Japonia
2021/03/11 - 10:38
Kaosetik hamar urtera
2011. urtean, sismo batek erradiazio-ihesa eragin zuen Fukushimako zentral nuklearrean (Japonia). Ondorioak nabariak dira oraindik.
2021/03/09 - 13:14
Fukushima 2011: desastrearen isla
Fukushima I zentralean (Japonia) magnitude handiko lurrikarrak erradiazio-ihesa eragin ondoren, japoniarren bizitza zeharo aldatu zen. Askok haien etxeak utzi behar izan zituzten erortzear zeudelako edota erradiazioa gehiegizkoa zelako; gimnasio eta eraikin publikoetara eraman zituzten.
2021/02/25 - 12:29
Japoniako telebista publiko bat dokumental bat grabatzen ari da Gernika-Lumon
Picassok 1937ko bonbardaketari buruz margotu zuen koadroaren aztarnei buruzko erreportajea grabatzen hasi da telebista katea.
2021/02/23 - 11:17
Boeing konpainiak 777 modeloko hegaldiak bertan behera uzteko gomendatu du
Hegazkin batek airean motorra galdu ondoren hartu dute erabakia.
2021/02/12 - 10:53
Tokioko Olinpiar Jokoen presidenteak dimititu egin du, iruzkin sexistak egiteagatik
Mori antolakuntza batzordeko presidente izandakoaren ustez, batzarreko emakume kopurua handituz gero hitz egiteko txandak zehaztu beharko lirateke, bestela bilerak ez lirateke inoiz amaituko.
2020/11/30 - 12:54
Meteorito batek Japoniako zerua argitu du
Meteorito batek Japoniako zerua zeharkatu du eta leherketa handia eragin du. Tokio iparraldean dagoen Kantu inguruko bizilagunek susto handia hartu dute
2020/10/16 - 10:53
Japoniak Fukushimako ur erradioaktibo tratatua Ozeano Pazifikora jaurtitzeko asmoa du
Japoniako Gobernuak 2011ko lurrikara eta tsunamiaren ostean Fukushimako zentral nuklearrean filtratu zen milioi bat metro kubiko ur tratatu jaurti nahi ditu Ozeano Pazifikora.
2020/09/14 - 11:28
Japonian agintean dagoen alderdiko buru hautatu dute Yoshihide Suga
Alderdi Liberal Demokratikoa zuzenduko du Sugak 2021eko irailera arte. Horrela, Abek utzitako lekua beteko du, gutxienez urtebetez.
2020/09/07 - 21:27
Haishen tifoiak gogor jo du Japonian eta Koreako penintsulan
Japonia astindu ondoren, Korea biak ari dira orain Haishen tifoiaren enbata jasaten. Astebeteko epean, ingurune hori astintzen duen hirugarren tifoia da, eta Japonian, gutxienez lau hildako utzi ditu.
2020/09/03 - 10:25
Japonian hondoratu den kargaontzi bateko 42 tripulatzaileen bila ari dira
Maysak tifoiaren ondorioz 5.800 abelburu zeramatzan "Gulf Livestock1" kargaontzia hondoratu egin da. Oraingoz tripulatzaile bat baino ez dute erreskatatu.
2020/08/28 - 10:59
Japoniako lehen ministroak kargua utziko du, osasun arrazoiengatik
Oraindik ez dago argi Abek noiz utziko duen agintea, baina 2021eko irailean amaitu behar zen bere agintaldia. Ez da kargua utzi behar duen lehen aldia.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/09 - 16:47
Nagasakiko eraso nuklearra azkena izatea eskatu diote munduari 75 urte geroago
Arma nuklearrak, klima aldaketa eta pandemiak mehatxu globala direla ohartarazi du Tomihisa Taue Nagasakiko alkateak.
2020/08/06 - 14:48
75 urte bete dira AEBek Hiroshiman bonba atomikoa jaurti zutenetik
AEBek jaurti zuten bonba atomikoa milaka hildako eta zauritu eragin zituen Hiroshima hirian. Kanpai hotsarekin gogoratu dute urteurren lazgarria, hain justu ere, “Little boy” izeneko bonba lehertu zen ordu berean.
2020/08/06 - 10:20
Hiroshima eta Nagasaki, 75 urte lehen bonbardaketa nuklearretatik
1945eko abuztuaren 6 eta 9ko bonbardaketa horiek Japoniaren amore ematea eta II. Mundu Gerraren amaiera ekarri zuten.
2020/07/09 - 12:00
Euriteek 58 hildako eta milaka ebakuatu utzi dituzte Japonian
Agintariek 200.000 pertsona ebakuatu dituzte, asteburutik uholdeen ondorioz 58 pertsona hil ostean.
2020/07/07 - 12:41
Japoniako hego-mendebaldean izandako uholdeetan 50 pertsona hil dira
Mendialdean telefono linea, argindarra eta urik gabe jarraitzen dute. Agintariak herritarrak ebakuazio zentroetara eramaten ari dira.
2020/07/06 - 10:42
Euriteek 30 hildako baino gehiago utzi dituzte Japonian
Gutxienez 34 pertsona hil dira eta 14 desagertuta daude euriteen ondorioz. Herri askok isolatuta jarraitzen dute, eta ibai askok gainezka egin dute.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.