Jose Antonio Ardanza
2024/04/08 - 16:52
Jose Antonio Ardanza lehendakaria hil da
Eusko Jaurlaritzak gaurtik hiru dolu-egun ezarriko ditu, eta hil-kapera etzi goizean jarriko da Ajuria Enea jauregian. Hileta-elizkizuna, berriz, asteazken arratsaldean Elorrion izango da, Ardanzaren jaioterrian. Urkulluk bihar egingo du adierazpen ofiziala.
2024/04/08 - 15:03
Ardanza lehendakariaren profila
Gaztetatik EAJko militante, 1979an Arrasateko alkatetzarekin hasi zuen hogei urteko ibilbide politikoa. 1983an Gipuzkoako Ahaldun Nagusi aukeratu zuten eta, 1985ean lehendakari, 1999ra bitartean bete zuen kargua.
2022/07/06 - 16:49
Ardanza: "Miguel Angel Blancoren hilketak izan zuen gauza positibo bakarra gizartearen erantzuna izan zen"
Jose Antonio Ardanza zen garai hartan lehendakaria, eta berarekin hitz egin dugu 97ko uztailean gertatutakoaz. Miguel Angel Blanco bizirik ateratzeko modu bakarra denbora irabaztea zela uste izan zuen orduan, baina ezinezkoa izan zela gogoratu du.
2022/07/06 - 13:35
Ardanzak deitoratu egin du Miguel Angel Blancoren hilketan Espainiako Gobernuak izan zuen erreakzioa
ETAk PPko zinegotzia hil zueneko egunak gogoratu ditu, gizarteari egindako mina deitoratu du, eta galdetu du “bahitutakoa Mayor Orejaren edo Aznarren semea izan balitz” Gobernuaren erreakzioa zein izango zatekeen.
2021/06/12 - 01:15
Francisco Egea PSE-EEko sailburu ohia hil da
Justizia eta Ekonomia sailburua izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren gobernuetan. Lizarra-Garaziko Itunaren garaian politika uztea erabaki zuen.
2020/09/07 - 13:17
Ardanza lehendakaria: ''Gehiengo absolutua kudeatzen jakin egin behar da''
Jose Antonio Ardanza lehendakariak aktualitate politikoaren analisia egin du ETB-1eko "Egun on Euskadi" saioan.
2018/03/13 - 15:31
Jose Ignacio Arrieta hil da, Ardanzaren Gobernuan Enplegu sailburu izandakoa
Enpresaburua bart hil da, Bilbon, gaixotasun luze baten ondorioz.
2018/01/14 - 12:07
Ardanza: 'Eragindako minak ez zuela justikaziorik izan aitortu behar dute presoek'
1985 eta 1999 artean lehendakari izan zenak gogor kritikatu du ETAri amaiera ematerako garaian 'hitz jokoak' egitea "uko egin, atzera utzi, eragindako mina..." eta antzeko terminoak erabilita.
2018/01/12 - 15:00
Gaur 30 urte sinatu zuten Ajuria Eneako Hitzarmena
Terrorismoari aurre egitea xede, une hartara arte egindako akordio politikorik zabalena izan zen. EAJk, PSEk, EEk, EAk, CDSk eta APk izenpetu zuten.
2016/10/07 - 15:52
Jose Antonio Agirrek utzitako ondarea, azken bost lehendakarien ustez
Egoera desberdinetan hartu dute lekukoa: atzerrian, trantsizioaren garaian, demokrazia berrian. Azken bost lehendakariekin egon gara.
2016/10/07 - 15:21
Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrenaren ekitaldia
Iñigo Urkullu lehendakaria izan da ekitaldiko burua eta berarekin batera Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe eta Lopez lehendakariak izan dira.
2016/07/18 - 16:20
Jose Ramon Recalde sailburu ohia agurtu dute alderdikideek eta lagunek
85 urterekin hil da, igandean, Jose Ramon Recalde. Besteak beste, bertan izan dira Ardanza lehendakari ohia, Arriola Gipuzkoako PSEren presidentea, sozialisten ordezkari asko, PP eta EAJko hainbat...
2015/09/24 - 16:06
Ardanza eta Alli elkartu ditugu, biharko bileraren bezperan
Bihar elkartuko dira Iruñean Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos. ETBk Jose Antonio Ardanza eta Juan Kruz Alli elkartuko ditu iraganaz eta etorkizunaz solasean aritzeko.
2014/11/12 - 21:44
Ardanzaren eta Savatarren agerraldiak, autogobernuaren lantaldean
Ardanza lehendakariaren ustez, egungo esparru juridikoak,askotarako ematen du autogobernua gaurkotzen aurrera egiteko. Fernando Savater-ek berriz, sezesio prozesuak galarazteko eskatu dio Europari.
2014/11/12 - 15:00
'Ezberdinen arteko itunak soilik ekidingo du identitateen talka'
Ardanza lehendakariaren iritziz, 'legea inposatzen bada ere' ez da lortuko hala sentitzen dutenek 'Euskadi aberriari muzin egitea'.
2013/01/14 - 12:02
Asmo demokratikoei Legearekin 'mehatxu' egitea kritikatu du Ardanzak
Egungo espetxe politikaren aurka dagoela adierazi du, baita "ETAk eragindako mina ez onartzearen aurka ere".
2012/10/02 - 18:33
Jose Antonio Ardanzak jasoko du 'Gernikako Arbolaren Gurutzea'
'Lan Onaren' saria, berriz, Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleei, Eibarko Armeria eskolari eta Joko Olinpikoetan domina eskuratu duten sei euskal kirolariei emango diete.
2011/10/10 - 14:41
Ardanza: 'Hauteskundeen aurretik iragarriko du ETAk bere amaiera'
Elkarrizketa batean nabarmendu duenez, ETA barruan eta inguruan dauden tentsioak "oso gogorrak" izaten ari dira. "Haiek ere ez dakite amaiera noiz iragarriko duten", esan du.