Japonia

2023/03/03 - 10:05
Errusiak ''Kalibr'' gurutzaldi-misila jaurti du Japoniako itsasoan
Errusiako Indar Armatuen arabera, misila Petropavlovsk-Kamchatski itsaspekotik atera zen eta Jabarovsk eskualdean, Errusiako hego-mendebaldean, kokatutako helburu batera iritsi zen.

2023/03/01 - 13:58
Pedro Azpiazuk Japoniako erronda itxi du banku eta aseguru-etxeen ordezkaritza batekin bilduz
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak lau bilera egin ditu Japonian ordezkaritza handiena duten erakundeetako batzuekin, euskal zor publikoan inbertitzaileen oinarria handitzeko.

2023/02/28 - 11:00
Pedro Azpiazu Japoniara joan da ''Euskadi Bonu Jasangarria'' aurkeztera
Bidaiaren lehen egunean, Ekonomia eta Ogasun sailburua Kenji Hiramatsurekin bildu da, 2022ko azarora arte Japoniak Espainian duen enbaxadorearekin. Mitsui Sumitomo Bankeko kideekin ere bildu da.
2023/02/22 - 21:42
Zer da Japoniako hondartza batean agertu den burdinazko bola bitxia?
1,5 metroko diametroa duen esfera misteriotsu bat iritsi zen atzo Japoniako kostara. Oraindik ez dute esferaren jatorria argitu eta horrek konspirazio susmoak zabaldu ditu sareetan. Bola barrutik hutsik dagoela jakinarazi dute eta, beraz, ez dela arriskutsua.
2023/01/18 - 11:51
Fukushimako hiru zuzendari ohiren absoluzioa berretsi du Japoniako epaitegi batek
Epaitegiaren arabera, ezinezkoa zen 2011ko lurrikarak eta tsunamiak eragin zuen hondamendiaren maila aurreikustea.

2022/12/24 - 11:46
Elurteak gutxienez 8 hildako utzi ditu Japonian
Azken urteetako elurterik handienak arazoak eragin ditu errepideetan eta trenbideetan, eta zenbait etxebizitza argindarrik gabe utzi ditu Asiako herrialdearen ipar-mendebaldean.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/10/04 - 10:42
Ipar Koreak botatako misil balistiko batek Japoniako aire eremua zeharkatu du
Japoniako misilen aurkako alerta soinuak ez du etenik izan azken orduetan. Horren arrazoia Ipar Koreak azken urteetako misilik handiena jaurti duela goizaldean eta Japoniako aire eremua zeharkatu duela. Horren eraginez tren zerbitzuak eten eta hainbat herritar ebakuatu behar izan dituzte.

2022/09/27 - 10:43
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro ohiaren omenezko estatu-hileta ospatzen ari dira Tokion
Shinzo Abe kalean tirokatu zuten uztailaren 8an, hauteskunde-ekitaldi batean. Hiltzaileak agintariei aitortu zien magnizidiorako motibazioa politikariak Batasunaren Eliza eztabaidagarriari emandako babesa izan zela.
2022/09/25 - 13:28
Ipar Koreak irismen laburreko misil balistiko bat jaurti du Japoniako itsasora
Piongiangek ekainetik suziri balistikoak jaurtitzen dituen lehen aldia da, eta horiek jaurtitzeko gaitasuna izango lukeen urpeko berri bat prestatzen ari dela jakinarazten duten hainbat txostenen ondoren egin da.