20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko dituzte disko bikoitz batean
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak
Euskal Herriko 20 talde eta artistak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantuak interpretatu eta grabatu dituzte, “Pirritx, Porrotx, Marimotots, Bonbereneak maite zaituzte” disko Bonberenea Tolosako gune autogestionatuak bultzatu duen disko bikoitzerako.
“Maila humano, sozial, politiko eta kulturalean eredu dira guretzat”, azaldu du Bonberenea 29 urte bete dituen kulturguneak, “eta omenaldi honekin, musikaren bitartez eskertu nahi izan dugu haien eskuzabaltasuna eta konpromisoa”.
Talde hauek hartu dute parte bilduman: Ama Say (“Aberatsa naiz”), Zea Mays (“Belekoi anderea”), Rodeo (“Muxu-truk”), La Furia x DZ,(“Pirata alferrak”), Gailu (“Euri tanta”) Gorka Urbizu (“Irri egiten duenari”), Ezpalak (“Ostirala iritsi da”), Don Condor & Ñora Alacrán (“Kilkerraren gau kantua”), Sofa (“Musua”), Galder (“Plastiker”), Arima (“Alea tita konba”), Anestesia (“Ez gaude salgai”), Lepora (“Nahiago dut”), Dena (“Gorriti aztia”), Lisabö (“Maite zaitut”), Fermin Muguruza eta Estraperlistak (“Nire kabuz baita ere”), Mursego (“Marimore”), Naizpresidente (“Abordatzera”), Bertzesfer (“Gure esku dago”) eta Ekiza (“Koloretako maleta”).
Ia abesti guztiak Karlos Osinagak grabatu, nahastu eta masterizatu ditu, 2025eko ekainetik 2026ko urrira bitartean, Bonberenea Estudioan bertan. Diskoa LP eta CD bikoitz formatuan argitaratuko da, eta Durangoko Azokarako egongo da salgai, abenduaren 4-8 bitartean, Bonberenea Ekintzaken estandean.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da