Ryuichi Sakamoto musikagile japoniarra hil da, 71 urterekin
Ryuichi Sakamoto musikagile eta konpositore ezaguna hil zen martxoaren 28an, 71 urterekin, bere komunikazio agentziak gaur ezagutzera eman duenez. Kolon eta ondesteko minbizia zuen 2020tik.
"2020ean atzeman zioten minbiziaren kontrako tratamenduan ari bazen ere, lanean jarraitu zuen Sakamotok. Musikarekin bizi izan zen azken unera arte" adierazi dute ohar batean.
Artistaren nahia errespetatuz, gertuko senideek bakarrik hartu dute parte azken agurrean.
Japoniak eman duen musikagilerik ezagunenetakoa izan zen Sakamoto. Obra anitza sortu zuen, Yellow Magic Orchestra esperimentalarekin hasi zen eta gerora, sari ugari jaso zituen hainbat filmetarako egindako soinu bandengatik: BAFTAk, Gramyak, Oscar sariak...
Bereak dira "Merry Christmas Mr. Lawrence" (1983) filmeko musika, "The Last Emperor" (1987) eta "The Revenant"ekoa (2015), adibidez. Azken honekin Oscar saria jaso zuen Sakamotok.
Abenduaren 11n eman zuen azken kontzertua, "online" formatuan, mundu osoko zaleek jarraitzeko moduan. Oso zabalduta zeukan jada minbizia eta jakina zen azken kontzertua izan zitekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da