Joe Biden
2024/04/13 - 12:47
AEBren ustez, Iranek une batetik bestera egingo dio eraso Israeli
"The Wall Street Journal" egunkariaren arabera, baliteke Teheranek gaur bertan egitea erasoa. Bidenek Israel babestuko dutela ohartarazi du. Herbehereetako Gobernuak Irango eta Irakeko enbaxadak itxiko ditu, eta Alemaniako eta Austriako gobernuek Irandik joateko eskatu diete euren herritarrei.
2024/04/06 - 23:09
Israeli armak bidaltzeari uzteko eskatu diote Bideni Pelosik eta beste 39 demokratak
Joe Bideni eta Antony Blinken Estatu idazkariari eskatu diete Israelera armak bidaltzea berraztertzeko eta hemendik aurrerako arma-bidalketak eteteko, World Central Kitchen gobernuz kanpoko erakundearen aurkako erasoa erabat ikertu eta Gazako egoera humanitarioa arindu arte.
2024/04/05 - 11:59
Gazan giza laguntza gehiago sartzeko neurriak iragarri ditu Israelek, baina "ez da nahikoa", EBren ustez
Israelek Erezko pasabidea irekiko du, behin-behinean Axdod hiriko portutik laguntza humanitarioa sartzea baimenduko du, eta Kerem Xalomeko pasabidetik sartzen den laguntza areagotuko du. AEBk begi onez hartu du Israelen erabakia, baina EBren ustez, "ez da nahikoa Gazan gosetea saihesteko".
2024/04/02 - 14:55
Trumpek 175 milioi dolarreko fidantza ipini du, New Yorken leporatzen dioten zerga iruzur kasua dela eta
Knight Specialty Insurance aseguru etxeak izenpetu du fidantza. Modu horretan, presidente ohiaren aktiboak ezingo dira enbargatu, behin behinean, bederen.
2024/03/13 - 17:46
Amerikako Estatu Batuak TikTok debekatzeko prest, sare soziala Txinako jabetzatik aldentzen ez bada
Hala ere, TikToken asmoa da legezko bide guztiak agortzea bere jatorrizko enpresaren edozein desinbertsio mota aztertu aurretik. Txinak ziurtatu duenez, sare sozialaren aurkako "errepresioa beldurtzeko taktika bat da", eta AEBren "aurka itzuliz" amaituko da.
2024/03/13 - 09:50
Donald Trump izango da Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa
1.228 ordekari lortu ditu, jada, primarioetan, eta beraz, hautagai izateko behar zuen gutxieneko langa (1.215 ordezkari) aise gainditu du.
2024/03/08 - 10:03
AEBk Gazako kostaldean portu bat eraikiko duela iragarri du Bidenek, giza laguntza bideratzeko
Nazioaren egoerari buruzko hitzaldian, laguntza humanitarioa "trukerako txanpon gisa" erabiltzeari uzteko eskatu die presidente estatubatuarrak agintari israeldarrei.
2024/03/06 - 11:22
Joe Bidenek eta Donald Trumpek erraz irabazi dute ''superasteartean''
"Superastearteak" argi utzi du Donald Trump errepublikanoa eta Joe Biden presidente demokrata izango direla azaroko hauteskunde orokorretan parte hartzeko hautagaiak.
2024/03/06 - 08:23
"Superastearteak" ia erabakita utzi ditu Donald Trumpen eta Joe Bidenen hautagaitzak AEBko Presidentetzarako
Hautagai demokratak ez du aurkaririk izan eta estatu guztietan irabazi du. Trumpek lehian ziren 14 estatuetatik 13tan lortu du garaipena, Nikki Haleyk Vermont eskuratu baitu. Hori horrela, NBEren enbaxadore izandakoak lasterketa utzi du.
2024/03/05 - 06:00
Zer da AEBko 'superasteartea'? zer dute jokoan Trumpek eta Bidenek?
