Juan Guaidó
2019/02/04 - 17:55
Venezuelako krisi ekonomikoa
Venezuelako egoera ekonomikoak okerrera egin du Nicolas Maduro presidente bihurtu zenetik.
2019/02/04 - 15:05
Maduro eta Guaido, armadari begira
Nicolas Maduro armadarekin elkartu da eta aberria defendatzeko erne egoteko eskatu die soldaduei. Juan Guaidok, aldiz, laguntza humanitarioa pasatzen uzteko eskatu dio armadari.
2019/02/04 - 11:09
Juan Guaido Venezuelako presidentea dela onartu du Pedro Sanchezek
Madurori emandako zortzi eguneko ultimatuma bukatu da eta Pedro Sanchezek Venezuelako presidentea Juan Guaido dela onartu du.
2019/02/04 - 10:22
Espainiak Guaido aitortu du Venezuelako presidente 'arduradun' gisa
Europako 13 herrialdek eman diote legitimotasuna Guaidori eta hauteskundeak deitzeko eskatu. Tartean daude Frantzia, Alemania, Erresuma Batua edo Holanda.
2019/02/04 - 09:40
Maduro desafiatzaile azaldu da
Venezuelako presidenteak ez du ematen inguratuta dagoenaren itxurarik. Uneren batean kontrola galtzeko puntuan badago, azken karga bat du: milizia bolibartarrak ateraraztea, kaleak kontrolatzera.
2019/02/04 - 08:12
Nicolas Madurok uko egin dio hauteskunde presidentzialak deitzeari
Venezuelako presidenteak errefusatu egin du hauteskundeak deitzeko Europako hainbat herrialdek egindako eskaria.
2019/02/03 - 00:30
Oposizioaren manifestazio jendetsu batek Guaido babestu du Caracasen
Europako zenbait herrialdek Nicolas Madurori hauteskundeak deitzeko emandako epea betetzeko egun bat falta denean, Parlamentuko presidentea militarrei zuzendu zaie berriz.
2019/02/01 - 15:15
Gobernuaren eta oposizioaren arteko norgehiagoka kalean ikusiko da bihar
Juan Guaidok tinko eusten dio norgehiagokari eta bihar kaleak betetzeko deia luzatu du. Nicolas Maduroren aldekoek ere manifestaziorako deia egin dute biharko.
2019/02/01 - 13:28
Guaido Venezuelako presidente gisa ez onartzeko erabakiari eusten dio Italiak
Gainera, Austriako Exekutiboak gobernuak ez dituztela onartzen azaldu du, arrazoi legalengatik. Grezia, Zipre, Eslovakia, Luxemburgo eta Suediak ere ez dute Guaido presidentetzat hartu.
2019/02/01 - 10:18
Venezuela: Europaren jarrera zaila
Europar Parlamentuak Juan Guaido aitortu du Venezuelako presidente gisa, baina horrek ez du esan nahi Europar Batasunak, bere horretan, aitortu duenik. Horretarako erabateko adostasuna behar da-eta.
2019/01/31 - 19:03
Lanean ari ziren 11 kazetari atxilotu dituzte azken egunetan Venezuelan
Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak kezkagarritzat jo ditu atxiloketa horiek, eta Espainiako gobernuak eta Europar Batasunak berehala askatzeko eskatu diote Maduroren gobernuari.
2019/01/31 - 16:30
Europako Parlamentuak Juan Guaido Venezuelako presidente gisa onartu du
Aurrera atera duten ebazpenak, halaber, indarkeria eta errepresioa gaitzesten ditu.
2019/01/31 - 15:15
Europar Parlamentuak Juan Guaido jo du presidente
Juan Guaido presidentetzat onartzeaz gain, Nicolas Maduroren legitimitate falta ere azpimarratzen da onartu duten agirian.
2019/01/31 - 09:13
Venezuela: Trump Putinen aurka
Ez dira soilik interes ekonomikoak jokoan daudenak. Trump eta Putin lehian ari diren munduko politikaren buruzagi gorena zein den erabakitzeko.
2019/01/30 - 21:53
Guaidok deituta, mobilizazioak egin dituzte Venezuelan Maduroren aurka
Juan Guaido opositoreak kalean duen indarra neurtu nahi du. Bere burua presidente izendatu zuenetik, lehen mobilizazioak izan dira gaur.
2019/01/30 - 18:19
Madurok ez ditu hauteskunde presidentzialak deituko Venezuelan
Oposizioarekin hitz egiteko prest dago Nicolas Maduro, baina Errusiako agentzia bati emandako elkarrizketan argi esan du hauteskunde presidentzialak 6 urte barru, 2025ean egingo direla Venezuelan.
2019/01/30 - 09:41
Venezuelatik irtetea debekatu dio Auzitegi Gorenak Juan Guaidori
Tarek Saab fiskalaren eskaera aintzat hartuz, Venezuelako Auzitegi Gorenak herrialdetik irtetea debekatu dio Juan Guaidori eta bere kontuak blokeatzea erabaki du.
2019/01/30 - 08:45
Venezuelatik ateratzeko debekua ezarri dio Auzitegi Gorenak Juan Guaidori
Halaber, bere kontuak blokeatu ditu. Tarek Saab fiskal nagusiaren eskariari jarraituz hartu du erabakia. Juan Guaidok, ostera, enbaxadoreak izendatu ditu Ameriketako 10 herrialdetan.
2019/01/29 - 21:25
Venezuelako Fiskaltzak Juan Guaido ikertuko duela iragarri du
Bere burua Venezuelako behin-behineko presidente izendatzeagatik ikertuko dute. Fiskalburuak herrialdetik ateratzeko debekua ezar diezaiotela eskatu du.
2019/01/29 - 19:16
Venezuelako Fiskaltzak Juan Guaido ikertuko duela iragarri du
Bere burua Venezuelako behin-behineko presidente izendatzeagatik ikertuko dute. Fiskalburuak herrialdetik ateratzeko debekua ezar diezaiotela eskatu du.