Jerusalem
2017/12/07 - 16:26
Kezka sortu du nazioartean Donald Trumpen erabakiak
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak premiazko bilera egingo du bihar. Europak Jerusalem partekatutako hiriburua luketen bi estaturen bidea berresten du, eta haserrea da nagusi herrialde musulmanetan.
2017/12/07 - 15:39
Greba orokorra Jerusalem Ekialdean, Trumpen erabakiaren ondorioz
AEBko presidenteak hiria Israelgo hiriburutzat hartzea erabaki du. Hamasek 3. intifada hasteko deia egin du.
2017/12/07 - 12:18
Israelen aurka 'intifada' berri bat egitea eskatu du Hamasek, Trumpen erabakiagatik
Salatu duenez, Trumpek Jerusalemen inguruan egindako iragarpena "Palestinako koroaren diamantearen aurka zuzendutako gerra deklarazioa izan da".
2017/12/07 - 10:59
Jerusalem Israelgo hiriburu gisa onartu du Trumpek, eta hara eramango du enbaxada
"Jerusalem Palestinako Estatuaren hiriburua da, betiko", esan du Mahmud Abasek, Trumpen iragarpenaren ostean.
2017/12/07 - 10:49
Trump: 'Israelgo hiriburua Jerusalem dela aitortzeko garaia da'
"Hau errealitatea onartzea da, hori besterik ez; gainera, zuzena dena ari naiz egiten, egin beharrekoa", argudiatu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak.
2017/12/07 - 09:12
Trumpek Palestina eta Israelen arteko gatazka lehertu du
Palestinarrek jada ezin dituzte Estatu Batuak bitartekari modura onartu, eta israeldarrek berriz ez dute onartzen Estatu Batuak ez diren beste bitartekaririk.
2017/12/07 - 08:13
NBEren Segurtasun Kontseilua gaur bilduko da, Jerusalemgo estatusa aztertzeko
Kontseiluak 2016an onartutako ebazpen baten arabera, nazioarteak ez du "1967ko ekainak 4an ezarritako ildoen aldaketarik aitortuko, Jerusalemi buruz izanda ere". Obama abstenitu zen bozketa horretan.
2017/07/25 - 13:05
Israelek metal-detektagailuak kendu ditu Meskiten zabalgunean
Agintariek detektagailuak Jerusalemgo Hiri Zaharrean kendu dituzte. Segurtasun neurri hauek hiru arabiar-israeldarrek Polizia agenteen aurka egindako erasoagatik jarri zituzten.
2017/07/25 - 12:00
Meskiten Lautadan jarritako metal detektagailuak kendu ditu Israelek
Segurtasun indar guztiek egindako eskaerari erantzunez hartu dute erabakia. Horren ordez, gaur egungo teknologia berrietan oinarritutako segurtasun neurriak jartzea eskatu dute.
2017/07/23 - 17:17
Segurtasun neurriak Meskiten Lautadan
Hirugarren egunez jarraian istiluak Jerusalemen
2017/07/22 - 16:42
Palestina eta Israelen arteko harremanak, etenda
M. Abbas, palestinarren presidenteak Israelekin harremanak etetea erabaki du arik eta Jerusalemen ezarritako segurtasun neurri berriak altxatzen ez dituen bitartean.
2017/07/22 - 00:49
Bost palestinar hil dira Jerusalemen eta Zisjordanian izandako protestetan
Halaber, 450 pertsona inguru zauritu dira Meskiten inguruan jarritako segurtasun neurrien kontrako protestetan.
2017/07/14 - 16:57
3 palestinar eta 2 polizia israeldar hil dira
3 palestinarrek eraso egin diete poliziei Jerusalemgo alde zaharrean. Poliziek tiroz erantzutean hirurak hil dituzte. Bi polizia tiroz zaurituta hil dira. Ez da otoitzik egin meskita zaharrean
2017/01/09 - 10:12
Kamioi batekin Jerusalemen egindako erasoaren irudiak
Lau gazte hil eta beste 13 zauritu dira igande honetan Israelgo soldadu-talde baten aurka izandako eraso batean, Ekialdeko Jerusalemen.
2017/01/08 - 19:10
Lau hildako eta 13 zauritu soldadu israeldarren aurkako erasoan
Soldadu-talde baten kontra bota du kamioia ustezko erasotzaileak. Hildakoetatik, gutxienez hiru soldaduak dira.
2016/12/28 - 11:17
Jerusalemek atzeratu egin du kolonietan etxeak eraikitzeko bozketa
Udalak gaur egitekoa zuen Jerusalem ekialdean, lurralde okupatuetan, 618 etxebizitza berri eraikitzea onartzeko bozketa.
2016/12/26 - 16:09
Israel, mende erdia bere lurraldetik kanpo asentamenduak eraikitzen
Datorren urtean 50 urte beteko dira Israelek Zisjordania konkistatu eta kolonia txikiak eraikitzen hasi zenetik. Egun, 200 kolonia ditu, eta 600.000 kolonotik gora bizi dira bertan.
2016/12/24 - 10:19
Palestinako asentamenduekin berehala bukatzea eskatu dio NBEk Israeli
Netanyahuren hitzetan ebazpen hori ''lotsagarria'' da, eta Obamaren jarrera kritikatu du. Izan ere, AEB abstenitu egin da eta testuak aurrera egin du.
2016/11/17 - 07:57
Jerusalemek palestinarren ehunka etxe eraitsiko ditu Amona hustuz gero
Amona legez kanpoko kokalekua da, baita Israelgo legeen arabera ere. 2008an jabe palestinarren aldeko epaia eman zuten, baina oraindik ez dizkiete lursailak itzuli.
2016/10/11 - 14:51
Mundu osoko juduek barkamen otoitz masiboa egin dute Jerusalemen
Jerusalemgo Erosten harresia txiki gelditu da bertan bildu diren fededunak jasotzeko. Urtero ospatzen dute juduek Yom Kippur barkamenaren eguna.