Alderdi Demokratak eta Errepublikanoak presidentegaia aukeratuko duten ordezkarien % 35 baino gehiago hautatuko dituzte. Kalifornian eta Texasen, estatu handienetan, izango dira bozketak, beste askoren artean.
2024/03/01 - 23:52
Joe Biden AEBko presidentea nahastu egin da berriro, eta Ukraina aipatu du Gazari buruz ari zenean
"Datozen egunetan, Jordaniako gure lagunekin eta beste batzuekin bat egingo dugu Ukrainan elikagaiak eta hornidurak airetik botatzeko. Ukrainan beste bide batzuk irekitzea bilatuko dugu, itsas korridore bat zabaltzeko aukera barne, elikagai kopuru handiak heltzeko", esan du.
2024/03/01 - 23:28
Bidenek iragarri du AEBk Gazan laguntza paketeak airetik botako dituela
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak itsas korridore bat zabaltzeko aukeraz hitz egin du, eta Israeli Gazako Zerrendan kamioi gehiago sartzen uzteko eskatuko diola esan du.
2024/02/27 - 17:07
Biden, izozki bat jaten ari den bitartean: ''Nire itxaropena da datorren astelehenean su-etena izatea Gazan''
Akordioa "oso gertu" dagoela ziurtatu du AEBko agintariak, baina oraindik "lana dago egiteko".
2024/02/09 - 12:11
Bidenek agirien atxikipena ikertu zuen fiskalari erantzun dio: "Nire memoria ondo dago"
Robert Hur fiskalak argitaratutako ikertu osteko dokumentuan ziurtatu duenez, Bidenek 2023an egin zitzaizkion galdeketetan "memoria nabarmen mugatua" erakutsi zuen.
2024/02/03 - 18:38
AEBn porrot egin du Biden presidentearen migrazio politikak
Azken hilabeteetan nabarmen hazi da Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko mugara heltzen diren etorkinen kopurua. Legez kanpo heltzen diren etorkinen kopurua inoizko maila gorenean dago.
2024/02/03 - 11:20
AEBk Irak eta Siria bonbardatu ditu Jordanian jasotako erasoari erantzunez
Irakeko Armadak ohartarazi du ez dagoela aurreikusterik erasoek izango dituzten ondorioak, baina "oso eragin kaltegarria" izango dutela. Siriako Gobernuak esan du bonbardaketek "gogortu" egingo dutela gatazka.
2024/01/28 - 21:40
Hiru soldadu estatubatuar hil eta gutxienez 25 zauritu dituzte Jordanian droneekin egindako eraso batean
Etxe Zuriak ohar batean adierazi duenez, Siriak eta Irakek babestutako talde militar erradikalek egin dute erasoa, eta "neurriko erantzuna" iragarri dute. Jordaniak zehaztu du ekintza bere mugetatik kanpo izan dela.
2024/01/23 - 11:16
Trump da faborito New Hampshireko barne hauteskundeetan, Haley ezustea emango duelakoan dagoen arren
AEBko presidente ohia harrokeriaz mintzatu da, eta egintzat jo du garaipena. Hala, azaroko bozetan jarri du arreta. Nikki Haley NBEren enbaxadore izandakoak aldeko boto-emaile asko omen ditu ipar-ekialdeko estatuan, eta inkestek aurreikusten dioten % 40a gainditzea espero du.
2024/01/15 - 23:14
Iowako caucusak, Trumpen lehenengo azterketa Etxe Zurirako lasterketan
Iowan hasitako bidea azaroaren 5ean amaituko da, orduan egingo baitira AEBko presidentea aukeratzeko hauteskundeak.
2024/01/13 - 10:46
AEBk berriro bonbardatu du Yemen, eta tentsioak gora egin du
Joe Biden AEBko presidenteak esan du huthiak terroristak direla, eta horiek AEBren eta Erresuma Batuaren aurkako "gerra irekia" iragarriz erantzun dute.