Bakea Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ardanza: 'Hauteskundeen aurretik iragarriko du ETAk bere amaiera'

Elkarrizketa batean nabarmendu duenez, ETA barruan eta inguruan dauden tentsioak "oso gogorrak" izaten ari dira. "Haiek ere ez dakite amaiera noiz iragarriko duten", esan du.
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia. Argazkia: EITB.
Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia. Argazkia: EITB.

Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiaren ustez ETAk azaroaren 20ko hauteskundeen aurretik iragarriko du bere amaiera, alderdi popularra Espainiako Gobernura heltzean haiekin "erradikalagoa" izango delako.

TVEri eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, ETA barruan eta inguruan dauden tentsioak "oso gogorrak" izaten ari dira. "Haiek ere ez dakite amaiera noiz iragarriko duten", esan du.

"PPren jarrera erradikalago bat da ETAren beldur nagusia", azpimarratu du.

Bere esanetan, ETAk bere amaiera hauteskundeen aurretik iragartzen baldin badu, Bilduk emaitza hobeagoak izango ditu.

Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiaren ustez ETAk azaroaren 20ko hauteskundeen aurretik iragarriko du bere amaiera, alderdi popularra Espainiako Gobernura heltzean haiekin "erradikalagoa" izango delako.TVEri eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, ETA barruan eta inguruan dauden tentsioak "oso gogorrak" izaten ari dira. "Haiek ere ez dakite amaiera noiz iragarriko duten", esan du."PPren jarrera erradikalago bat da ETAren beldur nagusia", azpimarratu du. Bere esanetan, ETAk bere amaiera hauteskundeen aurretik iragartzen baldin badu, Bilduk emaitza hobeagoak izango ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X