Jerusalem
2016/06/12 - 15:57
Hilobi Santua konpontzeko akordioa lortu dute hiru komunitateek
Ortodoxo greziarren, armeniarren eta katolikoen arteko harremana ez da onena, baina ezinbesteko akordioa izan da toki santua erortzear zegoenean.
2016/06/05 - 15:43
Jerusalem Eguna ospatu dute gaur juduek
Juduak hiri santuaren askatasun eta batasunari buruz mintzo dira, arabiarrak, berriz, okupazioari buruz.
2016/04/18 - 20:23
Autobus baten eztandak 16 zauritu utzi ditu Jerusalemen
Ibilgailua hutsik zegoen lehertu den unean, eta guztiz erraustuta geratu da. Atzetik zihoan auto batek ere kalte handiak izan ditu.
2016/04/18 - 19:21
21 pertsona zauritu dira Jerusalemen, autobus batek eztanda eginda
Autobusa Hebrongo errepidearen inguruetan lehertu da, Jerusalemeko hego-ekialdean.
2015/10/22 - 15:54
Goi bilera, israeldarren eta palestinarren arteko gatazka konpontzeko
John Kerry, Benyamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin batzartu da Jerusalemgo meskiten lautadan dagoen egoera argitzeko asmoz.
2015/10/14 - 23:04
Segurtasun neurri berriek ez dituzte erasoak gelditu Israelen
Bigarren Intifadako neurri gogorrak indarrean daude, eta segurtasun indarrek dagoeneko erdi itxi dute Jerusalemgo auzo arabiar bat.
2015/10/14 - 16:19
Segurtasun neurri gehiago Jerusalemeko auzo arabiarretan
Segurtasuna da Israelen obsesio handiena. Horretarako, azken egunetako eraso eta protesten ondoren, bigarren intifadan hartutako neurri zorrotzak berreskuratu ditu.
2015/10/14 - 11:11
Israelek auzo arabiar batzuk itxi ditu Jerusalemen
Poliziari laguntzeko agindu dio Netanyahuren Gobernuak Armadari. Gainera, erasoak egiten dituztenen ondasunak konfiskatuko dituzte, eta bertan bizitzeko baimena kenduko diete.
2015/10/13 - 13:58
Hiru israeldar hil dituzte gaur izandako lau erasotan
Gutxienez hiru israeldar hil eta 21 zauritu dira gaur goizean Jerusalemen eta Raananan izan diren lau erasotan.
2015/10/12 - 20:47
Gazte bat hil eta 3 zauritu dira gaurko hirugarren erasoan Jerusalemen
Indarkeriak goranzko joera hartu du, eta, azken 12 egunetan, lau israeldar eta 25 palestinar hil dira erasoaldiotan.
2015/10/04 - 13:32
Netanyahu egoera aztertzen ari da istiluek gora egiten duten bitartean
Ehun palestinarrek baino gehiagok zauriak izan dituzte gaur izandako liskarretan.
2015/09/13 - 14:08
Istiluak eta tiroketak palestinarren eta polizia israeldarraren artean
Jerusalemeko Meskiten Lautadan izan da. Liskarrak juduen urte berriko ospakizunei ekin baino ordu gutxi lehenago hasi dira, 5.776. urtea hebrear egutegiaren arabera.
2015/07/26 - 14:34
Istiluak izan dira Jerusalemeko Meskiten Lautadan
Bertara sartzeko sarbideak blokeatzen saiatu dira dozenaka palestinar, juduen bisitak oztopatzeko asmoz, Tishá Beav izeneko jaia ospatu ez dezaten.
2015/07/26 - 12:57
Istiluak Meskiten Zabaldegian, hainbat gazteren eta poliziaren artean
Jerusalemeko toki hori sakratua da, bai Islamean baita judaismoan ere. Barrikadak zeuden eta Israelgo polizia lekuan sartu da. Gutxienez, lau agente zaurituta eta hainbat palestinar atxilotuta daude.
2015/03/18 - 21:11
Erosten Harresia bisitatzea izan da Netanyahuk egin duen lehen gauza
Prest daude Benyamin Netanyahuren laugarren agintaldirako. Inkesta guztiek ziotenaren kontra, Likuden buruak hauteskundeak irabazi ditu, eta itunak lortuta, Gobernua osatuko du.
2014/11/19 - 09:59
Jerusalemgo guda
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak arrazoi du. Hau Jerusalem hiriaren kontrola hartzeko borroka bat da.
2014/11/19 - 09:55
Israelek bi pertsona hil zituen palestinarraren etxea suntsitu du
Israelgo Armadak joan den hilabetean Jerusalengo tranbian bi pertsona hil zituen erasotzailearen etxea behera bota du, atzoko sinagogaren aurkako erasoaren erantzun gisa.
2014/11/19 - 07:58
Jerusalemgo sinagogan zaurituetako bat hil da, zazpigarren biktima
Larri zaurituta zegoen polizia bat zen. Israelgo lehen ministroak ohartarazi du "gogor" erantzungo diola erasoari.
2014/11/18 - 15:16
Palestina Askatzeko Herri Fronteak bere gain hartu du erasoa
Netanyahu Israelgo lehen ministroak Mahmud Abbas presidente palestinarrari leporatu dio sinagogako atentatuaren erantzukizuna, eta esku zorrotzez erantzungo duela agindu du.
2014/11/18 - 12:13
Netanyahu: 'Gogor erantzungo diegu hilketa anker hauei'
Hamasen eta Abasen probokazioaren eta nazioartearen axolagabekeriaren ondorio izan dela salatu du Israelgo lehen ministroak. Abasek, berriz, gaitzetsi egin du erasoa.