Zer da AEBko 'superasteartea'? zer dute jokoan Trumpek eta Bidenek?
Astearte honetan izango da AEBko hauteskunde presidentzialetarako primarioen egun handia, 'superastearte' gisa ezagutzen dena. Egun bakar batean ordezkarien herena baino gehiago (% 35) aukeratuko dute, eta hautagaitza erabakita utz dezake Joe Biden demokratarentzat eta Donald Trump errepublikanoarentzat.
Zergatik da garrantzitsua 'superasteartea'?
Urtarrilaren 15ean hasi ziren presidentzialetarako primarioak Iowan errepublikanoentzat, eta otsailaren 3an Hego Karolinan demokratentzat. Ordutik estatu gutxi batzuetan egin dituzte bozketak.
Data horiek entresaka egiteko balio izaten dute, faboritoak zeintzuk diren zehazteko, eta babes gutxien dutenak erretiratzeko. Hala, aurten Ron DeSantis, Chris Christie eta Vivek Ramaswamyk uko egin diote primarioetan jarraitzeari 'superasteartea' baino lehenago.
Hala, 'superastea'ren garrantzia da primarioen garai goiztiar batean ordezkari andana aukeratzen dela, eta horrek prozesua erabat bideratzen duela.
Zein estatutan bozkatzen dute 'superasteartea'n?
AEBko 50 estatuetako 14tan egingo dituzte bozketak errepublikanoek eta demokratek, tartean Kalifornian eta Texasen, estatu handienetan. Gainerakoak Alabama, Arkansas, Colorado, Maine, Massachusetts, Minnesota, Ipar Karolina, Oklahoma, Tennessee, Utah, Vermont eta Virginia dira.
Kalifornia eta Texas izango dira ordezkari gehien banatuko dituztenak martxoaren 5 honetan, eta guztiz bideratuta utziko dituzte Bidenen eta Trumpen hautagaitzak. Errepublikanoen kasuan, gainera, % 50eko babesa gainditzen dutenek eskuratzen dituzte ordezkari gehienak.
14 estatu horiez gain, errepublikanoek Alaskan ere bozkatuko dute, eta atzerrian, Amerikar Samoan eta Ipar Irla Marianetan bizi diren boto-emaile demokratek ere primarioak izango dituzte.
Zenbat ordezkari banatzen dira?
Errepublikanoek uztailean Milwaukeen egingo den Batzar Nazionalean parte hartuko duten 2.429 ordezkarietako 865 hautatuko dituzte, % 35,6 hain zuzen ere.
Demokraten kasuan, 3.934 ordezkarietako 1.439 aukeratuko dituzte, % 36,5. Demokraten Biltzar Nazionala Chicagon (Illinois) izango da, abuztuan.
Bidenek primarioak irabaz ditzake 'superasteartea'n?
Ez. Bidenek jokoan dauden ordezkari guztiak irabaziz gero ere (bi bakarrik galdu ditu, Michiganen), 1.645 ordezkaritan geratuko litzateke, gehiengoa ematen duten 1.968etatik 323ra.
Oposizio indartsurik ez duenez, litekeena da Bidenek martxoaren 19an lortzea behin betiko garaipena, beste hamar estatutan egingo baitituzte primarioak.
Trumpek?
Ezta ere. Presidente ohia, primarioetan oztopo handirik gabe nagusitzen ari den arren, Nikki Haleyren parte hartzeak atzeratu egin du garaipen aldarria.
Trumpek ordezkari guztiak eskuratuko balitu ere, ez litzateke hautagai izateko beharko lituzkeen 1.215era iritsiko.
Baina Trumpek garaipen zabala lortuz gero, oso zaila izango du Haleyk lehia horretan jarraitzeko argudiorik izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.