 19an iritsiko da zinema aretoetara.