Iurreta
2016/11/29 - 19:39
Doako autobus zerbitzua, Iurretako aparkalekuetatik Durangoko Azokara
Euskotrenek ere zerbitzu berezia eskainiko du Azokara hurbiltzeko, egunez eta abenduaren 3ko eta 6ko gauetan.
2016/11/14 - 12:10
Ertzain bat hil da N-1ean, Iruran, auto batek harrapatuta
Sindikatuek segurtasun neurri eza salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako.
2016/10/10 - 23:06
Bi sexu-eraso salatu dituzte Iurretako jaietan
Bizkaiko udalerri horretan elkarretaratzea deitu dute eraso horiek gaitzesteko.
2016/10/03 - 20:38
Iurretako bi abeltzain saritu dituzte Gernikako Lehen Astelehenean
Jon Koldo Bikandik ganadutegi onenaren kategorian irabazi du. Beste alde batetik , Mari Carmen Abendibar iruindarrak eskuratu ditu behi eta zezen onenen sariak.
2016/09/20 - 11:19
Hiru lagun zauritu dira AP-8an, Iurreta parean, izandako istripuan
Kotxeak erdiko hesiaren kontra jo du, eta barruan zihoazenak harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek atera dituzte eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
2016/05/12 - 18:22
Lagun bat oso larri zauritu da AP-8an, Iurretan, izandako istripuan
Autobideak normaltasuna berreskuratu du, itxita zeuden erreilak berriz zabaldu eta gero. Zauritutako laguna helikopteroan eraman dute ospitalera.
2015/12/06 - 16:06
Txirrindulari bat helikopteroz eraman dute, Iurretan erori ostean
Zauritua beste txirrindulari batzuekin zebilen erorikoa izan duenean.
2015/10/07 - 00:55
Marihuana-sail handi bat topatu dute Iurretako pabiloi batean
Pabiloian jarritako negutegian 2.100 marihuana landare baino gehiago eta 2.300 aldaxka inguru aurkitu dituzte. Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu.
2015/09/06 - 17:41
Motozale bat larri zauritu da Iurretan, auto baten kontra talka eginda
Ezbeharra N-634 errepidean gertatu da, eta zauritua Galdakaoko ospitalera eraman dute.
2015/04/07 - 22:44
6 hanka dituen txahala jaio da Iurretan (Bizkaia)
Gutxitan ikusten den irudia: 6 hanka dituen txahala. Iurretako baserri batean jaio da, eta jabearen arabera, hori da anomalia bakarra, osasunez ondo baitago. Arazorik gabe eusten dio zutik.
2015/02/09 - 13:56
Langile bat zauritu da Iurretan, baserri bateko teilatutik erorita
Istripua 10:45ean gertatu da, Iurretako Oromiño auzoan. Behargina Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2015/02/02 - 12:46
Errailetatik atera da bidaiaririk gabe zihoan tren bat Iurretan
Horren ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.
2015/02/02 - 08:11
Tren bat errailetatik atera da Iurretan
Horren ondorioz, trenen zirkulazioa etenda izan da Bilbo-Donostia linean, 10:00ak aldera trenbidea garbitzeko lanak amaitu dituzten arte.
2014/12/30 - 12:12
AP-8ko langile bat larri zauritu da, auto batek Iurretan harrapatuta
Ezbeharra Iurretako bidesarian gertatu da, Bilborako noranzkoan, goizeko 10:35ean.
2014/12/29 - 15:44
Gorka Martinez, Iurretako lehergailuaren atentatutik absolbituta
Gorenak uste du Poliziaren aurrean egindako adierazpenak ez duela baliorik.
2014/01/18 - 15:25
ONCEren 'Cuponazo' zozketak 9 milioi euro utzi ditu Iurretan
Maspe kaleko Repsol gasolindegian erosi zuen kupoia irabazleak, eta bost zenbakiekin eta seriearekin egin du bat sariak.
2013/11/15 - 12:11
AP-8an istripua izan da Iurretan
Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute AP-8 autobidean, Iurreta parean, ordainlekua pasatu eta berehala. Ondorioz, bi errei itxi ditu Ertzaintzak bi ordu eta erdiz.
2013/11/15 - 10:14
Auto-ilara luzeak izan dira AP-8an, Iurreta parean
Autobus batek eta hiru autok elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei, Bilborako noranzkoan, itxita egon dira bi orduz.