Joe Biden
2022/01/20 - 22:10
Joe Bidenen agintaldiko lehen urteko porrotak
Etxe Zurian Donald Trump ordezkatu zuen momentuan, aldaketa sakonak agindu zituen, itxaropen handia piztu zuen herritarren artean, baina, berak esandakoaren kontra, asko desilusionatu ditu.
2022/01/20 - 15:31
Urte gogorra izan duela onartu du Joe Biden presidente estatubatuarrak
Erronka urtea izan da Bidenek karguan pasatu duen lehena eta epe motzean ez da atsedenik ikusten. Pandemiaren aurkako borrokaz gain, errepublikanoek eginiko oposizo gogorrarekin kezkatuta agertu da Joe Biden.
2022/01/20 - 10:14
Bidenek uste du Errusia Ukrainan indarrez sar litekeela
Ukrainan alarma piztu dute AEBko presidentearen adierazpenek. Iturri ofizial batek esan duenez, "badirudi Putini Ukraina hartzeko baimena ematen ari dela, betiere, eraso larria ez bada".
2022/01/13 - 23:16
Sedizioa leporatuta atxilotu dute ultraeskuineko lider bat, Kapitolioan indarrez sartzeagatik
Kapitolioa hartu eta urtebetera, sedizio karguak egotzi dizkiete Oath Keepers taldeko beste hamar kideri, liderraz gain.
2022/01/09 - 19:50
Guantanamoko espetxearen 20. urteurrenean, hura ixteko konpromisoa gogorarazi diote Bideni
"AEBk I-11ko erasoei erantzuteko egindako injustizia, gehiegikeria eta zuzenbide estatuaren mespretxuaren ikur iraunkorrena da Guantanamo", salatu du Human Rights Watchek.
2022/01/07 - 11:43
Joe Bidenek Trumpi leporatu dio haren jarraitzaileek duela urtebete egindako erasoaldia
Kapitolioan erasoa egin zutenetik urtebetera, ikerketa poliziala eta juridikoa zabalik daude oraindik. 745 lagun auzipetu ditu Justizia arruntak, baina Kongresuko batzordeak ikertzen jarraitzen du.
2022/01/06 - 19:04
Bidenek Trumpi egotzi dio Kapitolioko erasoaren ardura: "Ez du onartzen hauteskundeak galdu zituela"
Duela urtebete Donald Trumpen ehunka jarraitzaile indarrez sartu ziren Kapitolioan, presidente errepublikano ohiak bultzatuta. Oldarraldian bost pertsona hil ziren. Trumpek hauteskundeetan iruzurra izan zela esaten segitzen du.
2022/01/06 - 01:25
Urtebete, Trumpen jarraitzaileak Kapitolioan indarrez sartu zirenetik
Duela urtebete Donald Trumpen jarraitzaileak indarrez sartu ziren Kapitolioan, hauteskundeak Joe Bidenek irabazi zituela onartu ezinik eta boto zenbaketa boikoteatzeko asmoz.
2021/12/31 - 11:46
Bidenek eta Putinek mugak ezarri dituzte urtarrilaren 10ean Ukrainari buruz hitz egin baino lehen
Aldi berean, Errusiak adierazi du bere segurtasunerako mehatxuak ezabatuko dituela, baldin eta AEBk eta NATOk ez badituzte bermeak ematen.
2021/12/23 - 21:47
Putinek "berehalako" segurtasun bermeak nahi ditu Ukrainako tentsioa murrizteko
Putinek azpimarratu duenez, Errusiaren hurrengo ekintzak Mendebaldetik jasotzen dituen bermeen araberakoak izango dira, Moskuri iruzur egitea leporatu ondoren.
2021/12/16 - 22:15
Google konpainiak txertatu ez diren langileak kaleratuko ditu
Politika hau ez da EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eskualdeko bulegoetan aplikatuko. Izan ere, Estatu Batuetan Biden presidentearen agindua betetzen ari da konpainia, covid-19aren aurkako txertaketa eskatu baitie kontratista federalen langileei.
2021/12/07 - 21:45
Ukrainari eraso eginez gero, Errusiak "neurri ekonomiko gogorrak" jasoko dituela adierazi dio Bidenek Putini
Ameriketako Estatu Batuetako eta Errusiako presidenteek goi-bilera egin dute, bideokonferentzia bidez; bertan, Joe Bidenek eskatu dio Vladimir Putini tentsioak murriztu eta "diplomaziara bueltatzea".
2021/11/29 - 15:50
Trumpek Iranekin 2015an lotutako akordiotik irten zenetik hilda dagoen itun nuklearra berpiztu nahi dute
Joe Bidenek behin eta berriz esan du ituna berreskuratzeko prest dagoela, baina horretarako Donald Trumpek ezarritako zigorrak kendu beharko dizkio Irani. Israel da itunak duen etsai nagusia.
2021/11/16 - 18:39
XI Jinping eta Joe Biden, gai globaletan lankidetza areagotzearen alde
Giro ona izan da Xi Jinping eta Joe Bidenen arteko bilera telematikoan. Txinak ez du inoiz onartuko Taiwaneko independentzia. Bi potentzien arteko lehia bideratzeko arauak proposatu ditu Bidenek.
2021/11/16 - 09:15
Mundu mailako erronkei aurre egiteko elkarlanean aritzea defendatu dute Joe Bidenek eta Xi Jinpingek
Joe Biden Etxe Zurira iritsi zenetik Ameriketako Estatu Batuetako eta Txinako presidenteek egin duten lehen bilera izan da.
2021/11/08 - 11:24
AEBko azpiegituretarako plan erraldoia
Bidenek Kongresuaren behin betiko abala jaso du 1,2 milioi dolarreko plan bat martxan jartzeko eta, horrela, errepideak, trenak eta zubiak modernizatzeko eta abiadura handiko interneten atzerapena berreskuratzeko.
2021/11/03 - 12:05
AEB 5 eta 11 urte bitarteko adingabeak Pfizerrekin txertatzen hasi da
Adin tarte horretako 28 milioi adingabe txertatu ahal izango dira. Hurrengo astetik aurrera "bete-betean" izango da txertaketa kanpaina.
2021/11/01 - 18:05
Joe Biden: ''Hurrengo belaunaldiak zehaztuko dituen hamarkada da hau''
Joe Biden AEBetako presidenteak Glasgowko COP26 klimaren goi-bilera "anbizio eta berrikuntza hamarkada baten abiapuntua" izatea eskatu du, klima aldaketaren "mehatxu existentzialari" aurre egiteko.
2021/10/30 - 23:08
Gutxieneko zerga globala, Erromako G20 bileran betetako lehen helburua
G20ko agintariek multinazionalei gutxieneko zerga global berria ezartzea erabaki dute, nazioarteko zerga-sistema orekatzeko helburuarekin.
2021/10/29 - 23:03
Pandemiak eta klima aldaketaren kontrako borroka ardatz izango ditu G20aren bilerak
Munduko 20 herrialde aberatsenek egingo duten bilerarako partehartzaileak ari dira jada iristen. Joe Biden AEBko presidentea izan da lehena. Mahai gainean, covidak sortutako egoera, eta baita hurrengo astean Glasgown hasiko den klimari buruzko goi bilera ere.