Japonia
2024/12/23 - 12:47
Nissan eta Honda bat egitea negoziatzen hasi dira, munduko hirugarren fabrikatzaile handiena izateko
Negoziazioak 2025eko ekainean amaitzeko asmoa dute, eta 2026ko udan holding berria burtsara ateratzea nahi dute.
2024/12/10 - 22:18
Japoniako bonba atomikoetatik bizirik atera zirenen GKEak Bakearen Nobel saria jaso du
Hiroshimako eta Nagasaiko bonbardaketetatik bizirik atera ziren Nihon Hidankyo Japoniako GKEko presidenteek jaso dute Oslon 2024ko Bakearen Nobel Saria. Sariak mundu osoan arma nuklearrak abolitzeko egindako lana aitortzen du.
2024/11/22 - 20:03
Japoniako Eguzki Jaioberriaren Ordena jaso du Iñigo Urkullu lehendakariak
'Euskadi-Japón 2023' ekimenarekin "Euskadiren eta Japoniaren arteko hurbilketa sustatzeko konpromisoa eta lanaren" aitorpen gisa jaso du intsignia, Madrilen Japoniako enbaxadan. "Bi herrien arteko topaketa eta lankidetza bultzatzen jarraitzeko konpromisoa" hartu du, "nagoen tokian nagoela".
2024/11/07 - 11:00
Inoizko hegalaburrik handienetakoa arrantzatu dute Japonian: 388 kilokoa
Kiloko 700.000 yen baino gehiago ordaindu ere egiten dute arraindegi eta jatetxeek, hau da, 4.000 eurotik gora. Beraz, atun erraldoi honek 160.000 eurotik gora balio du.
2024/10/29 - 21:12
Euskal ardoek Japonia konkistatu dute
Basque Wine markak eta Eusko Jaurlaritzak Asiako herrialdean abiatutako proiektuan 22 upeltegitako txakolina, sagardoa eta Arabako Errioxako ardoa eskaini dituzte.
2024/10/27 - 18:39
Japonian agintean dagoen alderdiak gehiengoa galduko du, lehen emaitzen arabera
Oposizioak adierazi du "ate guztiak irekita" dituela koalizioa osatzeko. Gauzak horrela, Alderdi Liberal Demokratikoak buruzagitza galduko du 1955etik ia etenik gabe boterean egon ostean.
2024/10/27 - 10:16
Parlamenturako hauteskunde aurreratuak dituzte gaur Japonian
Babes bila dabil Gobernuan hilabete eskas daraman Shigeru Ishiba egungo lehen ministroa. Izan ere, Alderdi Liberal Demokratikoa (PLD) da faboritoa, Gobernuaren ustelkeria kasuak eta Shinzo Abe lehen ministro ohiaren hilketa gorabehera.
2024/10/26 - 19:48
Japonian agintean dagoen alderdiak gehiengoa gal lezake igandeko hauteskunde orokorretan
Alderdi Liberal Demokratikoa ia etenik gabe egon da boterean 1955etik, baina baliteke igandeko hauteskundeetan gobernuan jarraitzeko behar den gehiengoa galtzea. Oposizioaren burua Yoshihiko Noda da, Japoniako Alderdi Demokratiko Konstituzionaleko kidea.
2024/10/23 - 14:31
500 kilometro orduko abiaduran eta gidaririk gabe doan lebitazio magnetiko bidezko trena probatu dute Japonian
Trenak 500 km/h baino arinago mugitzeko aukera emango du eta gidaririk gabe distantzia luzeak egiteko gai da. Hainbat bidaiarik bertatik bertara egiaztatu ahal izan dute nola funtzionatzen duen, Tsuru hirirako proba-bidaia batean.
2024/10/11 - 19:09
Bakearen Nobel saria, AEBk Japonian jaurtitako bonba nuklearretatik bizirik atera zirenen erakundeari
Nihon Hidankyo gobernuz kanpoko erakundea saritu du Norvegiako Nobel Batzordeak. Azpimarratu duenez, "tabu nuklearra" sortzen lagundu zuten Hiroshima eta Nagasakiko herritarrek, baina hori desagertzen ari da, eta mehatxua gero eta handiagoa da.
2024/10/11 - 13:20
Nihon Hidankyo gobernuz kanpoko erakunde japoniarrari eman diote 2024ko Bakearen Nobel saria
"Arma nuklearrik gabeko mundu bat lortzeko bidean" egindako lanagatik saritu dute.
2024/10/03 - 11:47
Dozenaka hegaldi bertan behera utzi dituzte Japonian, Bigarren Mundu Gerrako bonba batek eztanda egin baitu
Estatu Batuetako lehergailuaren eztandak kaosa eragin du Miyazakiko aireportuko terminalean. Bonba terminalaren inguruan leherrarazi dute eta 87 hegaldiri eragin die, baina ez da biktimarik ezta zauriturik egon.
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/09/23 - 11:44
Sei pertsona hil eta 10 galdu dira Japoniako erdialdean izandako euriteen ondorioz
Sei pertsona hil dira eta 10 galduta daude asteburuan Ishikawa prefekturan, Japonia erdialdean, izandako euriteen ondorioz.
2024/08/30 - 13:28
Shanshan tifoiak gutxienez lau hildako eta kalte ugari eragin ditu Japonian
Ozeano Bareko denboraldiko hamargarren tifoia da eta "oso indartsu" gisa katalogatu dute. Japoniako iparralderantz egiten ari den bidean euri jasak, uholdeak, haize urakanak eta olatu handiak eragiten ari da.
2024/08/20 - 12:24
36 hegaldi bertan behera utzi dituzte Japoniako aireportu batean, denda batetik artazi batzuk desagertu ostean
200 hegaldi baino gehiago atzeratu eta 36 bertan behera utzi zituzten joan den larunbatean Hokkaidoko aireportuan, denda batean guraize batzuk desagertu ostean. Hegaldiei larunbatean bertan ekin zieten berriro, hurrengo egunera arte guraizeak aurkitu ez zituzten arren.
2024/08/06 - 15:44
Nola azaltzen dira burtsetako azken gorabeherak?
Guillermo Dorronsoro Deusto Business Schooleko irakaslearen arabera, ohikoa da abuztuan horrelako ezustekoak izatea, baina ez du uste krisirik etorriko denik, 2008an eta 2020an bezala.
2024/08/05 - 17:42
Japoniako burtsak azken 37 urteetako galerarik handiena jasan du, eta herrestan eraman ditu beste burtsak
AEB atzeraldian sartuko den beldur, Japoniako akzioak saltzeari ekin diote atzerriko inbertsoreek, eta indizeak % 12,40 egin du behera. Kutsatuta, zenbaki gorriekin hasi dute saioa Europako burtsek, eta Wall Stretek ere behera egin du bere irekieran.
2024/07/21 - 11:32
Drone ikuskizun batek 'Doraemon' haurrentzako telesail mitikoa omendu du Hong Kongen
Katu kosmiko ospetsua eta Japoniako manga saileko gainerako pertsonaiak irudikatu dituzte zeruan, hainbat eszenatan. Milaka pertsona izan dira horiei begira, liluratuta.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.